EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-04-12 Aldizkari honetan argitaratua: 2017072

IRAGARKIA, zerbitzu-kontratu honen lizitazioari buruzkoa: «Kontsumoari buruzko prestakuntza-programa ibiltaria, Euskal Autonomia Erkidegoko lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeei eta adinekoen taldeei zuzendua».

Xedapenaren data: 2017-04-03
Hurrenkenaren zenbakia: 201701905
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua, bere kontratazio-mahaiaren bidez.
c) Espediente-zenbakia: 1/2017-KB.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Xedea: kontsumoari buruzko prestakuntza-programa ibiltaria, Euskal Autonomia Erkidegoko lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeei eta adinekoen taldeei zuzendua.
b) Loteak: kontratuaren xedea ez dago lotetan banaturik.
c) Gauzatzeko lekua:
– Zerbitzua non emango den: EAEko lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeak eta EAEko adinekoentzako zentroak.
– Zerbitzuko jarduerei buruzko eta zerbitzua betetzeko egoki iritzitako beste alderdi batzuei buruzko memoria non aurkeztu behar den: Kontsumobide. Santiago kalea 11, 01002 Vitoria-Gasteiz.
d) Gauzatzeko epea: 2017ko irailaren 1etik 2018ko abuztuaren 31ra arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: zenbait irizpide aplikatuko dira (karatularen 30.2 puntuan daude zehaztuta).
Laburtuta, honako hauek dira esleitzeko irizpideak eta gehieneko puntuazioa:
Formulak aplikatuz automatikoki balora daitezkeen irizpideak:
– Prezioa: 30 puntu.
– Adineko taldeei zuzendutako prestakuntza-ekintzak gehitzea: 10 puntu.
– Ikastetxeetan eskainitako tailer-kopurua gehitzea: 11 puntu.
Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak:
– Proiektu pedagogikoaren planteamendua, metodologia, bideragarritasun teknikoa eta denbora-bideragarritasuna: 11 puntu.
– Jardueren eta materialen originaltasuna eta egokitasuna, irakasle eta ikasleen premiak aintzat hartuta: 10 puntu.
– Jardueren eta materialen originaltasuna eta egokitasuna, adinekoen premiak aintzat hartuta: 10 puntu.
– Bestelako hobekuntzak: 18 puntu.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Zenbatekoa, guztira: kontratuaren gehieneko aurrekontua, laurehun eta hogeita bost mila (425.000) euroa da (BEZetik salbuetsita), eta honela banatzen da urtez urte:
2017. urtea (BEZetik salbuetsita): 125.000 euro.
2018. urtea (BEZetik salbuetsita): 300.000 euro.
5.– Bermeak.
a) Behin-behinekoa: ez da eskatzen.
b) Behin betikoa: esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZetik salbuetsita.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua.
b) Helbidea: Santiago kalea 11.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01002.
d) Telefonoa: 945 06 21 44.
e) Telefaxa: 945 06 21 41.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitzen den eguna.
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.
a) Sailkapena: ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: karatulako 29. puntuan zehazten den moduan.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko maiatzaren 19a, 12:00ak.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguko 13., 14. eta 15. klausuletan zehaztutakoak, karatulako 29. eta 31. puntuei dagokienez.
c) Aurkezteko lekua: iragarki honen 6. puntuan adierazitakoa.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunetik hasita.
e) Aldaerak: ez.
f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.
9.– Eskaintzak jendaurrean irekitzea.
a) Erakundea: Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua.
Helbidea: Santiago kalea 11.
Herria: Vitoria-Gasteiz 01002.
b) Balio-judizioen bidez ebaluatzeko beste irizpide batzuk.
Data: 2017ko maiatzaren 25a, 10:00ak.
c) Formulen bidez ebaluatzen diren irizpideak:
Data: 2017ko ekainaren 1a, 10:00ak.
10.– Bestelako argibideak: ez.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.
12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: 2017ko martxoaren 31.
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo administrazio-klausula zehatzen agiriak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 3a.
Kontsumobideren Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
CRISTINA VEGAS EGAÑA.