EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-04-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2017070

IRAGARKIA, 171/2017 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio-espedientea bidaltzeari eta gainerako interesdunei dei egiteari buruzkoa.

Organo emailea: EUSKO LEGEBILTZARRA
Xedapenaren data: 2017-03-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201701836
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Aditzera ematen zaie interesdun guztiei ezen Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dela Eusko Legebiltzarraren 2017ko urtarrilaren 17ko ebazpenaren aurka, zeinak ezetsi egin baitzuen Fernando María Ruiz Fernándezek Mistoa-UPyD talde parlamentarioko laguntzaile izateari uztea dela-eta planteaturiko kopuru-erreklamazioa.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan dioena betez, dei egiten zaie interesdun guztiei bederatzi eguneko epean auzitegira joan eta auto horietan azaldu daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 30a.
Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,
BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.