EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-04-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2017065

HUTSEN ZUZENKETA, Iragarki honena: Iragarkia, 2017ko martxoaren 2koa, Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2017ko otsailaren 3ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez, onartu egiten da «Vitoria-Gasteizko tranbiaren ibilbidea hegoaldera zabaltzeko tarteari (1. fasea) buruzko informazio-azterlana», eta, orobat, jendaurrean erakusteko izapidea.

Xedapenaren data: 2017-03-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201701708
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • 2017/03/15ean argitaratutako 2017/03/02ko IRAGARPENA akatsen zuzenketa [201701365]

Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.
Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2017ko otsailaren 3ko Ebazpena jakinarazteko, 2017ko martxoaren 15eko EHAAn (52. zenbakia) iragarkia argitaratu da; horren bitartez, onartu da «Vitoria-Gasteizko tranbiaren ibilbidea hegoaldera zabaltzeko tarteari (1. fasea) buruzko informazio-azterlana», eta, orobat, jendaurrean erakusteko izapidea. Iragarki horren tituluan, euskarazko bertsioan, eta eranskinean, euskarazko eta gaztelerazko bertsioetan, aurreko paragrafoan adierazitako moduko hutsak aurkitu direnez, zuzendu egiten dira ondoren:
Laburpenean, 2017/52 laburpena (2/2) orrialdean eta tituluan, 2017/1365 (2/1) orrialdean, biak euskarazko bertsioan, honako hau dioen lekuan:
"EBAZPENA, 2017ko otsailaren 3koa, Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2017ko otsailaren 3ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez, onartu egiten da «Vitoria-Gasteizko tranbiaren ibilbidea hegoaldera zabaltzeko tarteari (1. fasea) buruzko informazio-azterlana», eta, orobat, jendaurrean erakusteko izapidea."
Honako hau esan behar du:
"IRAGARKIA, 2017ko martxoaren 2koa, Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2017ko otsailaren 3ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez, onartu egiten da «Vitoria-Gasteizko tranbiaren ibilbidea hegoaldera zabaltzeko tarteari (1. fasea) buruzko informazio-azterlana», eta, orobat, jendaurrean erakusteko izapidea."
Iragarkiaren eranskinean, 2017/1365 (2/2) orrialdean, honako hau dioen lekuan:
Honako hau esan behar du: