EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-31 Aldizkari honetan argitaratua: 2017064

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 20koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, 2016-2017 ikasturterako ikertzaile ez doktoreak prestatzeko programako doktoregoa lortzeagatiko sarien lineara zuzendutako kreditua agortu dela adierazten duena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2017-03-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201701682
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/07/28an argitaratutako 2016/07/19ko AGINDUA [201603359]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko uztailaren 19ko Aginduak (uztailaren 28ko EHAA) doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko programako laguntzetarako deialdia egin zuen, bertan doktoregoa lortzeagatiko sarien linea barne zegoela.
Agindu horrek, bere 4.4 artikuluan, honako hau dio: saria emango da aurrekontuan kreditu egokia eta behar adinakoa baldin badago. Laguntzetarako gordetako kreditua agortuz gero, egoera horren berri emateko, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen administrazio-ebazpen bat argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta han jasoko da zer egunetan agortu den kreditua. Ez da onartuko egun horretatik aurrera jasotako eskabiderik.
Horren ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jakitera ematea 2017ko martxoaren 20an agortu dela doktoregoa lortzeagatiko sariak emateko aurrekontu-kreditua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko uztailaren 19ko Aginduan jasotakoa. Agindu horren bidez, doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko programako laguntzetarako deia egin zen.
Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoan 20a.
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,
ADOLFO MORAIS EZQUERRO.