EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-04-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2017076

AGINDUA, 2017ko apirilaren 20koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko behin-behineko lanpostutik kentzea xedatzeko dena.

Xedapenaren data: 2017-04-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201701985
Maila: Agindua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/01/27an argitaratutako 2017/01/21eko AGINDUA [201700501]

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluetan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, hemen zehazten den kargu-kentzea formalizatzen dut:
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Ander Añibarro Maestre jauna Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Kabineteko aholkulari kargutik kentzea (5263 kodea eta 1 dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu-kentzeak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak. Kargu-kentzearen eguna bat etorriko da zerbitzuak emateko azken egunarekin.
Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 20a.
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.