EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2015057

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 7koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez ingurumen-baimen integratua ematen baitzaio Safety Kleen España, S.A.k Gasteizko Jundizko industria Poligonoan (Ibarrendi kalea, 10. zk.) sustatu duen instalazioari, zeina baita hondakin arriskutsuak bildu, garraiatu eta aldi baterako biltegiratzeko.

Xedapenaren data: 2015-07-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201701495
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/03/30rean argitaratutako 2015/03/11ko EBAZPENA [201501462]

AURREKARIAK
2014ko abenduaren 18an, Safety Kleen España, S.A.k Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari ingurumen-baimen integratua emateko eskatu zion, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Vitoria-Gasteizko udal-mugartean hondakin arriskutsuak bildu, garraiatu eta aldi baterako biltegiratzeko instalazio bat jartzeko.
Halaber, 2012ko irailaren 30ean, enpresaren jarduera hirigintzarekin bateragarria dela egiaztatzeko eskaria egin zion Safety Kleen España, S.A.k Gasteizko Udalari.
Aurkeztutako agiriak nahikoak zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordeak 2015eko martxoaren 11n emandako ebazpenaren bidez, Safety Kleen España, S.A.k sustatutako proiektua 30 egun balioduneko epean jendaurrean jartzea erabaki zen, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2015eko martxoaren 30ean.
Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu da.
Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, 2015eko maiatzaren 12an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Gasteizko Udalari, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari eta Osasun Sailari.
2015eko ekainaren 26an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, Safety Kleen España, S.A.ren esku utzi zen espediente osoa.
2015Eko uztailaren 7an, Safety Kleen España, S.A.k idazki bat igorri zuen, zeinetan alegazioak aurkezten baititu. Alegazio horiek aztertuta, D.1.1.a atala aldatu dira (hondakin onargarriak). Hala ere, ez da aldatu D.1.2 (hondakinen sarrera-kontrola), ezta E.1 puntua ere (saneamendu-sarera isuritako uraren kalitatea kontrolatzea).
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horrek du helburutzat atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea, edo hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezarriz ingurumen osoaren babes-maila altua lortzeko.
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinean jasota dauden jarduerak garatzen dira instalazioan; horiez gain, aipatu legearen aplikazio-eremuan sartzea ekarri zuten instalazioaren kokapenean garatzen diren jarduera guztiak hartzen ditu barne baimen honek, baita, eranskin horretan jasota ez egonik, jarduera horrekin erlazio teknikoa dutenak eta sor daitezkeen isurien eta kutsaduraren gainean ondorioak izan ditzaketenak ere.
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluak xedatzen duena aplikatzeko, ingurumen-baimen integratua behar da 1. eranskinean aipatzen diren jardueretako edozein garatzen duten instalazioak ustiatzeko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua aplika daitekeen instalazio guztietan arauaren xedea betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten herri-administrazioen artean koordinatuta egongo den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzeko. Era berean, indarrean dagoen araudian jasotako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Safety Kleen España, S.A.ren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsuak kudeatzeko baimena, saneamendu-sare orokorrera isurtzeak egiteko baimena, eta, ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, hondakinak sortzeari dagozkion baimenak eta lurzoruaren eta lurpeko uren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dutela egiaztatu da, aginduzko txostenak igorriz.
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 28. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-baimen integratua emateko prozedurak ordeztu egingo ditu, jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak burutu ahal izateari dagokionez, administrazio eskudunek herritarren ekintzen gainean esku hartzeko dituen administrazio-bitartekoak. Ondorio horietarako, ingurumen-baimen integratua tokiko agintarientzat loteslea izango da, baldin eta jarduerak egitea ukatzeko edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdi orori dagokionez ere. Aipatutako 28. artikuluan adierazten da aurrez xedatutakoak ez diela kalterik egiten jarduera sailkatuei buruz aplikatu behar diren autonomia erkidegoko arauei, eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, jarduera sailkatuen araubidea finkatua dago Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean. Adierazitako aginduak aplikatuz, Safety Kleen España, S.A.ri doakion ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran, aipatutako otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapide guztiak sartu dira.
Azkenik, instalazioak isur ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko instalazioari ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazteko, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak, eta bai sektoreari aplikatzeko den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak ere. Bereziki, Europako Batzordearen 2006ko abuztuko BREF «Reference Document on Best Available Techniques in the Waste Treatments Industries» txostenaren edukia hartu da kontuan.
Azaldu dugun guztia aintzat hartuta, eta espedientean jaso diren txosten guztiak aztertuta, ebazpen-proposamena egin zen, eta bertan jaso ziren Safety Kleen España, S.A.k sustatutako proiektuari aplikatu beharreko baldintzak.
Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da.
Aintzat hartu da organo honek eskumena duela ingurumen-baimen integratu hau emateko, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera.
Honako hauek ikusi dira: Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren proposamen-ebazpena, 2015eko ekainaren 26koa; Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; ekainaren 11ko 5/2013 Legea, hura aldatzekoa; urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, Industriako isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea; Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua; Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta aplikazio orokorreko gainerako arauak. Ondorioz, honako hau
EBAZPEN DUT:
Lehenengoa.– Conceder a Safety Kleen España, S.A.ri Ingurumeneko Baimen Bateratua ematea, Gasteizko uda-mugartean hondakin arriskutsuak bildu, garraiatu eta aldi baterako biltegiratzeko instalazio bat jartzeko, ebazpen honen bigarren zenbakian zehaztutako baldintzetan. Enpresa horren helbidea hauxe da: Madrilgo Parque Empresarial Las Mercedes, Campezo kalea, 4. Erakina, 3. A, 1. ZK.
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 5.6 kategorian dago sartuta jarduera hori:
«5.5. epigrafean bildu ez diren hondakin arriskutsuak aldi baterako biltegiratzea, 5.1., 5.2., 5.5. eta 5.7. epigrafeetan adierazitako tratamenduetako bat aplikatu arte, 50 tonatik gorako edukierarekin, jasotzeko zain dagoen bitartean sortu den lekuan bertan aldi baterako biltegiratzea alde batera utzita.»
Enpresak burutzen duen jarduera da produktu kimikoak banatu eta biltegiratzeko parkearena, hondakin arriskutsuak transferitu eta biltegiratzeko zentro bati lotu delarik.
Ez da burutzen tratatze- edo ezabatze-jarduerarik, ezpada hondakin arriskutsuen arloko logistika eta biltegiratzea bestetik ez da egiten 136 m3-ko ahalmenarekin (R13/D15 kudeaketa-eragiketa).
Hondakin arriskutsuekiko egin behar den kudeaketa bi eratakoa izango da: bezeroari eskaintzen zaion zerbitzuaren arabera:
– Kudeaketa ziklikoa: bezeroak erabilitako produktua biltzea (garbiketa-prozesuan ohikoenik), hondakina garraiatu eta biltegiratzea, eta berreskuratzea kudeatzeko zentroa batera ematea hondakin hori. Behin birziklaturik, biltegiratu egiten da, eta berriro erabil dadin bezeroari entregatzen zaio.
Kudeaketa ziklikoaren sistematika hauxe da:
– Hondakina bezeroaren instalazioetan jasotzea eta gero Safety Kleen-en plantara eramatea.
– Biltegiratzea.
– Hondakina jasotzea eta birsortze-plantara eramatea.
Produktu birsortua edo birjina Safety Kleen-era eramatea.
