EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2017063

EDIKTUA, behin-behineko neurriei buruzko 119/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2017-03-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201701660
Maila: Ediktua
Barakaldo ko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 119/2016, behin-behineko neurriak.
Demandatzailea: J B H V.
Abokatua: Macarena Garay Gomez de Cedron.
Prokuradorea: Jasone Elorduy Simon.
Demandatua: Carolina Bravo Vegas.
Gaia: behin-behineko neurriak.
Aipatutako judizioan, 67/17 epaia eman da 2017-03-08an, eta honela dio xedapen-zatiak:
XEDAPENAK
Carolina Bravo Vegas-en aurka, J B H Vk aurkeztutako eskabidea baietsi egiten dut; eta Barakaldo ko Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegiak, 2007-01-16an, emandako 1/2007 Epaian erabakitakoa aldatu egiten dut, honako behin-behineko neurriak hartzen direlarik:
A)Seme-alaba komunei dagokienez Carolina Bravo Vegas andreak guraso-ahal baliatu ahal izatea etetea; izan ere, ahal hori aurrerantzean aitak baliatuko du esklusiboki, eta zaintza eta jagoletza ere aitari esleitzen zaizkio, errespetatu egiten delarik amamak egin izan duen zaitza, kontuan izanik adingabekoen ikastetxea Portugaleten dagoela; jagoletza ez duen gurasoaren aldeko bisita- eta egonaldi-erregimena izatea ez da bidezkotzat jotzen.
B) Familiako kargei aurre egiteko ekarpen gisa, seme-alaben jagoletza ez duen gurasoaren kargura, seme-alaba bakoitzarentzat hileko 100 euroko mantenu-pentsioa ezartzea (guztira 200), zeina hilabeteko bakoitzeko lehen bost egunen barruan ordaindu beharko den, eta urtero eguneratuko da Estatistika Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak argitaratutako KPIk dituen aldaketen; zenbaketa hasteko oinarritzat ebazpen honen eguna hartuko da.
C) Adingabeko seme-alaben gastuak –ebazpen honetako oinarri juridikoan zehaztu bezala–, gurasoek erdibana ordaindu beharko dituzte. Guztiarekin ere, presazko ez diren aparteko gastuak guraso biek baimendu beharko dituzte. Dena dela, gastua beste parteari behar bezala jakinarazten zaionetik –gastuaren berri emanez, beharrezkoa dela adieraziz, zenbatekoa adieraziz eta dagozkion agiriekin batera– 10 egun igaro eta objekzio berariazkorik egiten ez bada, ulertuko da onartzen duela. Era berean, auzialdi honetan sortutako kostuen gaineko berariazko erabakirik ez da hartzen.
Prozedura printzipalari amaiera ematen dion ebazpenean edo epaian behin betiko ezartzen denaz ordezten denean indarrik gabe geratuko da neurri hau.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta orobat jakinaraz bekie ebazpen horren aurka ezin daitekeela aurkez errekurtsorik (PZLko 773.3 artikulua).
Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.
Carolina Bravo Vegas demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak errekurtsoa aurkez dezake.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Barakaldo (Bizkaia), 2017ko martxoaren 9a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.