EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2017059

IRAGARKIA, Beasaingo (Gipuzkoa) CEIP Lizeo Alkartasuna HLHIn eraberritze-lanak egitea xede duen obra-kontratuaren lizitazioa jakinarazten duena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2017-03-06
Hurrenkenaren zenbakia: 201701563
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa jasotzeko datuak.
a) Erakundea: Hezkuntza Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia – Hezkuntza Saila.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Hezkuntza Saileko Kontratazio Zerbitzua.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I, 2. solairua.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Telefonoa: 945 01 65 42.
5) Telefaxa: 945 01 95 35.
6) Posta elektronikoa: huisl049@euskadi.eus
7) Kontratatzailearen profilaren internet-helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko apirilaren 24a.
d) Espedientearen zenbakia: CO/05/17.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Mota: obra.
b) Deskribapena: Beasaingo (Gipuzkoa) CEIP Lizeo Alkartasuna HLHIn eraberritze-lanak.
c) Loterik dagoen eta zenbat lote: ez.
d) Entregatzeko/gauzatzeko lekua: Beasaingo (Gipuzkoa) CEIP Lizeo Alkartasuna HLHI.
e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: karatularen 5. puntuan zehazten da.
f) Luzapena onartzea: ez.
g) CPV (Nomenklaturako erreferentzia): 45214200-2 eskoletarako eraikinak egiteko lanak.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Enkante elektronikoa: bai.
d) Esleipen-irizpideak: eskaintzak baloratzeko irizpide bakarra prezioa da.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 581.281,92 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Zenbateko garbia: 581.281,92 euro. BEZa (% 21): 122.069,20 euro.Guztira: 703.351,12 euro.
6.– Bermeak.
Behin-behinekoa: ez.
Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren (%) 5a, BEZik gabe.
7.– Kontratistaren betebeharrak:
a) Sailkapena, (taldea, azpitaldea eta kategoria): Taldea: C, Azpitaldea: 2, Kategoria: 3 edo d).
b) Kaudimen ekonomikoa eta finantza mailakoa eta kaudimen tekniko eta profesionala, behar izanez gero: karatularen 29.2 atalean aurreikusitakoaren arabera.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko apirilaren 25a, 10:00ak.
b) Aurkezteko modalitatea: eskuz edo postaz.
c) Aurkezteko lekua:
1) Bulegoa: Hezkuntza Saila. Lakua I, 2.solairuko erregistroan.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I, 2. solairua.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Zenbat enpresari dei egingo zaien eskaintzak aurkezteko (prozedura murriztua): ez.
e) Aldaerak: ez.
f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 15 egun, eskaintza ekonomikoa irekitzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Helbidea: Donostia kalea 1.
b) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
c) Eguna eta ordua: karatularen 28.8 puntua. Edozein aldaketa kontratatzaile-profilean argitaratuko da: www.contratacion.euskadi.eus , CO/05/17 espedientea.
10.– Publizitate-gastuak: EHAAko gastuak esleipendunaren kontura izango dira. EHAA: laurehun eta hirurogeita bat euro eta berrogeita hamabi zentimo (461,52 euro).
11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez da beharrezkoa.
12.– Bestelako argibideak: ez dago.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 6a.
Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendaria,
AMAIA JAUREGIBERRI GOENAGA.