EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-31 Aldizkari honetan argitaratua: 2017064

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 16koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko abenduaren 23ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2016ko ekitaldiko onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, enpresen I+G jarduerari laguntzeko Hazitek programa arautzen da, eta horren deialdia egiten da 2016ko ekitaldirako.

Xedapenaren data: 2017-03-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201701678
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/01/13an argitaratutako 2015/12/23ko AGINDUA [201600109]

Diru-laguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publikotasunaren printzipioa. Hori dela eta, enpresen I+G jarduerari laguntzeko Hazitek programa arautzen duen eta 2016ko ekitaldirako deialdia egiten duen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko abenduaren 23ko Aginduak, 18. artikuluaren 5. puntuan, hau ezartzen du: laguntzak emateko ebazpena eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio, eta, horrez gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian esleipendunen zerrenda argitaratuko da.
Eskualde Garapeneko Europako Funtsak lagundu du programa hau finantzatzen; horrenbestez, Europako Erkidegoko araudian informazioari eta publizitateari buruz xedatzen diren betekizunak bete beharko dira.
Behin Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2017ko urtarrilaren 2ko Ebazpena jakinarazita (diru-laguntza ematekoa), hau
EBAZTEN DUT:
Argitaratzea Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko abenduaren 23ko Aginduan araututako 2016ko laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez arautzen da enpresen I+G jarduerari laguntzeko Hazitek programa, eta 2016ko ekitaldirako deialdia egiten da. Zerrenda hori argitaratzen da, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak bere eskumenak erabilita eman duen ebazpena dela bide, eranskinean ageri den bezala.
Eskualde Garapeneko Europako Funtsak ehuneko berrogeita hamarreko laguntza eman du programa hori finantzatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 16a.
Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,
ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.