EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-04-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2017076

111/2017 DEKRETUA, apirilaren 11koa, Zientzia Politikarako zuzendaria kargutik kentzea xedatzeko dena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren zenbakia: 201700111
Xedapenaren data: 2017-04-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201701999
Maila: Dekretua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/04/08an argitaratutako 2015/03/31ko 201500044 DEKRETUA

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2017ko apirilaren 11n egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Amaia Esquisabel Alegría andrea Zientzia Politikarako zuzendari kargutik kentzea, beste kargu bat beteko baitu Administrazioan, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2017ko apirilaren 11n.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.