EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-04-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2017066

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 16koa, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren III. eranskina «Titulazioen eta espezialitateen taula»; agindu horren bidez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2017-03-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201701713
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2012/09/11n argitaratutako 2012/08/27ko AGINDUA aldatzen du [201204082]

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren bidez (EHAA, 2012-09-11koa) onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia; II. eranskinean, Espezialitateen eta Irakasgaien zerrenda dago, eta III. eranskinean, irakaskuntza-maila ezberdinetan espezialitateak ematea ahalbidetzen duten titulazioen taulak.
Agindu horren azken xedapenetatik bigarrenaren bidez, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari gaitasuna ematen zaio, premia badago eta dagokion ebazpenaren bidez, ordezkaritza sindikalarekin dagokion negoziazioa egin ondoren, ikasturtean zehar eta bereziki birbarematze-prozesu bakoitza hasi aurretik, taulan jasotako espezialitateren bat emateko gaitzen duten titulazio berriak sartzeko, edo lehendik daudenak aldatzeko, akatsak aurkitzen badira edo dagokion txostenaren ondoren. Horretarako, batzorde bat eratuko da, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako teknikari batek, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzako teknikari batek, Unibertsitate Zuzendaritzako teknikari batek eta Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari batek osatua. Batzorde horrek aztertuko ditu sartze berriak, aldaketak eta baliokidetzak, eta dagozkion proposamenak egingo dizkio Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari.
Adierazitakoaren arabera, zenbait espezialitatetako zerrendetan sarbidea ematen duten titulazio berriak gehitu beharra ikusi da aipatutako batzordeak titulazio horietako ikasketa-planei eta titulazio horietan jaso gabe zeuden zenbait espezialitate emateko egokierari buruzko azterketa egin ostean.
Bestalde, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko zenbait espezialitatetako ordezkapenen zerrendan ageri diren titulu baliokideen irakaskuntzari dagokionez (goi-mailako teknikarien titulazioak), beharra ikusi da tituluok egokitzeko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan, Hezkuntzakoari buruzkoa, aipatutako irakasle-kidegoetarako sarbideei eta sarrerei buruzko indarreko araudian xedatuari, bai eta lanbide-heziketako titulu bakoitzari dagokion curriculum-ei dagozkien araudian ere.
Horrela, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren xedapen gehigarri bakarraren 2. zatian –errege-dekretu horren bidez onartzen da Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak aipatzen dituen irakaskuntza-kidegoetan sartu, kidego horietara iritsi eta espezialitate berriak eskuratzeari buruzko araudia–, aipatutako kidegoan sartzeko irakaskuntzaren ondorioetarako baliokideak diren tituluak ezartzen dira. Hori dela eta, zenbait espezialitatetarako hautaketa-prozesuetan onartuak izan daitezke, oro har eskatutako titulaziorik ez izanik ere (unibertsitateko diplomaduna, arkitekto teknikaria, ingeniari teknikaria edo dagokion graduko titulua), irakaskuntzarako baliokide aitortutako beheragoko mailako beste titulazioren bat dutenak, zeinak aipatutako errege-dekretuaren VI. eranskinean zehazten baitira. Gainera, irailaren 23ko EDU/2645/2011 Aginduan ezartzen da irakaskuntza-ondorioetarako baliokidetzat jotako titulazio bat izanik master-ikasketarik egin ezin duten pertsonei eskatzen zaien prestakuntza pedagogiko eta didaktikoaren prestakuntza baliokidea; aipatutako aginduaren aurrekarietan ere aipatzen dira otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren VI. eranskinean aitortutako irakaskuntza-ondorioetarako baliokidetzat jotako titulazioak.
Gainera, lanbide-heziketako titulu bakoitzari dagozkion curriculum-ak ezartzen dituzten araudiak kontuan hartu behar dira; horietan ezartzen dira irakasleen espezialitateak eta prestakuntza-ziklo bakoitzeko lanbide-modulu bakoitzerako irakaskuntza emateaz gain, zer titulazio, oro har, eskatzen diren irakaskuntzako kidegoetako irakasleei eta espezialitate batzuetan, irakaskuntzarako baliokideak.
Hortaz, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko zenbait zerrendetara sartzeko titulazioak aipatutako araudiarekin egokitzeko, titulazioen eta espezialitateen taulari dagozkion aldaketak egin behar zaizkio; irakaskuntzarako baliokide aitortutako titulazio batzuen izenak aldatu edo sartu behar dira eta, aipatutako kidegoari dagokionez, irakaskuntzak emateko orokorrean eskatzen den maila ez dutenak (Diplomatura titulua, Arkitektura teknikoa, Ingeniaritza teknikoa edo dagozkion gradu-tituluak), ezta irakaskuntzarako baliokideak ez direnak ere, kendu behar dira.
