EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-04-12 Aldizkari honetan argitaratua: 2017072

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 20koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, zeinaren bitartez argitaratzen baitira 2016ko martxoaren 2ko Aginduaren babespean emandako diru-laguntzak, herritarrek horren berri izan dezaten.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2017-03-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201701893
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/03/08an argitaratutako 2016/03/02ko AGINDUA [201601028]

2016ko martxoaren 8an argitara eman zen EHAAn, 2016ko martxoaren 2ko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Horren bidez, dei egiten zitzaien sail honekin batera lan egin nahi zuten erakunde publiko eta pribatuei, proiektuak aurkez zitzaten Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Prest-Gara Plana garatzeko 2016-2017 ikasturtean zehar.
2016ko maiatzaren 5ean ebatzi zen deialdia, eta interesdunei banan-banan jakinarazi zaie ebazpena; beraz, argitaratu egin behar dira emandako laguntzak, herritarrek horren berri izan dezaten. Horregatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko martxoaren 2an Aginduaren bidez deitutako laguntzen onuradunen zerrenda (ikus eranskina). Agindu horren bidez, dei egiten zitzaien sail honekin batera lan egin nahi zuten erakunde publiko eta pribatuei, proiektuak aurkez zitzaten Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Prest-Gara Plana garatzeko 2016-2017 ikasturtean zehar (2016ko martxoaren 8ko EHAA, 46. zk.).
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 20a.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,
LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.