EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2017060

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 10ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita kalifikatu diren laneratze-enpresen zerrenda.

Xedapenaren data: 2017-03-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201701585
Maila: Ebazpena
Laneratzeko enpresen kalifikazioa arautzen duen azaroaren 11ko 182/2008 Dekretuaren 9.6 artikuluan ezarririk dagoenaren ondorioetarako, kalifikazio horretara sartzeko eta erregistratua izateko prozedura ezartzen da. Lanbideko zuzendari nagusiak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onartzen dituen maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuak ematen dizkion ahalmenez baliatuta, hau
EBAZTEN DU:
Argitara ematea Lanbideko zuzendari nagusiaren 2017ko martxoaren 6ko Ebazpenaren bidez Eskuzesku, S.L. enpresa laneratze-enpresa gisa kalifikatu dela.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 10a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.