Bestaldetik, Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen Kidegoko Gitarra Elektrikoa eta Baxu Elektrikoa espezialitateetako zerrendetara sartzeko titulazioetan atzemandako akatsa zuzentzen da, Gitarra Elektrikoko eta Baxu Elektrikoko gaikuntzei lotutako Musikako titulazioak (espezializaziorik gabe) baztertuz; izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko musika-eskoletan, arautu gabeko irakaskuntza irakasteko emanikoak dira espezialitate horiei dagokienez dauden gaikuntza bakarrak, eta horiek ez dute gaitasunik ematen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan araututako irakaskuntzarako.
Halaber, zenbait titulazio birkokatzen dira 1. kidetasuneko zerrendetan sartzeko, eta ez 2. kidetasunekoetan.
Horretarako eratutako batzordeak egin dituen aldaketak ebaluatu, eta sindikatuen ordezkariekin negoziatu ostean, honako hau
EBAZTEN DUT:
Honako aldaketa hauek egitea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren III. «Titulazio eta espezialitateen taulak» eranskinean –agindu horren bidez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia–:
– Titulazio berriak sartzea, irakaskuntzarako espezialitateak emateko gaitzen dutenak, ebazpen honen I. eranskinean adierazitakoaren arabera.
– Irakasleen zenbait espezialitateren zerrendetara sartzeko titulazioak kentzea, ebazpen honen II. eranskinean adierazitakoaren arabera.
– Hainbat titulazio birkokatzea 1. kidetasuneko zerrendetan sartu ahal izateko eta ez 2. kidetasunekoetan, ebazpen honen III. eranskinean adierazitakoaren arabera.
– Akatsak zuzentzea zerrendetara sartzeko hainbat tituluen izenetan, ebazpen honen IV. eranskinean adierazitakoaren arabera.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Ordezkapenak egiteko hautagaien zerrendan dauden pertsonak, ebazpen hau indarrean jartzean, dagozkien zerrendetan geldituko dira, baita urteko birbarematze-prozesuen ondoren egingo diren zerrendetan ere, ebazpen honek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduko III. eranskinean egingo diren aldaketak kontuan hartu gabe, zerrendetara sartzeko baldintzei dagokienez.
LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA.– Zerrendak irekitzeak.
Ebazpen honetan aurreikusten diren aldaketak ez zaizkie aplikatuko berau indarrean sartu aurretik zerrendak irekitzeko deitutako prozedurei.
BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Zerrendak irekita mantentzea.
Ebazpen honetan aurreikusten diren aldaketak ez zaizkie aplikatuko berau indarrean sartu aurretik zerrendak irekita mantentzeko prozeduretan egiten diren eskaerei.
HIRUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Zerrendak birbarematzeko prozesua.
2017-2018ko ikasturterako zerrendak birbarematzeko prozesuari aplikatuko zaizkio ebazpen honetan aurreikusten diren aldaketak.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
2017ko irailaren 1etik aurrera ekarriko ditu ondorioak ebazpen honek.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 16a.
Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,
KONRADO MUGERTZA URKIDI.
I. ERANSKINA
BIGARREN HEZKUNTZA ETA LANBIDE-HEZIKETA
KIDEGOA: BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK
Frantsesa (0102) – a) eta b) azpiatalak
Frantseseko eta Gaztelaniako Ikasketen Gradua gehitzen da.
– Gaztelania eta Literatura (0134) – a) eta b) azpiatalak
Frantseseko eta Gaztelaniako Ikasketen Gradua gehitzen da.
– Fisika eta Kimika (0202) – a) eta b) azpiatalak
Gehitzen dira:
Gradua Prozesu eta Produktuen Berrikuntza Ingeniaritzan
Gradua Energia Berriztagarrien Ingeniaritzan
– Ekonomia (0205) – a) eta b) azpiatalak
Gehitzen da: Gradua Turismon
– Matematika (0224) – c) azpiatala
Gehitzen dira: Graduak Arkitekturan eta Arkitekturaren Oinarrietan
– Biologia eta Geologia (0255) – a) eta b) azpiatalak.
Gehitzen dira:
Lizentziatura eta Gradua Bioteknologian
Gradua Biomedikuntza Zientzietan
– Biologia eta Geologia (0255) – c) azpiatala
Gehitzen da: Gradua Itsas Zientzietan.
