EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-04-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2017066

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 28koa, Kanpo Harremanetarako zuzendariarena, kanpo-harremanen eremuan profesionalak espezializatzeko beka bati uko egin zaiola jakinarazten duena eta ordezkoari esleitzen diona.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2017-03-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201701722
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/12/23an argitaratutako 2016/11/28ko EBAZPENA [201605501]

Kanpo Harremanetarako zuzendariaren 2016ko azaroaren 28ko Ebazpenaren bitartez, kanpo-harremanen eremuan, 2016-2017an profesionalak espezializatzeko bekak esleitu ziren. Uztailaren 26ko 171/2011 Dekretuak arautu zituen beka horiek.
Julio Gálvez García jaunari esleitu zitzaion Bruselan, Euskadiren Europar Batasunerako Ordezkaritzan burutu beharreko beka bat, eta esleipendunak uko egin dio bekari 2017ko otsailaren 14an.
Uztailaren 26ko 171/2011 Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoaren arabera –kanpo-harremanen eremuan profesionalak espezializatzeko bekak arautu zituen dekretu horrek–, 2016ko azaroaren 28ko Ebazpen horrek ordezkoen zerrenda bat jaso du, ukorik edo bestelako gertaerarik izaten den kasuetarako. Ordezko horiek dagozkien balorazio-irizpideen araberako hurrenkeran ordenatu dira.
Zerrendan ezarritako lehentasun-hurrenkeraren arabera eskaini zaie beka ordezkoei; eta Jon Garmendia Barrenetxea jaunak onartu duenez, bidezkoa da beka hori esleitzea.
Horregatik guztiarengatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Julio Gálvez García jaunak, Olatz Iruretagoiena Udabe andreak, Alejandra Sainz De la Rica andreak, Sofía Trivelli Moglia andreak, Jon García Torre jaunak eta Joseba Fernández de Landa Aguirre jaunak Bruselan, Euskadiren Europar Batasunerako Ordezkaritzan burutu beharreko bekari egindako ukoak onartzea.
Bigarrena.– Jon Garmendia Barrenetxea jaunari esleitzea beka hori; bekari geratzen zaion aldian baliatuko du beka, eta aldi horri dagokion diru-kopurua jasoko du.
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 28a.
Kanpo Harremanetarako zuzendaria,
LEYRE MADARIAGA GANGOITI.