EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-04-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2017074

EBAZPENA, 2017ko apirilaren 12koa, Eusko Jaurlaritzaren Trafikoko zuzendariarena. Honen bidez, «Nafarroa-Gipuzkoa» A-15 bidean, Gipuzkoatik igarotzen den zatian, 7.500 kilogramo baino gehiagoko baimendutako gehieneko masa (BGM) daukaten salgaien garraiorako ibilgailu eta ibilgailu taldeei aldi baterako zirkulazio-murriztapena ezartzen zaie.

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2017-04-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201701933
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/12/23an argitaratutako 2016/12/14ko EBAZPENA [201605510]

Gipuzkoako Foru Aldundiak, bidearen titularra den aldetik, Trafiko Zuzendaritzari jakinarazi dio «Nafarroa-Gipuzkoa» A-15 errepidean obrak egitea programatuta daukala, Andoain-Berastegi tartean, 141,80 eta 156,56 kilometro-puntuen artean, dauden Belabieta eta San Lorentzo tuneletako aireztapen-sistema berritzeko eta energia-efizientzia hobetzeko, eta, horren ondorioz, zirkulazioko bi noranzkoetarako, tuneletan aho bakarra egongo dela irekita.
Egoera horren aurrean eta horrek bideko zirkulazio arruntaren gainean izan dezakeen eragina eta zenbait ibilgailuk, beren neurriengatik edo kargarengatik, tunel bakar batetik bi noranzkoetan zirkulatzeak sute-arriskua nabarmen handitzen duela kontuan hartuta, A-15 errepidean zenbait ibilgailuren zirkulazioa murrizteko neurriak hartzea komeni da, bide-segurtasuna, mugikortasuna eta zirkulazioaren arintasuna mantentzeko.
Arrazoi horietan oinarrituta, murriztapen-neurri hori aldi baterako izan behar da, aurreikusita dauden obrek irauten duten bitartean eta zirkulazio normala berrezarri ahal izan arte, kontuan hartuta, gainera, murriztapena daukan bidetik igaro ordez, N-I errepidetik igarotzeko aukera dagoela.
Zirkulazioa segurua edo arina izan dadin trafikoa arautzeko neurri bereziak ezartzeko ahalmena trafiko-agintaritzak dauka, hala ezartzen baita urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 18. artikuluan (xedapen horren bidez, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen da). Azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretuak, Zirkulazio Erregelamendu Orokorra onartzen duenak, besteak beste 37. eta 39. artikuluetan neurri horietako batzuk zehaztu eta horiek hartzeko prozedura arautzen du.
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) aurreko paragrafoan jasotako neurriak emateko ahalmena Trafikoko zuzendariaren eskumena da, apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuak, Segurtasun Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzkoak, 16.3.e) artikuluan ezartzen duenaren arabera.
Aurreko guztiaren ondorioz, eta arauz ezarritako izapidetzea eginda, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Zirkulazioa aldi-baterako murriztea.
«Nafarroa-Gipuzkoa» A-15 bidean, Gipuzkoatik igarotzen den zatian, 7.500 kilogramo baino gehiagoko baimendutako gehieneko masa (BGM) daukaten salgaien garraiorako ibilgailu eta ibilgailu taldeei aldi baterako zirkulazio-murriztapena ezartzea, ordutegi eta errepide-tarte honetan:
Murriztapen hau 7.500 kilogramo baino gehiagoko salgai arriskutsuen garraioei ere ezartzen zaie. Hori dela eta, murriztapena indarrean dagoen bitartean, Gipuzkoa eta Nafarroa artean igarotzeko N-I erabili beharko da. Izan ere, errepide hori ere SAISen barruan dago honako ebazpen honetako V. eranskinean jasotzen denaren arabera: 2016ko abenduaren 14ko Ebazpena, 2017. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko trafikoa arautzen duten neurri bereziak ezartzeko dena.
Bigarrena.– Murriztapena kentzea.
Murriztapenak irauten duen bitartean eta larrialdiekin edo zerbitzu publikoekin lotutako ezohiko egoeretan, Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak ebazpen honetan ezarritako murriztapenaren eraginpean dauden ibilgailuei zirkulatzen utzi ahal izango die, eta, ondorioz, Ertzaintzari eman beharreko instrukzioak emango zaizkio.
Hirugarrena.– Murriztapenaren iraupena.
Ebazpen honetan aurreikusitako murrizketak 2017ko maiatzaren 2tik ekainaren 30era arte izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 12a.
Trafikoko zuzendaria,
SONIA DÍAZ DE CORCUERA RUIZ DE OÑA.