EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-04-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2017068

IRAGARKIA, zerbitzuen administrazio-kontratu hau formalizatu dela jakinarazteko dena: «9 erakusketarako karpa bat eta, hala badagokio, kontrapisuak alokatzea eta muntatzea» (Espedientea: 01G/01S/2017).

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2017-03-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201701790
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/12/21ean argitaratutako 2016/12/13ko IRAGARPENA [201605444]

1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Gogora-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia.
c) Espediente-zenbakia: 01G/01S/2017.
d) Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
2.– Kontratuaren xedea.
a) Helburua: 9 erakusketarako karpa bat eta, hala badagokio, kontrapisuak alokatu eta muntatzea.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: erakusketak egingo diren lekuetan.
d) Gauzatzeko epea: kontratua sinatzen den egunetik hasi eta 2017ko abenduaren 31ra arte.
e) Lizitaziorako iragarkia zein egunetan eta zein aldizkaritan argitaratu den: 2016ko abenduaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 241. zenbakia.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: prezioa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Zenbatekoa, guztira: 234.243,90 euro (BEZa barne).
5.– Kontratuaren esleipena eta formalizazioa.
a) Noiz esleitu den: 2017ko martxoaren 13a.
b) Noiz formalizatu den: 2017ko martxoaren 16a.
c) Kontratista: Estali La Karpa, P.B.S.
d) Nazionalitatea: espainiarra.
e) Esleipenaren zenbatekoa: 187.395,12 euro (BEZa barne).
Bilbao, 2017ko martxoaren 22a.
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,
MIREN AINTZANE EZENARRO EGURBIDE.