– Biltegiratzeak.
Produktu birsortua edo birjina bezeroari entregatzea eta eramatea.
Baina, produktu motaren arabera sistematika aldatu egiten da apur bat.
– Safety Kleen koipegabetzailea: hondakina bidoietan jasotzen da, eta kanpoko tanga finkoa baten –hartarako egokitutakoan– biltegiratzen da. Halaber, bidoiak ikuzi egiten dira. Hondakina artezean egiten da, tangatik zisterna-kamioi batera, zeinak birsortze-plantara daraman. Gero, produktu birsortua edo birjina Safety Kleen-en instalazioetara eramaten da, non biltegiratzen baita kanpoko tanga finko baten; eta hori egin ostean, 60 eta 100 litroko bidoietan ontziratzen da eta bezeroren instalazioetara eramaten.
– Beste era betako disolbatzaileak: kasu horietan, bilketa bidoietan egiten da, ontzi mugikorretan paratzen da hartarako egokitu biltegi baten, birsortze-plantara eramaten da, eta bidoietan ekartzen da berriro Safety Kleen-era.
Produktuez gain, Safety Kleen-ek badauka zenbait eratako makinak suministratzeko zerbitzua.
– Kudeaketa lineala: bezeroak erabilitako produktua biltzea, hondakina aldi baterako biltegiratzea, eta hori tratatzeko zentro kudeatzaile batera eramatea.
Kudeaketa linealaren kudeaketa honexetan datza:
– Hondakina bezeroaren instalazioetan jasotzea eta Safety Kleen-en plantara eramatea.
– Ontzi mugikorretarako biltegian paratzea.
– Hondakin arriskutsuen azken tratamendua egiteko plantara eramatea hondakinak.
Kudeaketa linealetik bideratzen diren hondakinak sortzen dira, gehienbat, inprimategietan eta automobil-tailerretan: olio-iragazkiak, Izotz-kontrakoa, balazta-likidoa, lixaketako hautsa, tintadun disolbatzailea, garbiketarako sorkiak, ontzi hutsak, etab. Kasu horietan, hondakinak jasotzen diren lekuan ez da zertan eraman inolako analisirik, zeren duten konposizioa ia finkoa baita.
Identifikatzen ez diren hondakinen kasuan, neurri berberak hartuko dira eta tratamendu-plantara eramango dira, non eta euren kudeaketa egitea aurreikusten den, han laginen analisia egin dadin eta eta zehaztu dadin ia Safety Kleen-ek halako hondakinak onartu dituen ala ez, betiere enpresa horrek duen Hondakinak Kudeatzeko Baimenarekin bat etorriz.
Sortutako hondakin-urak tratatzen dira Jundizko Industria Poligonoko udal kolektorean.
Sortutako hondakin arriskutsuak eta arrisku gabeak datoz honako hauetatik, gehienbat: instalazioak kontserbatu eta ekipoak mantentzeko jarduerak ekipoak mantentzeko jarduera orkorretatik.
Safety Kleen España, S.A.ren jardueran, teknika erabilgarri onenak aplikatzen dira, zeinak Europako BREF txosten hauetan jasota baitaude:
● Hondakinen Kudeatzaileen Industriarako BREF txostena (2006ko abuztuko «Reference Document on Best Available Techniques for the Waste Treatments Industries»).
● Biltegitzeen gaineko txostena, «Reference Document on Best Available Techniques on Emissions from Storage» (2006ko uztailekoa).
Besteak beste, proiektuak honako neurri hauek jasotzen ditu, zeinak teknika erabilgarri onenentzat har baitaitezke:
● Ingurumena kudeatzeko sistema.
● Instalazioetan egiten diren jarduerei buruzko informazio guztia ematea.
● Hondakinak jasotzeari buruzko ezagutza zehatzak izatea.
● Laginketa – eta onarpen-prozedurak ezartzea.
● Irteten diren hondakinen analisia.
● Hondakinen tratamenduaren trazabilitatea.
● Banaketa- eta bateragarritasun-prozedurak.
● Istripuak kudeatzeko plan egituratu bat izatea.
● Intzidentzien erregistroa.
● Zarata eta dardarak kudeatzeko planak.
● Hondakinak maneiatu eta biltegiratzeko teknika generikoak.
● Hondakin ontziratuak pilatzeko/nahasteko teknikak.
● Kutsadura gutxitzeko ekipoaren funtzionamendua eta mantentze-lanak.
● Ihesak detektatzea eta konponketa-prozedurak.
● Efluenteen zehaztapen egokia, efluenteak plantan bertan tratatzeko sistemen edo isurketa-irizpideen kasuan.
● Efluenteak kudeatzeko sistema egunero egiaztatzea eta erregistro bat izatea.
● Instalazioko hondakinen inbentario bat izatea.
● Eremu operatiboen gainazalak hornitu eta mantentzea.
● Oinarri iragazgaitza eta drainatzea.
Bigarrena.– Gasteizko udal-mugartean, Safety Kleen España, S.A.k sustatzen duen jarduera –hondakin arriskutsuak bildu, garraiatu eta aldi baterako biltegiratzeko dena– ustiatu dadin honako baldintzak eta eskakizunak ezartzea:
A) Erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da seiehun mila euroko (600.000) zenbatekoaz, honako hauek estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz ingurumen aldatua konpondu eta berreskuratzeko kostuak.
Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumo-prezioen indizearen arabera (KPI) handituz.
B) Berrogei mila (30.000) euroko fidantza jartzea, Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 20. artikuluaren 4.b) letran xedatutakoari jarraikiz. Fidantza horren zenbatekoa zehazten da, hondakinak tratatu eta biltegiratzeko gehienezko gaitasunen arabera.
Fidantza horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera igota.
Jarritako fidantza ez da itzuliko, harik eta Ingurumen Sailburuordetzak, Safety Kleen España, S.A.k sustatutako hondakin arriskutsuak kudeatzeko jarduera uztea baimendu arte edo jarduera uzteko finkatutako baldintzak bete arte; baldintza horiek, betiere, jaso egin beharko dituzte lurzoruaren kalitatearen gaineko adierazpenean ezartzen diren betekizunak.
C) Safety Kleen España, S.A.k, administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-tituludunari buruz emandako datuen edozein aldaketaren berri emango dio Ingurumen Sailburuordetzari.
D) Sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusitakoaren arabera, burutuko dira neurri babesleak eta zuzentzaileak, betiere indarrean den araudiarekin eta arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:
D.1.– Hondakinak hartu, maneiatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak.
Lantegian balorizazioa egiteko onar daitezkeen hondakinak ondorengo ataletan zehaztuko dira, non horiek zuzen kudeatzeko zehaztapenak ere jasotzen baitira.
D.1.1.– Onar daitezkeen hondakinak.
Safety Kleen España, S.A.k ondorengo Europako Hondakinen Zerrendako EHZ kodea duten hondakin hauek tratatu ahal izango ditu goian aipatutako tratamendu-sistemen bidez. Zerrenda hori Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratu zen (Erabaki horren bidez aldatu egin zen 2000/532/EE Erabakia, hondakinen zerrendari buruzkoa, Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2008/98/EE Zuzentarauan xedatutakoa betez). Halaber, hondakinei dagokien kodea eta sailkapena ematea aipatutako erabakiaren arabera gauzatuko da, eta bai Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritakoaren arabera ere. Erregelamendu horrek ordeztu du Europako Parlamentuaren eta Batzordearen hondakinei buruzko 2008/98/CE Zuzentarauaren III. eranskina, zuzentarau jakin batzuk indargabetzen zituena. Hortaz, ondoren adierazitako hondakinak baino ez dira onartuko:
a) Hondakin arriskutsuen behin-behineko biltegiratzea - transferentzia-zentroa.
