EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-04-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2017068

IRAGARKIA, Dragatze-planaren eta hari lotutako jardunen ingurumen-segimendua 2017., 2018. eta 2019. urteetan egitea helburu duen kontratuaren lizitazioa argitara emateko dena.

Xedapenaren data: 2017-03-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201701791
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.
c) Espediente-zenbakia: DEI 51/03/17.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: dragatze-planaren eta hari lotutako jardunen ingurumen-segimendua. 2017., 2018. eta 2019. urteak.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko epea (hilabeteak) edo entregatzeko azken eguna: 24 hilabete kontratua izenpetu eta hurrengo egunetik aurrera.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: zenbait irizpideren arabera esleituko da.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: kontratuaren gehieneko aurrekontua hirurehun eta hirurogeita hamabost mila eta ehun (375.100,00) eurokoa da, BEZa barne.
5.– Bermea:
a) Behin-behinekoa: ez da eskatzen.
b) Behin betikoa: izitazioaren aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila (Lakua I – 5. solairua).
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 99 91 / 945 01 99 21.
e) Telefaxa: 945 01 82 52.
f) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
g) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko maiatzaren 5a, 12:00ak arte.
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak:
a) Sailkapena: ez da eskatzen halakorik.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikus administrazio-klausulen pleguaren karatulako 29.2 eta 37. puntuak.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko maiatzaren 8a, 12:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikus pleguak.
c) Eskabideak aurkezteko lekua: Kontratazio Mahaiaren Idazkaritza.
1) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila (Lakua I – 5. solairua).
2) Helbidea: Donostia kalea, 1.
3) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak onartzea: ez dago.
f) Prozedura mugatua izanez gero, zenbat enpresari egingo zaien eskaintzak aurkezteko deia (gehienekoa eta gutxienekoa): ez.
9.– Esleitzeko irizpideak.
– Eskaintza ekonomikoa: 70 puntu, gehienez.
– Deskribapen-memoria: 30 puntu, gehienez.
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Lakua II eraikinaren 1. aretoa. Eusko Jaurlaritzaren egoitza.
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Eguna eta ordua:
– C gutun-azala: 2017ko maiatzaren 17a, 12:00etan.
– B gutun-azala: 2017ko maiatzaren 31, 11:00etan.
11.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri dira.
12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
13.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera (hala badagokio): 2017ko martxoaren 22an.
14.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.euskadi.eus
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 24a..
Zerbitzu zuzendaria,
MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.