EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-04-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2017074

EBAZPENA, 2017ko apirilaren 18koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2017ko «Kultura Ondarea» Sarira aurkeztutako eskaeren Balorazio Batzordeko kideen izendapena argitaratzen dena.

Xedapenaren data: 2017-04-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201701932
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/12/23an argitaratutako 2016/12/16ko AGINDUA [201605509]

Hau ikusi ondoren: Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2016ko abenduaren 16ko Agindua, 2017. urterako «Kultura Ondarea» Saria deitzen eta arautzen duena.
Kontuan izanda agindu horren 11. artikuluak xedatzen duela eskaeren analisia eta ebaluaketa egiteko Balorazio Batzorde bat osatuko dela, eta berau hauek osatuko dutela:
– Presidentea: Kultura Ondarearen zuzendaria.
– Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria.
– EITBko zuzendaria.
– Prestigio handiko bi aditu Kultura Ondarearen zuzendariak hautatutako alorrean.
– Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.
Hori dela eta, honako hau,
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio-batzordearen osaera jakinaraztea. Hona hemen kideak:
Presidentea:
– Imanol Agote Alberro jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria.
Bokalak:
– Francisco Etxeberria Gabilondo jauna, Aranzadi Zientzi Elkarteko kidea.
– Lucia Torrealday Berrueko andrea, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria.
– Agustín Azkarate Garai-Olaun jauna, EHUko katedraduna.
– Maite Iturbe Mendialdua andrea, EITBko zuzendari nagusia.
– Amaia Goikoetxea Marqués andrea, Kultura Ondarearen teknikoa.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 18a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.