Halaber, zamalanak baimentzen dira, eta, behar izanez gero, hondakin horien berrontziratze-eragiketak.
● Baimen honen esparrutik kanpo geratuko dira beti leherkariak, erregarriak eta hondakin infekziosoak (azken horiei HP1 eta HP9 arriskugarritasun-kodeak dagozkie, hurrenez hurren), HP12 arriskugarritasun-multzoko hondakinak, eta bifenilo polikloratuak eta/edo terfenilo polikloratuak izan edo osagai horiekin kutsatuta daudenak (C32 osagai-kodedunak). Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak eta hodi fluoreszenteak kudeatuko dira Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko 110/2015 Errege Dekretuan, otsailaren 20koan, xedatutakoaren arabera.
● Halaber, pilen eta metagailuen hondakinak kudeatuko dira, Pilen eta metagailuen hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera.
● Safety Kleen España, S.A.k industrian sortutako etxeko zaborrak eta merkataritza-hondakinak kudeatu ahal izango ditu (20. taldeko EHZ kodea duten hondakinak), ebazpen honetan adierazi direnak, baldin eta –udal-ordenantzen arabera– ez bada beharrezkoa hondakinok entregatzea hondakinen kudeaketa-sistema publiko bati.
D.1.2.– Hondakinen sarreraren kontrola
Instalaziora balorazioa egiteko iristen diren hondakinen kontrol bat eraman beharko da, ebazpen honetako baldintzen arabera onargarriak direla bermatzeko.
Ezin izango dira onartu baimen honetan adierazitakoez bestelako hondakinak. Nolanahi ere, hondakin mota gehiago kudeatu ahal izateko, beharrezkoa izango da Ingurumen Sailburuordetzaren onarpena lortzea aldez aurretik, ebazpen honetako I. atalean ezartzen dena betez.
Instalazioan tratatzea aurreikusten den hondakin-jatorri bakoitzeko, eragileak tratamendu-kontratua bete beharko du, IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri), non, hala badagokio, hondakina onartzeko parametro mugatzaile edo baldintzatzaileen proposamena jasoko baita.
Hondakin bat onartzeko aukera egiaztatu eta gero, Safety Kleen España, S.A.k onarpenaren egiaztagiria bidaliko dio hondakinaren titularrari, non baldintzak eta, hondakina entregatzen ez bada, epemuga ezarriko baitira. Agiri horretan, hondakina onartzeko parametro mugatzaileak zein baldintzatzaileak jasoko dira, eta, hala badagokio, baita hondakin-partida hartu aurretik analizatu beharreko parametroak ere.
Beste autonomia erkidego batzuetatik datozen hondakinak lekualdatzeko, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua, martxoaren 13koa, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko da.
Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetatik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, segimendua eta kontrola egiteko, betiere Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.
Unean uneko egoeraren ezaugarriei erreparatuta, ingurumen-organoak azalpenak eska ditzake, argitu diezaioten zergatik den ekonomikoki eta teknikoki ezinezkoa baimen honen baitako hondakinak Euskal Autonomia Erkidegoan kudeatzea, eta hori egingo du buruaskitasuneko eta gertutasuneko printzipioak aintzat hartuta, eta, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinak Kudeatu eta Prebenitzeko 2020 eperako Planaren helburu estrategikoetan ezarritakoarekin bat etorriz.
Birziklatu edo balioztatu daitezkeen hondakinak helburu horietara bideratuko dira, eta Safety Kleen España, S.A.k betetako onarpen-agirietan jasoko da gertaera hori.
Euskal Autonomia Erkidegoko 2020rako Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketa Planeko Helburu Estrategikoetan ezarritakoaren arabera, hondakinak Ebazpen honen babesean emandako onespen-agiri baten kargura bidali aurretik, agiri hori ingurumen-organo honek baliozkotu beharko du. Safety Kleen España, S.A.k kudeatu beharreko hondakin arriskutsurik ezin izango da jaso, organo honek aldez aurretik ez badu baliozkotzen onespen-agiria; baliozkotze hori 15 egun naturaleko epean egin beharko da, agiria jasotzen denetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro eta ez bada izan posizionamendu berariazkorik, hura aldekoa dela ulertuko da. Baliozkotu beharreko onespen-agirian, besteak beste, honako datu hauek jaso beharko dira: parametro mugatzaileak, hondakinen identifikazioa, eta iraungitze-data, baldin eta hondakinik ez bada entregatzen.
Era berean, baldin eta hondakina onartzeko baldintzen jarraipena egitean ikusten bada baldintzak ez direla bete eta, beraz, partida ez dela onartu, berehala jakinarazpen bat bidali beharko zaio organo honi, posta elektroniko bidez (ippc@euskadi.eus), honako hauen berri emanez:
● Ez onartzeko arrazoia.
● Zer proposatzen den: beste kudeaketa-bide bat ala hondakina bidaltzaileari itzultzea.
● Beste kudeatzaile bati bidaltzea proposatzen bada, derrigorrezkoa izango da dagokion onarpen-agiria aurkeztea, betiere lekualdaketa egin aurretik.
● Ekoizleari itzultzen bazaio, kontrol- eta jarraipen-agiriko gorabeheren atalean jaso beharko da gertakari hori, eta lekualdaketaren data eman.
Baldin eta onartu ez den partida beste autonomia-erkidego batetik badator, jatorrizko ingurumen-organoari ere jakinarazi egin beharko zaio.
Hondakinak onartu eta jasotzeko aukera egiaztatzeko xedearekin, Safety Kleen España, S.A.k izan beharko ditu, une oro, hondakin horiek onartzeko parametroak egiaztatzeko behar diren baliabide tekniko eta giza baliabideak. Onarpena baldintzatzen duten parametroak zehazteko, betiere eta hondakin-partida bakoitzerako erabili beharko da metodo homologatu bat erabili beharko da, laborategiko buru baten ikuskaritzarekin. Laborategiko burua zentroko langilea izango da eta espezializazio-titulua eduki beharko du.
Safety Kleen España, S.A. aurkeztu beharko du dituen ekipoen zerrenda, horien kalibratze-metodoen inguruko informazioa gehituz. Era berean, hondakinak onartzeko parametro bakoitzari dagokionez aurkeztu beharko dira erabilitako analisi-metodoak eta neurketaren doitasuna.
Ezin bada onartu hondakin bat, zeinaren EHZ kodea hondakin baimenduen artean baitago, onarpen-dokumentu negatibo bat egin beharko da, hondakin horiek kudeatzeko ezintasunaren arrazoiak azalduz.
Aldez aurretiko betekizun gisa, beherago zehaztu hondakinak kudeatzen hastean, Safety Kleen España, S.A.k zehaztu egin beharko du zein den aurreikusitako kudeaketa-bidea.
Hondakina lehen aldiz atera aurretik, baimendutako kudeatzaileak emandako dagokion onarpen-agiria aurkeztu beharko du organo honen aurrean. Proposatutako kudeatze-bideetan edo hondakinak hartuko dituen kudeatzailearengan izandako aldaketak ingurumen-organo honi jakinarazi behar zaizkio; haiek egin aurretik, eta, jakinarazpen horrekin batera, onarpen-agiri berria igorriko zaio Ingurumen Sailburuordetzari, hura baliozkatu dezan.