– Curriculum Desberdinak Eratzekoa: Zientzia eta Teknologia (0989) – a) eta b) azpiatalak
Gehitzen da: Gradua Biomedikuntza Zientzietan.
– Energia Sistemen Proiektuak eta Antolamendua (1509) – a) eta b) azpiatalak
Gehitzen dira:
Gradua Energia Berriztagarrien Ingeniaritzan
Gradua Energia Baliabideen Ingeniaritzan
– Sistema Elektroteknikoak eta Automatikoak (1510) – a) eta b) azpiatalak
Gehitzen dira:
Gradua Energia Berriztagarrien Ingeniaritzan
Gradua Energia Baliabideen Ingeniaritzan
– Sistema Elektronikoak (1511) – a) eta b) azpiatalak
Gehitzen dira:
Gradua Prozesu eta Produktuen Berrikuntza Ingeniaritzan
Gradua Energia Berriztagarrien Ingeniaritzan
Gradua Energia Baliabideen Ingeniaritzan
– Ostalaritza eta Turismoa (1512) – a) eta b) azpiatalak
Gehitzen da: Gradua Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetan.
– Osasun Prozesuak (1519) – a) eta b) azpiatalak
Gehitzen da: Gradua Biomedikuntza Zientzietan
– Akuikulturako Prozesuak (1522) – a) eta b) azpiatalak
Gehitzen da: Gradua Itsas Zientzietan
– Helduen Hezkuntza: Ezaguera Zientifiko Teknologikoaren Esparrua (1585) – a) eta b) azpiatalak
Gehitzen dira:
Gradua Biomedikuntza Zientzietan
Lizentziatura eta Gradua Itsas Zientzietan
BIGARREN HEZKUNTZA ETA LANBIDE-HEZIKETA
KIDEGOA: LANBIDE HEZIKETAKO IRAKASLE TEKNIKOKO IRAKASLEAK
– Elikagaiak Elaboratzeko Eragiketak eta Tresneria (1543) – 1. kidetasuna
Elikagaien industriako prozesuetako eta kalitateko goi-mailako teknikariaren titulua gehitzen da.
– Bero eta Fluido Tresneriaren Instalazioa eta Mantentze Lanak (1549) – 1. kidetasuna
Gehitzen dira:
Gradua Energia Berriztagarrien Ingeniaritzan
Gradua Energia Baliabideen Ingeniaritzan
– Instalazio Elektroteknikoak (1550) – 1. kidetasuna
Gehitzen dira:
Gradua Energia Berriztagarrien Ingeniaritzan
Gradua Energia Baliabideen Ingeniaritzan
– Tresneria Elektronikoa (1551) – 1. kidetasuna
Gehitzen dira:
Gradua Energia Berriztagarrien Ingeniaritzan
Gradua Energia Baliabideen Ingeniaritzan
– Laborategia (1556) – 1. kidetasuna
Analisiko eta kalitate kontroleko laborategiko goi-mailako teknikariaren titulua gehitzen da.
– Arotzeriako eta Altzarigintzako Fabrikazioa eta Instalazioa (1558) – 1. kidetasuna
Arotzeriako eta Altzarigintzako Produktuen Garapeneko goi-mailako titulua edo baliokidea gehitzen da.
– Patroigintza eta Jantzigintza (1562) – 1. kidetasuna
Patroigintza eta Modako goi-mailako titulua edo baliokidea gehitzen da.
– Prozedura Diagnostiko Klinikoak eta Ortoprotesikoak (1566) – 1. kidetasuna
Protesi Audiologiako goi-mailako teknikariaren titulua gehitzen da.
– Hazkuntza eta Laborantzako Instalazio eta Ekipoak (1570) – 1. kidetasuna
Gehitzen da: Gradua Itsas Zientzietan
ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO IRAKASKUNTZAK
KIDEGOA: ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO IRAKASLEAK
– Diseinu Grafikoa (1612)
Gehitzen da: Diseinu Digitaleko Gradua, Diseinu Grafikoan aipamena,
II. ERANSKINA
BIGARREN HEZKUNTZA ETA LANBIDE-HEZIKETA
KIDEGOA: LANBIDE-HEZIKETAKO IRAKASLE TEKNIKOAK
– Administrazio Kudeaketako Prozesuak (1541) – 1. kidetasuna
Titulu hau baztertzen da:
Goi-mailako teknikaria edo baliokidea:
– Administrazioa eta Kudeaketa lanbide-arloa.
– Merkataritza eta Marketina lanbide-arloa.
