EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-04-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2017074

IRAGARKIA, 2016. urteari dagokion EAEko arriskurik gabeko hondakinei, hiri-hondakinei zein eraikuntza- eta eraispen-hondakinei buruzko inbentarioa egiteko laguntza teknikorako zerbitzuaren lizitazioari buruzkoa (010SV/2017 espedientea).

Xedapenaren data: 2017-04-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201701938
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendaritza.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: 010SV/2017.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: 2016. urteari dagokion EAEko arriskurik gabeko hondakinei, hiri-hondakinei zein eraikuntza- eta eraispen-hondakinei buruzko inbentarioa egitea.
b) Multzotan zatitzea: bai, 3.
1. multzoa: 2016. urteari dagokion EAEko arriskurik gabeko hondakinei buruzko inbentarioa egitea.
2. multzoa: 2016. urteari dagokion EAEko hiri-hondakinei buruzko inbentarioa egitea.
3. multzoa: 2016. urteari dagokion EAEko eraikuntza- eta eraispen-hondakinei buruzko inbentarioa egitea.
c) Burutzeko lekua: enpresa esleipendunaren egoitzan.
d) Burutzeko epea: bost hilabete.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: arruntak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: hirurogeita sei mila euro (66.000) gehi hamahiru mila, zortziehun eta hirurogei euro (13.860) BEZarenak. Beraz, guztira, hirurogeita hemeretzi mila, zortziehun eta hirurogei euro (79.860), 3 multzotan banatuta:
1. multzoa: hogeita hamar mila euro (30.000), gehi sei mila eta hirurehun euro (6.300) BEZarenak. Beraz, guztira, hogeita hamasei mila eta hirurehun euro (36.300).
2. multzoa: hemezortzi mila euro (18.000), gehi hiru mila zazpiehun eta laurogei euro (3.780) BEZarenak. Beraz, guztira, hogeita bat mila, zazpiehun eta laurogei euro (21.780).
3. multzoa: hemezortzi mila euro (18.000), gehi hiru mila, zazpiehun eta laurogei euro (3.780) BEZarenak. Beraz, guztira, hogeita bat mila, zazpiehun eta laurogei euro (21.780).
5.– Kontratuaren balio zenbatetsia: hirurogeita sei mila euro (66.000).
6.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.
7.– Agiriak eta argibideak lortzeko:
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 98 26.
e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko maiatzaren 10a.
f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
8.– Kontratistaren betebeharrak:
Sailkapena: ez.
Kaudimenari buruzko eskakizunak eta egiaztatzeko modua:
A) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: urteko negozio-bolumena Merkataritzako Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean aurkeztutako urteko kontuen bidez egiaztatuko da, enpresaria inskribaturik dagoen erregistroa kontuan hartuta. Merkataritzako Erregistroan inskribaturik ez dauden enpresariek urteko negozio-bolumena egiaztatuko dute Merkataritzako Erregistroak legeztatutako inbentarioen eta urteko kontuen liburuen bitartez. Beste kasuan, urteko negozio-bolumena Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren likidazioaren bitartez egiaztatuko da. Enpresaren azken hiru ekitaldietan izandako urteko negozio-bolumena gutxienez eskaintza aurkeztuko den lotearen edo loteen lizitazio-aurrekontuarena izan behar da, BEZa barne.
B) Kaudimen teknikoa:
a) Lantaldea osatuko duten pertsonen zerrenda jasotzen duen adierazpena, eta horien tituluaren kopia kautotua eta curriculumak aurkeztuko dira. Pertsona horien eskarmentua egiaztatzeko, bakarrik azken bost urteetan hondakinen estatistikei buruz egindako lan nagusiak (hondakinei buruzko datuak lortzea, biltzea, kodifikatzea eta tratatzea) azaldu behar dira, pertsona horrek izandako rola, lanak noiz burutu ziren eta horien zenbatekoa zehaztuta. Gutxieneko lantaldea bi pertsonek osatu behar dute, lizentziatura edo gradu titulua dutenak. Horietako batek hondakinak kudeatzeko arloan, edo estatistikaren edo datuak kudeatzeko arloan izan behar du formakuntza. Halaber, lantaldea osatuko duten pertsonek azken bost urteetan hondakinei buruzko estatistika-lanetan eskarmentua dutela egiaztatu behar dute, hain zuzen ere, hondakinei buruzko datuak lortzeko, kodifikatzeko eta tratatzeko lanetan.
b) Enpresak kontratua egikaritzean aplikatu ahalko dituen ingurumen-kudeaketako neurriak adieraziko dira. Horretarako, ISO 14000 ingurumen-kudeaketako arauaren egiaztagiria, EMAS erregistroa edo horien baliokidea aurkeztuko da.
9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2017ko maiatzaren 11, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
c.1.– Elektronikoki lizitatuz gero, honako web orriaren bidez egin daiteke aurkezpena: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
c.2.– Paperean lizitatuz gero, honako leku honetan:
1.– Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.
2.– Helbidea: eskuan eraman beharko dira Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Erregistro Nagusira (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, Donostia kalea 1, Lakua II, 2. solairua), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, ez dira eskaintzak onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.
3.– Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.
e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.
f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxienezko edo gehienezko kopurua: ez dago horrelakorik.
10.– Esleitzeko irizpideak:
a) Formulak aplikatuz automatikoki balioestekoak diren irizpideak. Ponderazioa, guztira: 70 puntu.
A) Eskaintza ekonomikoa. Ponderazioa: 60 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2.2 puntua.
B) Kontratua gauzatzeko epea. Ponderazioa: 10 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2.2 puntua.
b) Balio-iritzietan oinarrituta aplikatu behar diren irizpideak: ponderazioa, guztira: 30 puntu.
A) Erabiliko diren informazio-iturri nagusiak eta ordezkoak. Ponderazioa: 5 puntu.
B) Kontabilitate fidagarria eta koherentea lortzeko estrategia eta ekintzak zehaztea. Kalitate nahikoa ez duten hasierako datuak hobetzeko neurriak. Kontabilitate bikoitza ekiditeko neurriak. Ponderazioa: 15 puntu.
C) Honako gai hauei buruzko tratamendua eta proposatutako neurriak: datu gordinak ustiatzea, inbentarioaren datuak aditua ez den jendearengana helaraztea eta inbentarioak araudi europarrei egokitzea. Ponderazioa: 10 puntu.
11.– C gutun-azalak irekitzeko ekitaldi publikoa:
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2017ko maiatzaren 22a.
d) Ordua: 11:00.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
12.– B gutun-azalak (formulen bidez baloratu beharreko irizpideak) irekitzeko ekitaldi publikoa:
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2017ko ekainaren 12a.
d) Ordua: 11:00.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
13.– Bestelako argibideak: ez.
14.– Iragarpen-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.
15.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna: ez dago horrelakorik.
16.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 5a.
Zerbitzu zuzendaria,
PALOMA USATORRE MINGO.