EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-04-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2017075

IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, Lanbidek lan-merkatuaren prospektibarako garatu duen ereduaren jarraipen eta eguneratze kualitatiboan laguntzeko aholkularitza kontratatzeari buruzkoa (Espediente: LAN/A-16/2017).

Xedapenaren data: 2017-04-06
Hurrenkenaren zenbakia: 201701952
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitako erakunde autonomoa. Zerbitzu nagusiak, Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
c) Espediente-zenbakia: LAN/A-16/2017.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea: 2017ko ekainaren 1etik (edo kontratua formalizatzen denetik, 2017ko ekainaren 1a baino geroago formalizatzen bada) 2017ko abenduaren 31ra arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.
– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak: Eskaintza ekonomikoa: 55 puntu. Orotara, 55 puntu.
– Ebaluatzeko beste zenbait irizpide edo balio-judizio: Proposatutako irtenbidearen antolaketa eta ikuspegia, 20 puntu; laneko plana, 20 puntu; proiektuaren xedea eta irismena, 5 puntu. Guztira, 45 puntu.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Zenbateko garbia: hogeita hamahiru mila eta berrogeita hamazazpi euro eta laurogeita bost zentimo (33.057,85 euro) + sei mila eta bederatziehun eta berrogeita bi euro eta hamabost zentimo (6.942,15 euro), BEZarenak. Guztira: berrogei mila euro (40.000 euro), BEZa barne.
5.– Behin-behineko bermea: ez da eskatzen halakorik.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
b) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 1. solairua.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.
d) Telefonoa: (945) 18 14 03.
e) Helbide elektronikoa: administra.licitaciones@lanbide.eus
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko maiatzaren 8a.
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.
Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:
Ekonomia- eta finantza-kaudimena: hiru urte hauetako negozio-bolumen handieneko urteari dagokionez, gutxienez 65.000 euroko (BEZik gabe) negozio-bolumena izatea: 2013, 2014 eta 2015.
Gaitasun teknikoa eta profesionala: profil hauek eta esperientzia hau dauzkan lantalde bat eduki behar da:
Proiektu-burua, prospektiba-proiektuetan gutxieneko 10 urteko esperientzia duena.
Kontsultoreen profila duten langileak, 5 urteko esperientzia dutenak prospektiba-proiektuetan, edo Europako kideen parte-hartzea duten programen koordinazioan, prestakuntza- eta enplegu-programetako erabakiak hartzeko informazio-sistemen arloan, edo bietan.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko maiatzaren 8a,10:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula partikularren pleguan eta oinarri teknikoen pleguan zehaztutako dokumentuak dituztela.
c) Aurkezteko lekua:
1.– Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Kontratazio Mahaia.
2.– Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.
3.– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.
d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hil, proposamenak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea (non eta ez den atzeratzen Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik).
a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:
1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea, 1 (Zaldiaran aretoa).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.
4) Eguna: 2017ko maiatzaren 15a.
5) Ordua: 10:00.
b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:
1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea, 1 (Zaldiaran aretoa).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.
4) Eguna: 2017ko maiatzaren 22a.
5) Ordua: 10:00.
10.– Bestelako argibideak: pleguetan zehaztutakoak.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dagokio.
13.– Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea eta deialdiari buruzko argibideak edo pleguak lortzeko atari informatikoa edo web-orria: www.lanbide.net
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 6a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.