D.1.3.– Zamalanak.
a) Hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuek zola iragazgaitza izango dute, eta beharrezko maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxeta itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo beste ibilgailu edo instalazio batzuetara hurbildu gabe.
b) Plantan, hondakinekin zamalanak egitean edo hondakinak manipulatzean, kontu handia izan beharko da kontrolik gabeko emisiorik edo emisio lausorik ez egoteko, edo, bestela, emisio horiek ahalik eta txikienak izan daitezen.
D.1.4.– Jasotako hondakinak biltegiratzea.
a) Hondakin arriskutsuak gordetzeko gehienezko denbora sei hilekoa izango da.
b) Tratatu beharreko hondakinak biltegiratzeko instalazioek lurzoru iragazgaitzak izango dituzte, aurreikusitako zamak jasateko eta egon litezkeen ihes edo isuriei eusteko baliagarri direnak, eta biltegiratze-eremu bereiziak izan beharko dituzte hondakin onargarrien mota generiko bakoitzerako.
c) Hondakin arriskutsuak biltegiratzetik eratorritako arriskuak murrizte aldera, Safety Kleen España, S.A.k, bere instalazioetan, hondakinok gune bereizi batean biltegiratu beharko ditu. Gune hori estalita egongo da eta lurzoru estankoak izan beharko ditu.
d) Plantan onartutako hondakinak biltegiratzeko orduan, prezipitazio atmosferikoak sartzea eta haizeak hondakinak arrastatzea saihestu beharko da.
e) Hautsezko hondakinak eta ontziratu gabe jasotakoak, harik tratatu arte, gorde beharko dira nabearen barruan, multzotan edo/eta gelaxketan.
f) Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, haiek biltzeko ontzi edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Bilketa-sistemek independenteak izan behar dute hondakin mota hauetarako: isuriren bat gertatu eta nahastuz gero, arriskugarritasuna handitzea edo kudeaketa zailtzea dakartenetarako.
g) Hondakinak desagertu, galdu edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Vitoria-Gasteizeko Udalean.
h) Instalazioaren etenaldi teknikoaren egoera berezietan, edo instalazioaren ezohiko funtzionamenduaren ondoriozko bestelako egoeretan, Safety Kleen España, S.A.k badu D.1.1 atalean adierazitako hondakinen transferentzia-zentro gisa jarduterik, hondakinak kudea daitezen beste instalazio baimendu batera eramateko.
D.1.5.– Kudeatutako hondakinei buruzko datuen erregistroa.
Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Safety Kleen España, S.A.k erregistratu eta, gutxienez hiru urteko epe batez, gorderik izan beharko ditu harrera-eskaerak, onarpen-agiriak eta kontrol- zein segimendu-agiriak edota agiri ofizial baliokideak; honako hauek jasotzen direlarik: hurrenkera kronologikoan, hondakinen kopurua, izaera, jatorria, destinoa eta hondakinak tratatzeko metodoa, eta, egoki bada, garraio-modua eta bilketa-maiztasuna. Aipatutako fitxategi kronologikoan, sartu behar da hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen agiri bidezko egiaztapenean bildutako informazioa, eta bertan jasoko dira, gutxienez, honako datu hauek:
● Onartutako hondakinen jatorria (sorrera eta prozesua, enpresa sortzailea eta enpresa garraiolaria).
● Hondakin horien kantitateak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.
● Hondakin-sail bakoitzaren onarpen- eta harrera-data, eta, hala dagokionean, entregan sortutako kontrol- zein segimendu-agiria.
● Onartu ez diren hondakin-partidei buruzko datuak (jatorria, kopurua, enpresa garraiolaria, ez onartzeko arrazoiak eta destino alternatiboa).
● Plantan, biltegiratutako hondakinak non kokatzen diren.
● Hondakin-partidak aurretik egokitzeko edo multzokatzeko eragiketak, datak, parametroak eta partida horiei buruzko datuak, hondakinen ondorengo destinoa eta partida bakoitzari emandako EHZ kodea.
● Instalazioko kudeaketa-lanen datak edo azken kudeatzaile baimenduari bidalketa egin zaionekoa eta kudeatzaile horren identifikazio-datuak, eta, hala badagokio, sortutako kontrol- eta segimendu-agiriarenak.
● Bereizitako hondakin arriskutsuen mota bakoitzaren izaera eta pisuarekiko zatikia.
Ebazpen honetako D.1.2. atalean aipatutako kontrolen emaitzak jasoko dira atal honetan araututako erregistroan, eta, orobat, Safety Kleen España, S.A.k egin ditzakeen kontrasteko kontrolak ere.
Hilean behin igorri beharko zaio Ingurumeneko Sailburuordetzari (ippc@euskadi.eus helbide elektronikora) indarreko urteko informazio metatua, hilean-hilean egindako kudeaketa banakatuta, excel formatuan eta organo honek prestatutako eredua erabili eta beteta.
TEEHak kudeatzeko jarduerari dagokionez, erregistro independente bat bete beharko da, eta han, gutxienez, honako datu hauek jasoko beharko dira:
● Onartutako hondakin arriskutsuen jatorria.
● Hondakin horien kantitateak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.
● Hondakin-partida bakoitzaren onarpen- eta jasotze-datak.
● Jasotako partida bakoitzaren kontrol- eta segimendu-agiriaren edo agiri ofizial baliokidearen erreferentzia-zenbakia.
Artxibo kronologiko hori gutxienez hiru urtez gordeko da, eta urtero bidaliko da Ingurumen Sailburuordetzara, dagokion urteko ingurumen-zaintzako programaren barruan, betiere Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluarekin bat etorriz.
Halaber, hondakin arriskutsuen kasuan, jardueren urteroko memoria aurkeztu beharko da, urte bakoitzeko martxoaren 1a baino lehen, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.
D.1.6.– Estatuz kanpotik inportatutako hondakinak.
Baldin eta kudeatu beharreko hondakinak beste estatu batzuetakoak badira, bete beharko da: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa.
Horrez gain, aurreikusten bada zabortegian ezabatu behar direla, bai inportatu beharreko hondakinak, bai –inportatutako hondakinen destino instalazioan– aurreikusi balorizatze- eta deuseztatze-tratamendutiko korronte esanguratsu bat; bada kontsulta bat egin beharko zaio organo honi, justifikatuz aurreikusitako mugaz gaindiko lekualdaketak bat datozela EAEko 2020rako Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planean zehazten diren hondakinen inguruko plangintzaren helburuekin.
D.2.– Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.
D.2.1.– Plantan kudeatutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.
