EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-04-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2017076

91/2017 DEKRETUA, apirilaren 11koa, Enplegu eta Laneko sailburuordea kargutik kentzea xedatzeko dena.

Xedapenaren zenbakia: 201700091
Xedapenaren data: 2017-04-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201701978
Maila: Dekretua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/12/30rean argitaratutako 2016/12/27ko 201600256 DEKRETUA

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2017ko apirilaren 11n egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Marcos Muro Nájera jauna Enplegu eta Laneko sailburuorde kargutik kentzea, beste kargu bat beteko baitu Administrazioan, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2017ko apirilaren 11n.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.