EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-04-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2017075

IRAGARKIA, zerbitzuen administrazio-kontratu honen lizitazioari buruzkoa: «Memoriaren Plaza erakusketarako materiala eta soinuko eta proiekzioko ekipoak alokatzea» (Espedientea: 04G/04SU/2017).

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2017-04-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201701951
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia.
c) Espediente-zenbakia: 04G/04SU/2017.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Helburua: Memoriaren Plaza erakusketarako materiala eta soinuko eta proiekzioko ekipoak alokatzea.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: erakusketak egingo diren lekuetan.
d) Gauzatzeko epea: 2017ko abenduaren 31ra arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: hainbat irizpide.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Zenbatekoa, guztira: 71.982,90 euro (BEZa barne).
5.– Behin-behineko fidantza: ez.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritza.
b) Helbidea: Nafarroa kalea, 2 (Lehendakaritzaren egoitza).
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01007.
d) Telefonoa: 945 01 80 48.
e) Web orria: www.contratacion.euskadi.eus
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko maiatzaren 8a.
7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.
a) Sailkapena, halakorik badago (taldeak, azpitaldeak eta kategoria): aukerakoa. L taldea, 5 azpitaldea, 1 kategoria.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa edo profesionala.
Ekonomia- eta finantza-kaudimena: urteko negozio-kopuru osoari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, azken 3 urteei dagokiena. Gutxienez, negozio-kopuru handieneko urtean 89.415,00 eurokoa (BEZ barik) izan beharko da.
Gaitasun teknikoa edo profesionala: kontratuaren xede diren jardueren arloan azken bost urteetan egindako lanik nabarmenenak edo emandako zerbitzurik aipagarrienak zehaztea. Gutxienez, exekuzio handieneko urtean, urteko zenbatekoa guztira 41.727,00 eurokoa (BEZ barik) izan beharko da. Jasotzailea sektore publikoko erakunde bat bada, eskudun organoak bisatutako edo egiaztatutako agirien bitartez kreditatu beharko dira egindako zerbitzuak; jasotzailea subjektu pribatua bada, hark emandako ziurtagirien bidez, eta halakorik ez bada, enpresaburuaren deklarazioaren bidez.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko maiatzaren 8a, 11:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazitakoak.
c) Aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritza.
2) Helbidea: Nafarroa kalea 2 (Lehendakaritzaren egoitza).
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01007.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 15 egun natural, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldagaiak: ez.
9.– «C» gutun-azalak irekitzeko ekitaldi publikoa.
a) Erakundea: Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritza.
b) Helbidea: Nafarroa kalea 2.
c) Herria: Vitoria-Gasteiz.
d) Eguna: 2017ko maiatzaren 15a.
e) Ordua: 12:00ak.
10.– «B» gutun-azalak irekitzeko ekitaldi publikoa.
a) Erakundea: Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritza.
b) Helbidea: Nafarroa kalea 2.
c) Herria: Vitoria-Gasteiz.
d) Eguna: 2017ko maiatzaren 22a.
e) Ordua: 12:00ak.
11.– Bestelako argibideak: ez.
12.– Iragarkien gastuak: 461,52 euro.
13.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.
14.– Jakinarazpenak egiteko telematika-sistema: ez.
Bilbao, 2017ko apirilaren 20a.
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,
MIREN AINTZANE EZENARRO EGURBIDE.