– Merkataritza Prozesuak (1542) – 1. kidetasuna
Titulu hau baztertzen da:
Goi-mailako teknikaria edo baliokidea:
– Administrazioa eta Kudeaketa lanbide-arloa.
– Merkataritza eta Marketina lanbide-arloa.
– Elikagaiak Elaboratzeko Eragiketak eta Tresneria (1543) – 1. kidetasuna
Titulu hau baztertzen da:
Goi-mailako teknikaria edo baliokidea:
– Elikagaien Industriak lanbide-arloa
– Nekazaritza Produkzioko Eragiketak (1544) – 1. kidetasuna
Titulu hau baztertzen da:
Goi-mailako teknikaria edo baliokidea:
– Nekazaritza Jarduerak lanbide-arloa
– Arte Grafikoetako Produkzioa (1545) – 1. kidetasuna
Titulu hau baztertzen da:
Argitalpenen diseinuko eta produkzioko goi-mailako teknikaria.
– Eraikuntza Proiektuen Bulegoa (1547) – 1. kidetasuna
Titulu hauek baztertzen dira:
Goi-mailako teknikaria edo baliokidea:
– Eraikuntza eta Obra Zibila lanbide-arloa (bi urteko esperientzia EAEko ikastetxeetan):
– Proiektu Mekanikoen Garapena (bi urteko esperientzia EAEko ikastetxeetan).
– Fabrikazio Mekanikoko Diseinua (bi urteko esperientzia EAEko ikastetxeetan).
Teknikari espezialista:
– Eraikuntza eta Obretako Makinen eta Ekipoen Mantentze-lanak (bi urteko esperientzia EAEko ikastetxeetan).
– Iturgintza (bi urteko esperientzia EAEko ikastetxeetan).
– Fabrikazio Mekanikoko Proiektuen Bulegoa (1548) – 1. kidetasuna
Titulu hau baztertzen da:
Goi-mailako teknikaria edo baliokidea:
– Fabrikazio Mekanikoa lanbide-arloa
– Bero eta Fluido Tresneriaren Instalazioa eta Mantentze Lanak (1549) – 1. kidetasuna
Titulu hau baztertzen da:
Goi-mailako teknikaria edo baliokidea:
– Kimika lanbide-arloa
– Itsasoko eta Arrantzako Jarduerak lanbide-arloa
– Instalatze eta Mantentze Lanak lanbide-arloa
– Instalazio Elektroteknikoak (1550) – 1. kidetasuna
Titulu hau baztertzen da:
Goi-mailako teknikaria edo baliokidea:
– Itsasoko eta Arrantzako Jarduerak lanbide-arloa
– Instalatze eta Mantentze Lanak lanbide-arloa
– Elektrizitatea eta Elektronika lanbide-arloa
– Tresneria Elektronikoa (1551) – 1. kidetasuna
Titulu hau baztertzen da:
Goi-mailako teknikaria edo baliokidea:
– Instalatze eta Mantentze Lanak lanbide-arloa
– Elektrizitatea eta Elektronika lanbide-arloa
– Sukaldaritza eta Pastelgintza (1552) – 1. kidetasuna
Titulu hau baztertzen da:
Goi-mailako teknikaria edo baliokidea:
Sukaldaritzako Zuzendaritza.
– Jatetxe Arloko Zerbitzuak (1553) – 1. kidetasuna
Titulu hau baztertzen da:
Goi-mailako teknikaria edo baliokidea:
Sukaldaritzako Zuzendaritza.
– Irudiaren eta Soinuaren Teknikak eta Prozedurak (1554) – 1. kidetasuna
Titulu hau baztertzen da:
Goi-mailako teknikaria edo baliokidea:
– Arte Grafikoak lanbide-arloa
– Irudia eta Soinua lanbide-arloa
– Informatika Sistemak eta Aplikazioak (1555) – 1. kidetasuna
Titulu hau baztertzen da:
Goi-mailako teknikaria edo baliokidea:
– Administrazioa eta Kudeaketa lanbide-arloa.
– Merkataritza eta Marketina lanbide-arloa.
– Informatika eta Komunikazioak lanbide-arloa.
