EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2017060

IRAGARKIA, Higiezinen Jabetza-Agenteen Bizkaiko Elkargo Ofizialak bere estatutuak aldatzeari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2017-03-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201701607
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
Higiezinen Jabetza-Agenteen Bizkaiko Elkargo Ofizialaren gobernu batzarrak –2017ko urtarrilaren 31n–, erabaki du hilabetez jendaurrean jartzea elkargoaren estatutuak aldatzeko proposamena, hain zuzen ere elkargokideek proposamenari zuzenketak aurkeztu ahal izateko. Guzti hori, Lanbide titulatuak, Elkargo profesionalak eta Kontseilu Profesionalak erregistratzeko Araudiari buruzko otsailaren 3ko 21/2004 Dekretuaren 38. artikuluaren arabera.
Interesdunek eskuragarri dute proposatuko aldaketaren testu osoa, elkargoaren egoitzan (Colón de Larreategi kalea, 1-1. ezkerra).
Bilbao, 2017ko martxoaren 15a.
Higiezinen Jabetza-Agenteen Bizkaiko Elkargo Ofizialeko lehendakaria,
JOSE MANUEL GONZÁLEZ ROBLES.