EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-04-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2017076

AGINDUA, 2017ko apirilaren 6koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2016ko Euskadi Ikerkuntza Saria Zientzia eta Teknologia alorrean esleitzen duena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2017-04-06
Hurrenkenaren zenbakia: 201702039
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/10/19an argitaratutako 2016/10/11ko AGINDUA [201604410]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren abenduaren 1eko 221/2015 Dekretuak, Ikerkuntzako Euskadi Saria arautzen du, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2016ko urriaren 11ko Aginduak, Euskadi Ikerkuntzako Sarirako deia egiten du, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz, zientzia eta teknologia alorrean.
Hezkuntza sailburuaren 2017ko martxoaren 24ko Aginduak, Ikerkuntzako 2016ko Euskadi Sarirako epaimahaia izendatzen du, zientzia eta teknologia modalitatean.
Euskadi Ikerketa Saria arauntzen duen abenduaren 1eko 221/2015 Dekretuaren esleitzeko prozedurari buruzko 9. artikulua betez,
EBATZI DUT:
Artikulu bakarra.– 2016ko Euskadi Ikerketa Saria, zientzia eta teknologia alorrean, Agustín Sánchez Lavegari esleitzea.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 6a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.