EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2017061

IRAGARKIA, Likidazioan den Gorosibai-Bi, S. Coop. kooperatiba-sozietatea desegiteari eta likidatzeari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2017-03-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201701628
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
2017ko martxoaren 7ko 18:30ean, 2. deialdian, Likidazioan den Gorosibai-Bi, S. Coop. kooperatiba-sozietatearen Ezohiko Batzar Orokorra egin zen, kooperatibaren egoitzan (Sabino Arana etorbidea 35 behea, 48013, Bizkaia). Kooperatiba osatzen duten 24 bazkideetatik 8 agertu ziren batzarrera, eta, han, honako erabaki hauek hartu ziren aho batez.
ERABAKIAK
«Likidazioan den Gorosibai-Bi, S. Coop. kooperatiba-sozietatea desegitea eta likidatzea».
«Kooperatibako administratzaileak kargutik kendu eta Sonia Paris Martinez jauna izendatzea kooperatibako likidatzaile bakarra», sozietatearen estatutuetako 44. artikuluak eta Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 90. artikuluak ezarritakoaren arabera».
«Aho batez onartzea 2017ko otsailaren 13an itxitako likidazioaren hasierako balantzea».
«Aho batez onartzea Likidazioan den Gorosibai-Bi, S. Coop. sozietate kooperatiboaren ondare-egoeraren azken balantzea».
«Aho batez onartzea sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua. Proiektu hori Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan xedatutakoaren arabera egin da. Hona hemen proiektuaren funtsa:
Likidazioan den Gorosibai-Bi, S. Coop. kooperatibaren ondasunak –14.629,17 euro– ordaintzea, Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan xedatutakoaren arabera».
«Ezohiko batzar orokor horretan hartutako erabakiak jendaurrean jartzeko beharrezko diren izapide guztiak egitea, derrigorrez egin behar baita hori Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatu ahal izateko».
Ezohiko batzar orokorreko akta batzarraren amaieran onartu zen, eta likidatzaile bakarrak izenpetu zuen egun horretan bertan, 19:30ean.
Jasota geratu da erabaki horiei dagozkien agiriak interesdunen eskura daudela kooperatibaren egoitzan.
Bilbao, 2017ko martxoaren 7a.
Kargua uzten duen idazkaria eta likidatzaile bakarra,
SONIA PARIS MARTINEZ.