EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-04-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2017074

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2017ko martxoaren 29koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, Enirio Aralar Mankomunitatean gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako bigarren mailako idazkariaren eta kontu-hartzailearen lanpostuak sailkatzen dituena, eta lanpostu horiek mantentzeko beharretik salbuesten duena».

Xedapenaren data: 2017-03-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201701930
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2017/04/11n argitaratutako 2017/03/29ko EBAZPENA akatsen zuzenketa [201701853]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako hutsak aurkitu dira Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariaren 2017ko maiatzaren 19ko Ebazpenean (ebazpen horren bidez, Enirio Aralar Mankomunitatean gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako bigarren mailako idazkariaren eta kontu-hartzailearen lanpostuak sailkatzen dira eta lanpostu horiek mantentzeko beharretik salbuesten dira). Ebazpen hori 2017ko apirilaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 71. zenbakian. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
2017/1853 (3/2) orrialdean, euskarazko bertsioan, hau esaten den lekuan:
«b) Enirio Aralar Mankomunitatearen idazkariaren eta kontu-hartzailearen lanpostuak, gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak, bigarren mailakoa bezalakoak sailkatzea.»
Honela esan behar du:
«b) Enirio Aralar Mankomunitatearen idazkariaren eta kontu-hartzailearen lanpostuak, gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak, bigarren mailako lanpostu gisa sailkatzea eta Mankomunitatea salbuestea lanpostu horiek mantentzeko beharretik.»