– Laborategia (1556) – 1. kidetasuna
Titulu hau baztertzen da:
Goi-mailako teknikaria edo baliokidea:
– Kimika lanbide-arloa
– Osasungintza lanbide-arloa
– Prozesu Eragiketak (1557) – 1. kidetasuna
Titulu hau baztertzen da:
Goi-mailako teknikaria edo baliokidea:
– Kimika lanbide-arloa
– Patroigintza eta Jantzigintza (1562) – 1. kidetasuna
Titulu hau baztertzen da:
Goi-mailako teknikaria edo baliokidea:
– Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza lanbide-arloa edo baliokidea
– Estetika (1563) – 1. kidetasuna
Titulu hau baztertzen da:
Irudiaren eta Ekitaldien Aholkularitzako goi-mailako teknikaria edo baliokidea
– Ile Apainketa (1564) – 1. kidetasuna
Titulu hau baztertzen da:
Ile Apainketako Estilismoko eta Zuzendaritzako goi-mailako teknikaria
– Prozedura Diagnostiko Klinikoak eta Ortoprotesikoak (1566) – 1. kidetasuna
Titulu hau baztertzen da:
Goi-mailako teknikaria edo baliokidea:
– Osasungintza lanbide-arloa
– Osasun eta Laguntza Prozedurak (1567) – 1. kidetasuna
Titulu hau baztertzen da:
Goi-mailako teknikaria edo baliokidea:
– Osasungintza lanbide-arloa
– Gizartearentzako Zerbitzuak (1568) – 1. kidetasuna
Titulu hau baztertzen da:
Goi-mailako teknikaria edo baliokidea:
– Gizarte eta Kultura Zerbitzuak lanbide-arloa
MUSIKAKO IRAKASKUNTZAK
KIDEGOA: MUSIKAKO ETA ARTE ESZENIKOETAKO IRAKASLEAK
– Gitarra Elektrikoa (0875)
Gaikuntza bati lotutako titulu hauek baztertzen dira:
Musikako goi-mailakoa (617/1995 ED) + Gitarra Elektrikoko gaikuntza.
Musikako goi-mailako irakaslea (2618/1966 ED) + Gitarra Elektrikoko gaikuntza.
Musikako irakaslea (2618/1966 ED) + Gitarra Elektrikoko gaikuntza.
– Baxu Elektrikoa (1802)
Gaikuntza bati lotutako titulu hauek baztertzen dira:
Musikako goi-mailakoa (617/1995 ED) + Baxu Elektrikoko gaikuntza.
Musikako goi-mailako irakaslea (2618/1966 ED) + Baxu Elektrikoko gaikuntza.
Musikako irakaslea (2618/1966 ED) + Baxu Elektrikoko gaikuntza.
III. ERANSKINA
BIGARREN HEZKUNTZA ETA LANBIDE-HEZIKETA
KIDEGOA: BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK
– Fisika eta Kimika (0202) – a) eta b) azpiatalak
Gehitzen dira:
Lizentziatura eta Gradua Farmazian
Lizentziatura eta Gradua Itsas Zientzietan
– Fisika eta Kimika (0202) – c) azpiatala
Baztertzen dira:
Lizentziatura eta Gradua Farmazian
Lizentziatura Itsas Zientzietan
– Biologia eta Geologia (0255) – a) eta b) azpiatalak.
Gehitzen dira: Lizentziatura eta Gradua Farmazian
– Biologia eta Geologia (0255) – c) azpiatala.
Baztertzen dira: Lizentziatura eta Gradua Farmazian.
– Curriculum Desberdinak Eratzekoa: Zientzia eta Teknologia (0989) – a) eta b) azpiatala
Gehitzen dira: Lizentziatura eta Gradua Itsas Zientzietan.
– Curriculum Desberdinak Eratzekoa: Zientzia eta Teknologia (0989) – c) azpiatala
Baztertzen da: Lizentziatura Itsas Zientzietan.
IV. ERANSKINA
BIGARREN HEZKUNTZA ETA LANBIDE-HEZIKETA
KIDEGOA: BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEAK
– Fisika eta Kimika (0202) – c) azpiatala
Esaten duen tokian:
Gradua Ingeniaritzan
Esan behar du:
Gradua Ingeniaritzan (bestelakoak)
BIGARREN HEZKUNTZA ETA LANBIDE-HEZIKETA
KIDEGOA: LANBIDE-HEZIKETAKO IRAKASLE TEKNIKOAK
– Estetika (1563)
Esaten duen tokian:
Estetikako eta Ongizateko goi-mailako teknikaria edo baliokidea
Esan behar du:
Estetika Integral eta Ongizateko goi-mailako teknikaria edo baliokidea
– Ile-apainketa (1564)
Esaten duen tokian:
Irudiaren eta Ekitaldien Aholkularitzako goi-mailako teknikaria edo baliokidea
Esan behar du:
Irudi Pertsonalaren eta Korporatiboaren Aholkularitzako goi-mailako teknikaria edo baliokidea