D.1 atalean adierazten diren hondakinak onartu, jaso, ikuskatu eta biltegiratzeko baldintza eta kontrolei kalterik egin gabe, Safety Kleen España, S.A.k bermatu beharko du ondoko tratamendu-lerroetarako baldintza hauek betetzen dituela:
Transferentzia-zentroa - Behin-behineko biltegiratzea.
a) Aldi baterako biltegiratze-jardueraren barruan honako hauek sartuko dira: multzokatzea, produktua edukiontziz aldatu gabe, lantegian horretarako gaitutako tokian, baita haren zama, hustuketa eta berrontziratzea ere beharrezkoa izanez gero, eta ez da ontzien barruko aldearen edo ontzietan gordetzen diren hondakinen gainean eragina daukan bestelako manipulaziorik aintzat hartzen.
b) Ontziratu gabeko hondakinen kasuan, batera biltegiratu ahal izango dira homogeneoak direnak beren izaera, osaketa eta kodifikazioakiko; alabaina, aldez aurretik karakterizazioa egin beharko da, ziurtatzeko ezen batera biltegiratzeak ez dakarrela arriskua areagotzerik, ezta azken buruko kudeaketa zailtzerik.
c) Nahitaez bete beharko dira hondakin arriskutsuak ontziratu eta etiketatzeari buruzko jarraibideak, indarreko araudian jasotakoak.
Halaber, Europako Hondakinen Zerrendan –Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaz onartutakoan– ezarri kodearen arabera identifikatu beharko dira hondakinak. Erabaki horren bitartez aldatu zen hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/CE Erabakia, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/CE Zuzentarauari jarraikiz.
d) Hondakin arriskutsuak behin-behinean biltegiratzeko instalazioak estalkia izan beharko du, prezipitazio atmosferikorik bat ere ez dadin iragazi. Halaber, lurzoru estankoak izango ditu, eta behar diren maldak, hala nola balizko isurien bilketa-sareak, isuriok kutxatila itsura edo bilketa-putzura bideratuko dituztenak. Aurreikusi daitezkeen hondakin arriskutsuen balizko isurien adinako edukiera izango dute horiek.
e) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez biltegiratutako hondakinek bete egin behar dituzte, bai likido sukoiak eta erregaiak eta likido korrosiboak biltegiratzeaz indarrean dagoen arautegiko exijentziak, eta bai suteak prebenitzeari eta haietatik babesteari buruzko arauak ere, eta behar bezala identifikatu beharko dira ezagutu eta bereizi ahal izateko.
f) Isuriak eragin ditzaketen hondakin arriskutsuak kubeta independenteetan biltegiratuko dira, eta, betiere, kubeta bakoitzean, euren artean bateragarriak diren hondakinak dituzten ontziak bilduko dira. Isuriak biltzeko kubetek zoru eta horma iragazgaitzak izango dituzte, erabat estankoak direnak. Kutxatila horietan jasotako efluenteak kudeatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio.
g) Baimen honi loturiko hondakin arriskutsu ontziratuak gune bereizietan biltegiratuko dira, motaren arabera identifikatuta. Kudeatzeko onar daitezkeen hondakinak biltegiratzeko ahalmen maximoa 136 m3-koa da, honelaxe banaturik:
● White Spirit produktuarentzako kanpoko bi deposituetako 40 m
● B1, Xn gisa sailkatutako hondakinentzako 10 m
● B2, Xn gisa sailkatutako hondakinentzako 10 m
● C,D, Xn gisa sailkatutako hondakinentzako 36 m
Hondakin arriskutsuetariko bakoitza biltegiratuko da hartarako izendatutako piloan.
h) Hondakin arriskutsuak ezingo dira eduki biltegian sei hilabetetik gora.
i) Hondakin arriskutsuak ldi baterako biltegiratzeko jardueran sortutako efluente oro, ur sanitarioak izan ezik, bereizita jaso beharko da, eta haren ezaugarrien arabera behar bezala kudeatu, eta ezin izango da sarera isuri.
j) Indarraldiaren arabera, Safety Kleen España, S.A.k eta enpresak igorritako hondakin arriskutsuen kudeatzaile hartzaileen artean hitzartutako onarpen-kontratu edo -gutunen indarraldia aldizka egiaztatu beharko da, Ingurumen Sailburuordetzaren aurrean. Hondakinak hartuko dituzten kudeatzaileak ez badaude Espainiako Estatuan kokatuak, mugaz haraindiko lekualdatzeak arautzen dituen araudi komunitarioa bete beharko da.
D.2.2.– Saneamendu-sarera isurketak egiteko baldintzak.
D.2.2.1.– Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.
Isuria sortzen duen jarduera-mota nagusia: Hondakin arriskutsuak biltegiratu eta garraiatzea.
D.2.2.2.– Isurketaren muga-balioak.
Saneamendu-sarera egiten diren isurketen parametroak izango dira Amvisaren erregelamenduan ezarritakoak (ALHAOren 9. zk., 1992ko urtarrilaren 24koa). Saneamendu-sarera egiten den isurketaren parametroak honako hauek izango dira, bakoitzerako zehazten diren gehieneko balioekin:
Metalentzako mugak ulertu behar dira, guztizko metal direnez eta ez metal disolbatu direnez.
Ezingo dira diluzio-teknikak erabili, isurketako muga-balioak lortzeko.
D.2.2.3.– Arazteko eta husteko instalazioak.
Neurri zuzentzaileen edo arazketaren instalazioek honako hau izan beharko dute, oinarritzat: UTM koordenatuen lekuan, isurketak kontrolatu eta lohiak dekantatzeko kutxatila bat.
X: 522.099.
Y: 4.743.640.
D.2.3.– Instalazioetan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.
Instalazioetan sortutako hondakin guztiak kudeatuko dira Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legean (uztailaren 28ko 22/2011) eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta destino egokiena zehazteko.
Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.
Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, hartarako, baimendutako balorizatzaile bati entregatu beharko zaizkio. Hau izango da hondakinak deuseztatzeko aukera bakarra: aldez aurretik frogatzea haiek balorizatzea bideraezina dela, teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Birsortzea-berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.
Era berean, hondakinak tratatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.
Hondakinen azken destino aurreikusia bada zabortegi baimendu baten ezabatzea; orduan, hondakin horiek karakterizatu egingo dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritako jarraibideen arabera.
Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, jardueraren ekoizpen-diferentziak eta ekoizpenaren eta hondakin-sortzearen arteko erlazioa kontuan hartuta. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Instalazioaren aldaketak kalifikatu nahi badira, honako kasu honetan bakarrik eskatu beharko da baimena egokitzea: sortutako hondakin kantitatea areagotzeak badakar lehendik ezarritako biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatzea; betiere, 16/2002 Legearen 10. artikuluan (4.d atala) ezarritakoari kalterik eragin gabe.
Hondakinak biltegiratzeko eremuak edo eremuek lurzoru estankoa izango dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan daudelako edo oso bustita daudelako, hondakinok isurketak edo lixibatuak sor baditzakete; bada, orduan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hautsezko hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.
Hondakinak desagertu, galdu edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Vitoria-Gasteizeko Udalean.
Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren Lurraldearen Barruko Hondakinen Lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua, martxoaren 13koa, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.
Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluarekin bat etorriz.
Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarria bete beharko da.
D.2.3.1.– Hondakin arriskutsuak.
Hauek dira sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak:
1. prozesua: «Zerbitzu orokorrak».
1. hondakina: «Beste disolbatzaile batzuk dituzten hondakin solidoak eta lohiak (White Spirit lohiak)».
Identifikazioa: A78099660/0100000877/1/1.
Destinoko eragiketaren kodea: R2.
Osagai arriskutsuak: C41.
Arrisku-ezaugarria(k): H3b/5.
EHZ: 140605.
Urtean sortutako kantitatea: 4 tona.
Egunero garbitu beharko dira zamalanetarako nasako toberak edo egunero garbitu kutsatutako Premium disolbatzailea biltzeko tankea.
Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da, sortzen den lekuan, eta bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.
