EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2017059

IRAGARKIA, Ordiziako IES Oianguren BHIko estaldura birgaitzeko lanen kontratazioaren lizitazioa jakinarazten duena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2017-03-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201701564
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa jasotzeko datuak.
a) Erakundea: Hezkuntza Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia – Hezkuntza Saila.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Hezkuntza Saileko Kontratazio Arloa.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 2. solairua, I gunea.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Telefonoa: 945 01 65 42.
5) Telefaxa: 945 01 95 35.
6) Posta elektronikoa: huisl249@euskadi.eus
7) Kontratatzailearen profilaren internet-helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko maiatzaren 2a.
d) Espedientearen zenbakia: CO/06/17.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Mota: obrak.
b) Deskribapena: Ordiziako IES Oianguren BHIko estaldura birgaitzeko lanen kontratazioa.
c) Loterik dagoen eta zenbat lote: ez.
d) Entregatzeko/gauzatzeko lekua: Ordiziako IES Oianguren BHI.
e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 4 hilabete.
f) Luzapena onartzea: ez.
g) CPV (nomenklaturako erreferentzia): 45214220-8 Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak eraikitzeko lanak.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Enkante elektronikoa: ez.
d) Esleipen-irizpideak: prezioa da esleipen-irizpide bakarra.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 423.821,83 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Zenbateko garbia: 423.821,83 euro. BEZa (% 21) 89.002,59 euro. Guztira: 512.824,42 euro.
6.– Bermeak.
Behin-behinekoa: ez.
Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: aukerakoa, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatularen 29.2.3 puntuan eskatutako kaudimenaren ordez, kategoria hauetariko batean:
773/2015 Errege Dekretuaren arabera emandakoa:
– C taldea, 3 azpitaldea, 3 kategoria.
773/2015 Errege Dekretuaren aurreko araubidearen arabera emandakoa:
– C taldea, 3 azpitaldea, d kategoria.
b) Kaudimen ekonomikoa eta finantza mailakoa eta kaudimen tekniko eta profesionala, behar izanez gero: karatularen 29.2.3 puntuan aurreikusitakoaren arabera egiaztatu beharko dituzte.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko maiatzaren 9a, 12:00ak.
b) Aurkezteko modalitatea: eskuz.
c) Aurkezteko lekua:
1) Bulegoa: Hezkuntza Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 2. solairua.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Zenbat enpresari dei egingo zaien eskaintzak aurkezteko (prozedura murriztua): ez.
e) Aldaerak: ez.
f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 15 egun, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Helbidea: Donostia kalea 1.
b) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
c) Eguna eta ordua:
B gutun-azalaren irekitzea: 2017ko maiatzaren 19a, 12:00ak.
10.– Publizitate-gastuak. EHAAn lizitazio iragarkia argitaratzeari dagozkion gastuak, ezartzekoak diren tasen araberakoak, esleipendunaren kontura izango dira.
11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez da bidali.
12.– Bestelako argibideak: ez dago.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 10a.
Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendaria,
AMAIA JAUREGIBERRI GOENAGA.