EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-04-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2017070

IRAGARKIA, Musikene-Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegian lau irakasleren lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuari buruzkoa.

Organo emailea: MUSIKENE
Xedapenaren data: 2017-04-03
Hurrenkenaren zenbakia: 201701851
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
2017-2018ko ikasturterako irakasle beharrei erantzutearren, irakasgai hauetan, irakasleen postuak betetzeko hautaketa-prozesua onartu da:
– Instrumentu nagusia (perkusio sinfonikoa).
– Orkestra errepertorioa (tronboia).
– Orkestra errepertorioa (saxofoia) eta saxofoi taldea.
– Orkestra errepertorioa (harpa).
Deialdiaren oinarriak eta postuen profilak webgune honetan daude argitaratuta: http://musikene.eus/eu/convocatoria-para-seleccion-de-profesoresas-curso-201617/
Donostia, 2017ko apirilaren 3a.
Zuzendari kudeatzailea,
JUAN MARÍA JUARISTI LIZARRALDE.