EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2017059

EBAZPENA, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariaren 2017ko otsailaren 15eko Ebazpena aldatzeko dena, zeinaren bidez deialdia egiten baita zerrendatutako finkak okupatu aurreko aktak egiteko, Gatika-Leioa 1 eta 2 deritzon 132 kV-ko linea elektrikorako zuhaitzik gabeko babes-eremuaren eraginpeko finkak izanik, Gatikako, Laukizko, Loiuko, Erandioko eta Leioako udal-mugarteetakoak (Erreferentzia: L-7611 GHI/TLE – Espedientea: 48-AT-H-2016-11).

Xedapenaren data: 2017-03-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201701548
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2017/03/09an argitaratutako 2017/02/15eko EBAZPENA akatsen zuzenketa [201701263]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Horrelako akatsak atzeman dira honako testu honetan: Ebazpena, 2017ko otsailaren 15ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Bizkaiko Lurralde-ordezkariarena, zeinen bidez iragartzen da zerrendatutako finkak okupatu aurreko aktak egiteko deialdia, hain zuzen ere, Gatika-Leioa 1 eta 2. 132 kV-ko linea elektrikorako zuhaitzik gabeko babes-eremuaren eraginpekoak – 2017ko martxoaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (48. zk.) argitaratu zen–; hortaz, egin beharreko zuzenketa egiten da hemen:
Horrela bada, alde aurretiko aktetarako zitazioa dutenen zerrenda, ebazpenaren eranskinean 2017/1264 (3/4), 2017/1263 (4/4), 2017/1263 (4/3) eta 2017/1263 (4/4) orrialdeetan argitaratukoa aldatzen da, eta aurreko zerrendan hutsegite baten ondorioz agertzen ez den lursaila sartzea.
Bilbao, 2017ko martxoaren 13a.
Lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZALEZ BERRUETE.