EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-04-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2017070

IRAGARKIA, lizitazio publiko ireki bati buruzkoa, Fundación Joven Orquesta de Euskal Herria-Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazioaren idazkaritza teknikoa kontratatzeko.

Xedapenaren data: 2017-03-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201701834
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Fundación Joven Orquesta de Euskal Herria-Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazioa.
b) Espedientea izapidetuko duen organoa: Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendaria.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa, baldintza berezi eta preskripzio teknikoen pleguan ezarritakoaren arabera.
b) Loteak: ez dago.
c) Gauzatzeko tokia: Euskadiko Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea: 9 hilabete; beste 9 hilabetez luzatu ahalko da.
3.– Izapideak, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen-era: balorazioa egiteko hainbat irizpide daude.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Kontratu osoaren gehieneko aurrekontua lehenengo 9 hiletarako, 97.500 eurokoa da, BEZa barne.
5.– Bermeak.
Behin-behineko bermea: ez dago.
6.– Agiriak eta argibideak lortzea.
a) Entitatea: Fundación Joven Orquesta de Euskal Herria-Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazioa.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua, «O» eraikina, 3. solairua.
c) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 94 60.
e) Faxa: 945 01 95 35.
f) Webgunea: www.egofundazioa.org
7.– Kontratistaren betebehar bereziak.
a) Sailkapena: ez da eskatzen.
b) Ekonomia eta finantza kaudimena eta gaitasun teknikoa edo profesionala: berariazko klausula eta preskripzio teknikoen pleguaren azalean dagokion atalean zehazten dena.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko epea: egutegiko 15 egunetan, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztuko dira: «A», «B» eta «C», berariazko klausula eta preskripzio teknikoen pleguan adierazitako edukiarekin.
c) Aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Erregistroa.
2) Helbidea: Donostia kalea, 1. Lakua 1 eraikina, 2. solairua.
3) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dion epea: bi hilabete, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik.
e) Aldaerak: ez da onartzen ez aldaerarik ez bestelako aukerarik.
9.– Eskaintzak irekitzea: eskaintzak www.egofundazioa.org webgunean adierazitako lekuan, egunean eta orduan irekiko dira.
10.– Bestelako argibideak.
Eskaintzak baloratzeko zenbait irizpide egongo dira, ondoren zehaztutakoak, klausula berezi eta preskripzio teknikoen pleguaren karatulari dagokion atalean adierazten denaren arabera:
a) Automatikoki baloratzen diren irizpideak, formula bidezkoak:
– Eskaintza ekonomikoa.
Haztapena: 51 puntu.
b) Balio-judizioen bidez aplikatzekoak diren irizpideak:
– Eskaintzaren kalitate teknikoa.
Haztapena: 49 puntu.
11.– Iragarki-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo webgunea: http://www.egofundazioa.org
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 29a.
Kultura Sustatzeko zuzendaria,
AITZIBER ATORRASAGASTI CALCEDO.