EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-04-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2017069

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 23koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2017. urtean enpresei eta entitate pribatuei diru-laguntzak emateko eta ukatzeko dena. Diru-laguntza horiek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko dira, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosia eta berdintasun-plana egin ditzaten.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2017-03-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201701803
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/12/22an argitaratutako 2016/12/02ko EBAZPENA [201605465]

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2016ko abenduaren 2ko Ebazpenaren bidez, 2017. urtean enpresei eta entitate pribatuei diru-laguntzak emateko deialdia egin zen (2016ko abenduaren 22ko EHAA, 242. zk.). Diru-laguntza horiek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko emango dira, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosia eta berdintasun-plana egin ditzaten.
Ebazpen horren 12.1 artikuluan ezartzen denez, eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen batez ebatziko dira, horretarako izendatutako Hautaketa Batzordeak proposatuta. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, jendeak horren berri izan dezan.
Artikulu horren 3. paragrafoan ezarritakoaren arabera, laguntzak emateko ebazpen honetan zehazten dira diru-laguntza eman eta ukatu zaien enpresak eta entitateak eta esleitu zaizkien diru-zenbatekoak.
Adierazitakoagatik, Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean dauden enpresa eta entitate pribatuei diru-laguntzak ematea, bakoitzari izendatu zaion diru-zenbatekoaz. Guztira, hirurogeita hamaika mila zazpiehun eta hogeita hamalau euro eta zentimo bat (71.734,01) eman dira.
Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren enpresa eta entitate pribatuei diru-laguntzak ukatzea, ukapenaren arrazoia esanez.
Hirugarrena.– Entitate eta enpresei gogorarazten zaie ezen, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2016ko abenduaren 2ko Ebazpenaren 6.2 artikulua aplikatuz, laguntza hauen entitate eta enpresa onuradunek Lankidetza Erakunde bihurtu behar dutela, eta, horretarako, espresuki egin behar dute eskabidea, «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautzen duen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Laugarrena.– Laguntza hauen entitate eta enpresa onuradunek 15 egun izango dituzte, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, diru-laguntzei uko egiteko, halaxe ezartzen baita Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2016ko abenduaren 2ko Ebazpenaren 13.a) artikuluan.
Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.
Seigarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, hilabete biko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera. Hala agintzen da uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 artikuluan eta 46. artikuluko 1. eta 4. paragrafoetan (29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzekoa).
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 23a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.