2. hondakina: «Bestelako disolbatzaile batzuk eta disolbatzaileen nahasketak (Disolbatzailea organiko ez-halogenatuak)»
Identifikazioa: A78099660/0100000877/1/2.
Destinoko eragiketaren kodea: R2.
Osagai arriskutsuak: C41.
Arrisku-ezaugarria(k): H3b/5.
EHZ: 140603.
Urtean sortutako kantitatea: 500 kilogramo.
Disolbatzailea organiko ez-halogenatua –makinak eta ekipoak garbitzetik datorrena– kentzean sortzen da. Premium motako disolbatzaileei –garbiketa-eragiketan ondorioz kutsatu edo agortutakoei– dagokie.
Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da, sortzen den lekuan, eta bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.
3. hondakina: «Pintura eta bernizaren hondakinak, disolbatzaile organikoak edo bestelako gai arriskutsuak dituztenak (Nitro disolbatzailea organikoa)».
Identifikazioa: A78099660/0100000877/1/3.
Destinoko eragiketaren kodea: R2.
Osagai arriskutsuak: C41.
Arrisku-ezaugarria(k): H3b/5.
EHK: 080111.
Urtean sortutako kantitatea: 250 kilogramo.
Disolbatzailea organiko ez-halogenatua da, zeina baitator makinak eta ekipoak garbitzetik. Nitro disolbatzaileei –garbiketa-eragiketan ondorioz kutsatu edo agortutakoei– dagokie.
Zuzenean erabilera-puntutik erretiratzen da, kudeatzaile baimenduari entregatzeko.
4. hondakina: «Gai arriskutsuak dituzten tinten hondakinak (Disolbatzailea organikoa)».
Identifikazioa: A78099660/0100000877/1/4.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C41.
Arrisku-ezaugarria(k): H3b/5.
EHK: 080312.
Urtean sortutako kantitatea: 250 kilogramo.
Disolbatzailea organiko ez-halogenatua da, zeina baitator makinak eta ekipoak garbitzetik. Tintadun disolbatzaileei –garbiketa-eragiketan ondorioz kutsatu edo agortutakoei– dagokie.
Makinak garbitzean, hondakin horrentzako berariaz identifikatutako upelean biltzen da, eta, ondoren, upel hori hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da.
5. hondakina: «Garbiketa-disoluzio urtsua».
Identifikazioa: A78099660/0100000877/1/5.
Destinoko eragiketaren kodea: D9.
Osagai arriskutsuak: C24.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHZ: 120301.
Urtean sortutako kantitatea: 500 kilogramo.
Garbiketako prozesuan sortzen da; gai oliotsuak dituen ura da.
Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da, eta hondakin-biltegian paratzen da.
6. hondakina: «xurgatzaileak, iragazkiak eta zapiak (gai arriskutsuez kutsatutakoak)».
Identifikazioa: A78099660/0100000877/1/6.
Destinoko eragiketaren kodea: D15.
Osagai arriskutsuak: C41/51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHZ: 150202.
Urtean sortutako kantitatea: 1.500 kilogramo.
Xurgatzaileak eta ehunak bildu eta pilatzerakoan sortzen da; olioz, disolbatzailez, pinturaz eta abarrez bustitako trapuak, material xurgatzaileak, iragazkiak dira.
Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.
7. hondakina: «metalezko ontziak (gai arriskutsuez kutsatuak)».
Identifikazioa: A78099660/0100000877/1/7.
Destinoko eragiketaren kodea: R4.
Osagai arriskutsuak: C41.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHZ: 150110.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 1,5 tona.
Ontzi hutsak jaso eta biltzean sortzen da. Metalezko ontziak dira, zeintzuetan jaso baitira olioak, pinturak, pintaketarako gehigarriak, disolbatzaileak, itsasgarriak, taladrina eta tinta.
Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian/big-bagean biltzen da, sortzen den postuen ondoan. Ontzia bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
8. hondakina: «plastikozko ontziak (gai arriskutsuz kutsatutakoak)».
Identifikazioa: A78099660/0100000877/1/7.
Destinoko eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C41/51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHZ: 150110.
Urtean ekoitzitako kantitatea: Tona 1.
Ontzi hutsak jaso eta biltzean sortzen da. Metalezko ontziak dira, zeintzuetan jaso baitira olioak, pinturak, pintaketarako gehigarriak, disolbatzaileak, itsasgarriak, taladrina eta tinta.
Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian edo poltsa handietan biltzen da sortzen den postuen ondoan. Ontzia bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
a) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagozkion izendapena eta kodifikazioa ezartzen zaizkio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Hondakina zer motatakoa den eta zer osagai arriskutsu dituen definitzen dute. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa zuzena dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian, bai Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020 aldirako Ingurumen Esparru Programan ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak hartarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, lagatze- edo ezabatze-kodeak balioztatzeko eskatzen bada, non-eta berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu hondakinen onartze-agirietan.
b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, hain zuzen ere honako hondakin-tipologien kasuan: haien isuriren bat izanik nahasketa bat izanez gero, nahasketa horrek badakartza haien arriskua areagotzea eta eta kudeaketa zailtzea.
c) Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek indarreko araudian ezarritako segurtasun-arauak bete behar dituzte, eta etiketatu beharko dira argi eta irakurtzeko eta ez ezabatzeko moduan.
d) Hondakin arriskutsuak ezin izango dira sei hilabetetik gora eduki biltegian.
e) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaez egiaztatu beharko da –agiri bidez– ezen kudeatzaile baimendu horrek onartu egiten dituela hondakinak. Agiri horretan, hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da administrazio-baimenarekin bat datozela tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da, hondakina, lehenengoz, erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinak beste kudeatzaile batengana bidali aurretik. Beharrezkoa bada, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamendua egokia dela egiaztatzekotan. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.
f) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik, eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrol- eta jarraipen-agiria bete beharko da.
g) Egiaztatu egin beharko da ezen hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak bete egiten dituela halako gaiak garraiatzeko indarreango legerian ezarritako baldintzak.
h) Safety Kleen España, S.A.k ondoko arauarekin bat etorriz kudeatu beharko ditu erabilitako olio industrialak: Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretua.
i) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– kudeatuko dira bat etorriz otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatukoarekin; izan ere, Gailu elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzkoa da dekretu hori. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan (106/2008 Errege Dekretua, Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzkoa) xedatua bete beharko dute. Baimendutako kudeatzailearen onarpen-agiria izateko, eraman aurretiko jakinarazpena egiteko eta kontrol- eta jarraipen-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei eman izanaren egiaztagiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.
j) Safety Kleen España, S.A.k dituen gailuak PCB daukateen e edo eduki ditzaketen kasuan, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu Poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan zehaztutako baldintzak eta errege-dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.
k) Europako Parlamentuak eta Kontseiluak ozono-geruza agortzen duten substantzien gainean 2009ko irailaren 16an eman zuen 1005/2009/EE Erregelamenduak adierazten dituen substantzia erabiliak baldin baditu Safety Kleen España, S.A.k, berreskuratu egingo ditu, aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarri den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko ditu aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.
l) Safety Kleen España, S.A.k urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari sortutako hondakin arriskutsuen jatorria zein den, zenbat hondakin sortu den, zer erabilera emango zaien, eta adierazpenari dagokion ekitaldiaren amaieran aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datu horiekin batera, ingurumena zaintzeko programa, dagokion urtekoa, bidaliko du.
m) Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zeina hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea baita, urtean 10 tona hondakin arriskutsu baino gehiago sortuz gero, Safety Kleen España, S.A.k hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Sailburuordetza honi, lau urtetik behin, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatu legearen garapenerako araubideak ez badu Safety Kleen España, S.A. hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.
n) Safety Kleen España, S.A. Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea baldin bada, Safety Kleen España, S.A. ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.
o) Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko den irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, e) eta f) idatzi-zatietan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta m) eta n) idatzi-zatian aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.
p) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Safety Kleen España, S.A.k honako eskakizunak bete beharko ditu: 108/1991 Errege Dekretuan, amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzekoan, ezarritakoak. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak burutu beharko dira, betiere 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako eskakizunekin bat etorriz; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan, segurtasun- eta osasun-arloan, bete behar diren gutxieneko baldintzak.
