EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2017063

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitza beharrari eta eskaerari buruzko 2017ko inkestarako informazioa bildu eta tratatzeko zerbitzuaren lizitazioari buruzkoa (Espedientea: 004SV/2017).

Xedapenaren data: 2017-03-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201701665
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: 004SV/2017.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitza beharrari eta eskaerari buruzko 2017ko inkestarako informazioaren bilketa eta oinarrizko tratamendua egitea.
b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.
c) Burutzeko lekua: enpresa esleipendunaren egoitza.
d) Burutzeko epea: 6 hilabete.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: ehun eta hogeita hamalau mila seiehun eta zazpi euro eta hirurogeita hamazazpi zentimo (134.607,77) eta hogeita zortzi mila berrehun eta hirurogeita zazpi euro eta hirurogeita hiru zentimo (28.267,63) BEZarenak. Beraz, guztira, ehun eta hirurogeita bi mila zortziehun eta hirurogeita hamabost euro eta berrogei zentimo (162.875,40).
5.– Kontratuaren balio zenbatetsia: ehun eta hogeita hamalau mila seiehun eta zazpi euro eta hirurogeita hamazazpi zentimo (134.607,77).
6.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.
7.– Agiriak eta argibideak lortzeko.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 98 26.
e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko apirilaren 19a.
f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
8.– Kontratistaren betebeharrak.
Sailkapena: ez.
Kaudimenari buruzko eskakizunak eta egiaztatzeko modua:
A) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: Urteko negozio-bolumena Merkataritzako Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean aurkeztutako urteko kontuen bidez egiaztatuko dira, enpresaria inskribaturik dagoen erregistroa kontuan hartuta. Merkataritzako Erregistroan inskribaturik ez dauden enpresariek urteko negozio-bolumena egiaztatuko dute Merkataritzako Erregistroak legeztatutako inbentarioen eta urteko kontuen liburuen bitartez. Beste kasuan, urteko negozio-bolumena Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren likidazioaren bitartez egiaztatuko da. Enpresak azken hiru (3) ekitaldietan kontratuaren helburua den jarduera-arloan izandako urteko negozio-bolumena, gutxienez, 170.000 eurokoa izan behar da.
B) Gaitasun teknikoa: Azken bost urteetan egindako zerbitzu nagusien edo lanen zerrenda aurkeztu beharko dute enpresek, lan edo zerbitzu horien zenbatekoa, datak eta onuradunak (publikoak nahiz pribatuak) zehaztuko dituena. Zerbitzuak egiaztatzeko, organo eskudunak egindako edo bisaturiko ziurtagiriak aurkeztu beharko dira hartzailea sektore publikokoa izan bada; eta pertsona pribatua bada, pertsona horrek egindako ziurtagiria edo enpresaburuaren aitorpena. Azken 5 urteetan, gutxienez, honako lan hauek egin behar izan ditu:
B.1. Familiei zuzendutako landa-lana, gutxienez 2.500 galdeketagai dituzten laginei aplikatutakoa.
B.2. Galdeketagaien zenbatekoa edozein delarik ere, higiezinen merkatuarekin edo gazteak emantzipatzeko prozesuekin lotutako lan bat (modu kualitatibo edo kuantitatibokoa).
9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2017ko apirilaren 20a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
c.1) Elektronikoki lizitatuz gero, honako web orriaren bidez egin daiteke aurkezpena: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion.
c.2) Paperean lizitatuz gero, honako leku honetan:
1.a Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.
2.a Helbidea: eskuan eraman beharko dira Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Erregistro Nagusira (Donostia kalea 1, Lakua II eraikina, 2. solairua, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, ez dira eskaintzak onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.
3.a Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.
e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.
f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxienezko edo gehienezko kopurua: ez dago horrelakorik.
10.– Esleitzeko irizpideak.
a) Formulak aplikatuz automatikoki balioestekoak diren irizpideak. Ponderazioa, guztira: 52 puntu.
A) Eskaintza ekonomikoa. Ponderazioa: 42 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2.2 puntua.
B) Osatutako eta onartutako familia-gadetegien portzentajea. Ponderazioa: 5 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2.2 puntua.
C) Etxebizitza beharra duten pertsonek edo familiek bete eta onartutako banakako galdetegien portzentajea. Ponderazioa: 5 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2.2 puntua.
b) Balio-iritzietan oinarrituta aplikatu behar diren irizpideak: Ponderazioa, guztira: 48 puntu.
A) Lan-plana. Ponderazioa: 38 puntu. Ikusi karatularen 30.2.2 puntua.
B) Galdetegia berrikustea eta ibilbide-orria. Ponderazioa: 10 puntu. Ikusi karatularen 30.2.2 puntua.
11.– C gutun-azalak irekitzeko ekitaldi publikoa.
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2017ko maiatzaren 3a.
d) Ordua: 11:00ak.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
12.– B gutun-azalak (formulen bidez baloratu beharreko irizpideak) irekitzeko ekitaldi publikoa.
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2017ko maiatzaren 17a.
d) Ordua: 11:00ak.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
13.– Bestelako argibideak: ez.
14.– Iragarpen-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.
15.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna: ez dago horrelakorik.
16.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 21a.
Zerbitzu zuzendaria,
PALOMA USATORRE MINGO.