EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-04-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2017070

AGINDUA, 2017ko martxoaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Txipli Txapla» Haur Eskola Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2017-03-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201701826
Maila: Agindua
Bilboko (Bizkaia) «Txipli Txapla» Haur Eskola Pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez ikastetxearen izen espezifikoa eta erakunde titularraren izena aldatzeko baimena eskatzen duen.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa (uztailaren 4ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak (martxoaren 12ko BOE) aldatzen duen apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– «Txipli Txapla» Haur Eskola Pribatuaren erakunde titularraren izena aldatzen da: egun erakunde titularraren izena «Txipli Txapla, S. L.» da eta aurrerantzean «Txanogorritxu Basurto, S. L.» izango da.
2. artikulua.– «Txipli Txapla» Haur Eskola Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen da: aurrerantzean «Txanogorritxu Basurto» Haur Eskola Pribatua izango du izena. Ikastetxe horren titularra «Txanogorritxu Basurto, S. L.» erakundea da, Bizkaian dago, Bilboko udalerriko Sabino Arana kaleko 73 zenbakian, eta 48017526 kode-zenbakia du.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 13a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.