EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-04-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2017070

IRAGARKIA, «Donostialdea ESIko episodio asistentzialak kodetzeko» espedientearen lizitazio-prozedura irekiari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2017-04-03
Hurrenkenaren zenbakia: 201701835
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun eta Kontsumo Sailari atxikitako Ente Publikoa, Donostialdea ESIa, Begiristain dk. pasealekua z.g., 20014, Donostia (Gipuzkoa).
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Donostialdea ESIa – Kontratazio-zerbitzua.
c) Espediente-zenbakia: G/301/20/1/0877/O301/0000/032017.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu-mota: zerbitzuak.
b) Xedearen deskribapena: Donostialdea ESIko episodio asistentzialak kodetzea.
c) Loteak eta kopurua: bai, 1.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 63.141,30 euro (BEZik gabe). Kontratuaren balio zenbatetsia: 144.282,60 euro (BEZik gabe).
5.– Behin-behineko bermea: ez.
6.– Agiriak eta argibideak jasotzeko tokia: Donostialdea ESIa, Begiristain dk. pasealekua, z.g., 20014, Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa).
7.– Kontratistaren eskakizun espezifikoak.
a) Sailkapena: ez.
b) Bestelako betekizunak, kaudimen ekonomiko eta finantzarioari eta kaudimen tekniko eta profesionalari dagokienez: ikusi 29 puntua, atzerriko enpresentzako Klausula Administratibo Partikularretako Pleguaren Karatulan.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko maiatzaren 18an, 14:00ak.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: Klausula Administratibo Partikularren Pleguan eskatzen direnak.
c) Aurkezteko lekua: ikusi 1.a) puntua.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabetez, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldagaiak onartzea: ez.
9.– Eskaintzak Baloratzeko irizpideak Klausula Administratibo Partikularren Pleguko Karatulan ezarritakoaren arabera:
a) Formulatan oinarritutako irizpideak: Gehienez 50 puntu eta 30 puntuko gutxieneko atalasea. Multzo honi dagokion guztizko ponderazioa: % 50.
Klausula Administratibo Partikularren Pleguko Karatularen 30 b) ikusi.
b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak: 50 puntu. Multzo honi dagokion guztizko ponderazioa % 50 da eta gutxieneko atalasea 35 puntukoa.
● Giza Baliabideetako antolaketa. Proiektuari esleitutako langile-kopurua eta eginkizunen xehetasuna: 30 puntu.
● Lantaldearen organigrama funtzionala: 5 puntu.
● Aurreikusitako atazen planifikazioa: 10 puntu.
● Langileen prestakuntza plana: 5 puntu.
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Eskaintzak irekitzea, balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez: Erakundea: Donostialdea ESIa, Helbidea: Begiristain dk. pasealekua, z.g., 20014, Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Eguna: 2017ko maiatzaren 24an, 9:00etan.
b) Eskaintza ekonomikoa: Erakundea: Donostialdea ESIa, Helbidea: Begiristain dk. pasealekua, z.g., 20014, Donostia (Gipuzkoa), Eguna: 2017ko ekainaren 9a, 11:00etan.
11.– Argibide gehiago:
12.– Iragarki-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu (461,52 euro).
13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.contratacion.euskadi.eus
Donostia, 2017ko apirilaren 3an.
Presidentea,
MARIA ARANZAZU RETES SARATXAGA.