EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2017061

AGINDUA, 2017ko otsailaren 27koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren hautaketa-batzordea nortzuek osatuko duten jakinarazten duena.

Xedapenaren data: 2017-02-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201701616
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/12/19an argitaratutako 2016/12/12ko AGINDUA [201605392]

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako aurtengo deialdia egiten duen 2016ko abenduaren 12ko Aginduaren 7. artikuluan ezartzen denez, Gazteriaren arloan eskumena duen zuzendariak ebazpena emango du parte hartzaileen aurrehautaketa eta hautaketa egiteko ardura izango duen hautaketa-batzordearen osaerari buruz.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeak Lehendakariari ematen dio sailak sortu eta ezabatzeko, sailen izenak zehazteko eta sailen artean eskumenak banatzeko ahalmena, eta, ahalmen horiek direla bide, Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretua onartu zen (24/2016 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena).
Azaroaren 26ko 24/2016 Dekretu horren 8. artikuluarekin bat etorriz, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak eskumena dauka Gazteriaren arloan.
Horrela, bada, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren erregelamendu organikoa onartu bitartean, sailburuari dagokio arlo horretako eskumenak baliatzea.
Hori guztia kontuan hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren hautaketa-batzordea osatuko duten kideen zerrenda argitaratzea:
– Batzordeburua, Josu Gerediaga Egurrola.
– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren ordezkari titularra, Noemí de la Fuente Pereda. Ordezkoa, Marlen Eizaguirre Marañón.
– Euskadiko GGKEen Koordinakundearen ordezkaria, Amaia Iguaran Bonilla.
– Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren ordezkaria, Aitor Agirre Loroño.
– Garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen ordezkariak, Iñigo Collantes Martínez, Alvaro Iradier Rosa, Belén Citoler Ramos, M.ª Josefa Gutiérrez-Cañas Mateo, Patricia Viviana Ponce Pascuale, Itziar Irazabal Aguirre, Naroa Ciordia Landeta, Tomás Aranberri Epelde, Giovana Claudia Sánchez Zavalaga eta Elisabeth Zubizarreta Arruabarrena.
– Idazkaria, Silvia Torre Goikoetxea.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 27a.
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.