EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-31 Aldizkari honetan argitaratua: 2017064

ERABAKIA, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2017ko otsailaren 27ko bilkuran hartua, EiTB Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoari buruzko 2015eko fiskalizazio-txostena behin betiko onesten duena.

Xedapenaren data: 2017-02-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201701676
Maila: Akordioa
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2017ko otsailaren 27an egindako bilkuran
ERABAKI DU:
EiTB Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoari buruzko 2015eko fiskalizazio-txostena behin betiko onestea, zeina erabaki honen eranskin modura jasota baitago.
HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 artikuluak aurreikusten duena betez, txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 27a.
HKEEren lehendakaria,
JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.
HKEEren idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.