D.2.3.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.
Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:
a) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan, berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztatzaile baimendu bati.
b) Hondakin horiek ezabatzeko direnean, ezin dira urtebetetik gora eduki biltegian. Hondakinen azken helburua baloriozazioa denean, 2 urtez eduki ahal izango dira biltegian.
c) Oro har, hondakinak ebakuatu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta dituela. Hala badagokio, justifikatu egin beharko da ezen proposatutako kudeaketa modua egokitu egiten zaiela ebazpen honetan jasotako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei.
d) Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin ez-arriskutsua eraman aurretik kontrol- eta jarraipen-agiria bete beharko da, Hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.
e) Ontzien Hondakinei buruzko Legearen (apirilaren 24ko 11/1997) lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada Si Safety Kleen España, S.A., bere ardura da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa egokia egitea, eta, beraz, ontzi hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.
f) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek jasoko dituena: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakinen sorrera- eta lagapen-datak, bilketa-maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta dagokion ingurumena zaintzeko programa –tokatzen den urtekoa– bidali beharko dira Ingurumen Sailburuordetzara.
g) Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko den irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, atal honetako c) eta d) letretan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta f) letran aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.
D.2.4. – Lurzorua babesteko baldintzak.
Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako aginduak betetzearren, lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Safety Kleen España, S.A.k lurzorua babesteko neurriak hartu beharko ditu.
Bost urtez behin, ebazpen hau jasotzen denetik hasita, eguneratu egin beharko da lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiko txostena, eta instalazio guztiei dagokien kutsadura-arriskuaren ebaluazio bat erantsiko zaio. Ingurumena Zaintzeko Programarekin –tokatzen den urtekoarekin– batera bidaliko da txosten hori.
Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena lortzeko prozedura hasteko eskatu beharko dio ingurumen-organoari, baldin eta ekainaren 25eko 4/2015 Legean adierazitako inguruabarren bat gertatzen bada.
Lur-mugimenduak egitea dakarten obrak egin behar izanez gero, jardueraren sustatzaileak karakterizatu egin beharko ditu hondeatu behar dituen materialak (lurra, obra-hondakinak, eta abar), jardun kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa-modu egokiena zehaztearren.
Alabaina, obrak egin behar badira aldez aurretik inolako jarduerarik izan ez duten eremuetan, karakterizazioa egin gabe uzteko aukera izango da, betiere jarduerarik eza behar bezala justifikatzen bada.
Ingurumen-organo honen aurrean justifikatu beharko da induskatutako zati bakoitzerako proposatutako kudeaketa modua egokia dela, organo horrek onartu aurretik; proposatutako azken xedea (kanpo-kudeaketa edo kokapen berean berrerabiltzea) adierazi beharko da, eta egindako azterketen kopia bat erantsi.
1.– Soberakinak zabortegian biltegiratuta hustu nahi izanez gero, Hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500m
2.– Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, material horiek honako balioa izan beharko dute: Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpitikoa, eta lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, honen arabera: 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.
3.– Lurretan ez badira gainditzen VIE-A B parametroak, ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoak, edo TPHko 50mg/kg, lur horiek garbiak kontsideratuko dira, eta, beraz, onargarriak dira baimendutako beteleku batean.
4.– Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da. Lurzoru naturalaren pareko den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.
Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluaren 2. atalaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, betiere aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e atalari jarraikiz.
D.2.5.– Zaratari buruzko baldintzak:
a) Ondorengo indize akustikoak gaindi ez daitezen beharrezko neurri guztiak ezarriko dira:
a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.
a.2.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 7:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.
a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik, horietan apantailamenduak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.
1. taula. Industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran eskatutako zarata-mailak.
Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.
Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun-modu bat baldin badago, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun-modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.
b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiagoko guneetako zarata-maila.
D.2.6.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.
Safety Kleen España, S.A.ren planta ustiatzean, honako baldintza hauek bete beharko dira: atmosferara egingo diren isurketek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako balioak, eta Ingurumen Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako baldintza teknikoak betetzea, giza osasuna eta ingurumena zainduta, betiere.
Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean; betiere, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako sistema batetik, zeina baita ateratzeko, igaro ondoren.
Arau orokor hori ez da bete beharko, baldin eta isuri ez-zarratuak biltzea ez bada bideragarria, teknikoki eta/edo ekonomikoki izan ere, edota egiaztatzen bada ezen ingurunean kalte urria eragiten dutela.
Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko isurketarik ez egiteko, eta haien efluenteak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura eta konposizioaren ondoriozko aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.
Proiektuan aipatzen diren atmosferako kutsaduraren inguruko neurriak beti beteko dira; batez ere, plantako deposituetako haizetzegunetan konposatu organikoak ez isurtzeko direnak.
Organo horrek foku berri baterako baimena eman ondoren, fokua abian jarri eta sei hilabete igaro aurretik, ingurumen-kontroleko erakundeak egindako hasierako IKE txostena igorri beharko da. Nolanahi ere, Ingurumen Sailburuordetzari epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.
E) Ingurumena zaintzeko programa.
Sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da ingurumena zaintzeko programa:
E.1.– Saneamendu-sarera isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.
a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, honako analisi hauek egingo dira:
* Kontrol-kutxetaren UTM koordenatuak aurkeztu beharko dira.
b) Kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira laginketak.
c) Isuriak baimenaren baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, baldin eta puntu honetako a) letran ezarritako kontrol-parametro guztiek betetzen badituzte ebazpen honen bigarren idatzi-zatiko D.2.2.2 azpi atalean ezarritako mugak.
E.2.– Zarata kontrolatzea.
a) Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira bost urtetik behin: L
b) Ingurumeneko erakunde laguntzaile batek egin beharko ditu aurreko atalean adierazitako ebaluazio guztiak. Erakunde horrek UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako egiaztagiria eduki beharko du, zeina baita baliagarria akustikaren arloan espazio- eta denbora-laginketa egiteko. Dena dela, ingurumen-organoak zainduko du ezen ebaluazioak egiten dituzten erakundeek badutela gaitasun tekniko egokia dutela.
c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak egokitu egin beharko zaizkio Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakorari.
E.3.– Lurzoruaren eta lurpeko uren kontrola.
Lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostena egunean jarrita aurkeztu beharko zaio organo honi, gaur egun dauden instalazioen multzoa kontuan izanik, eta, orobat, I. taldeko jarduerari dagokion edukia, organo honek garatu eragiketa-prozeduraren arabera. Prozedura hemen dago eskura:
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-7932/es/contenidos/manual/informe_preliminar_suelo/es_doc/indice.html
Era berean, lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kontrolatzeko proposamen bat aurkeztu beharko da; proposamen horrek gutxienez hauek bilduko ditu: karakterizazioa egiteko bi zundaketa, erauzitako zutabearen karakterizazioa eta lurpeko uren segimendua egiteko erabiliko diren piezometroak prestatzea. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa, eta, hartara, instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da. Jakinarazi beharko da instalazioa kokatzen den lur-zatiak eraginik duen interes hidrogeologikoko lekuetan (IHL), jabari publiko hidraulikoan edo Eremu Babestuen Erregistroko lekuetan (EBE).
Bestalde, proposamen bat egingo da honako honetaz: oinarrizko txosten bat edo abiapuntuko egoerari buruzko bat –16/2002 Legean deskribatutakoa– egin beharraz; betiere, Europako Batzordearen Komunikazioan emandako jarraibideekin bat etorriz. Europako Batzordearen abiapuntuko egoerari buruzko jarraibideak, Emisio industrialei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren 22. artikuluko 2. zenbakiaren esparruan (2014/C 136/03). Hemen eskura daitezke:
http://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/PDF/?uri=OJ:C:2014:136:FULL&from=ES
Dokumentu horretan deskribatutako metodologiaren aplikaziotik ondorioztatzen bada nahitaezkoa dela oinarrizko txostena egitea, txosten horrek eskatzen dituen datuak lortu ahal izateko ikerketa-estrategia aurkeztuko da. Baina ezinezkoa bada instalazioak lurzorua edo lurpeko urak kutsatzea, hori justifikatzeko memoria aurkeztuko da.
Edozein kasutan, lehenik eta behin, ingurumen-baimen integratuaren peko instalazioak eta horrekin lotura tekniko bat daukatenek erabilitako, sortutako edo isuritako substantzia eta nahasketa arriskutsu guztiak (lehengaiak, produktuak, bitarteko produktuak, azpiproduktuak, isurketak, hondakinak, etab.) zehazki identifikatu beharko dira eta horien kopurua adierazi. Bigarrenik, substantzia/nahasketa horietako bakoitzak lurzorua eta lurpeko urak kutsatzeari begira duen garrantzia baloratuko da, baita ingurune horiei eragiteko arriskuari begira ere. Informazio horrekin eta instalazioaren operadoreak aurkezten dituen datu kuantitatiboekin –dagoeneko existitzen direnekin– (lurzoruaren kalitateari buruzko aurretiko ikerketak, lurpeko uren kontrol eta segimenduaren emaitzak, etab.), organo honek erabaki bat hartuko du 16/2002 Legean deskribatutako oinarrizko txostena edo abiapuntukoa egitearen gainean. Txosten horretan, substantzia arriskutsu garrantzitsuak direla-eta lurzoruak eta lurpeko urek duten kutsadura-egoerari buruzko informazioa jasoko da, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko, 16/2002 Legearen 12.1.f eta 22 bis artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Atal horretan ezarritakoaren betetzearren aurkeztu beharreko informazioa erakunde egiaztatu batek prestatu beharko du, urriaren 10eko 199/2006 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, eta, orobat, organo honek hartarako onar ditzakeen jarraibideetan ezarritakoarekin. 99/2006 Dekretuaren bitartez, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen da, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egin beharreko ikerketen edukia eta norainokoa zehazten.
E.4.− Jardueraren adierazleak kontrolatzea.
Sustatzaileak jardueraren gaineko parametro-adierazle nagusien segimendua egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko, eta urtean urteko ingurumen-zaintzako programarekin batera aurkeztuko du.
E.5.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.
Ingurumen-zaintzako programa osatzen duten analisi eta txosten ezberdinen emaitzak behar bezala erregistraturik geldituko dira; datuok komunikazio baten bitartez Ingurumen Sailburuordetzara igorriko dira, komunikazioari erantsitako CD edo DVD batean, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak horretarako prestatu duen Ingurumena Zaintzeko Programaren Gidaliburuan ezarritako formatuan, zeina webgune honetan baitago eskuragarri:
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-pcc/eu/
Era horretan, aipatutako programak zehaztutako aldian egindako kontrol guztiak, ibilgu eta/edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, Ingurumena zaintzeko programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren. Ezarritako baldintzak betetzen ez badira, orduantxe bakarrik egin beharko da komunikazioa ingurumen-baimen integratuan ezarritakoaren araberakoa. Era berean, urtebete baino periodikotasun handiagoko kontrolik egiten bada, kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez da igorriko.
Emaitza horiek urtero bidaliko dira, betiere martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik egin ez bada.
E.6.– Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.
Sustatzaileak, ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du. Bertan, bildu beharko ditu aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak. Programa horrek honako hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.
Era berean, ingurumena zaintzeko programak jaso beharko ditu, bai jardueraren adierazleak zehazturik, bai adierazle horiek aztertzeko sistematika zehazturik, zeintzuen bitartez egiaztatu ahal dadin ezen enpresak berak –ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren– ezarritako neurri eta mekanismoak eragingarriak direla (ingurumen-adierazleak).
F) Ezohiko egoeretan, funtzionamendu-baldintzak eta prebentzio-neurriak.
F.1.– Planta gelarazteko eta abiarazteko eragiketak, eta mantentze-lanak egiteko programatutako eragiketak.
Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du sustatzaileak, eta dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.
Instalazioa geldiaraztean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak kudeatu beharko dira, bigarren ataleko D.2.3 azpiatalean ezarritakoarekin bat etorriz: «Plantan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak»; baina ez da beharrezkoa izango baimendutako hondakinen zerrendan jasotzea hondakin horiek.
F.2.– Jarduera uztea.
Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua ez kutsatzeari eta kutsatutakoa garbitzeari buruzkoa, eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, Safety Kleen España, S.A.k lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedura hasi beharko du, bi hilabeteko epea agortu baino lehen, jarduera behin betiko uzten duenetik hasita, betiere ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 31.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Jarduera bertan behera utzi baino lehen, Safety Kleen España, S.A.k instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, ebazpen honen bigarren atalaren D.2.3 azpiatalean ezarritakoarekin bat etorriz.
F.3.– Jarduera aldi baterako etetea.
Jarduera aldi baterako uztea eskatuz gero, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Safety Kleen España, S.A.k, aldi baterako uztearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du instalazioa jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.
Era berean, instalazioa berriz abiarazi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen isurketa edo emisio oro saihesteko.
F.4.− Ezohiko funtzionamenduetan aplikatzeko neurriak eta jarduketak.
Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:
a) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.
Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko; batez ere, ustekabeko jario edo isuriak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta segurtasun-neurriei dagokienez. Isuri-ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen isuri-ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak biltzeko sistemak.
Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.
Era berean, atmosferara eta uretara egindako isurpenak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipoen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.
Urak arazteko prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak behar den maiztasunez aterako dira, instalazioa behar bezala ibil dadin. Hondakin horiek ez dira ibai-ibilgura hustuko aldizkako garbiketa egiten den bitartean; behar bezala kudeatuko dira edo zabortegira eramango dira. Biltegiratu egingo dira, hondoan hustubiderik ez duten biltegi iragazgaitzetan. Inoiz ez dira pilatuko, euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.
Baldin eta instalazioetan lokatzen tratamendua badago, horietatik jaregindako ura berriro bideratuko da arazte-instalazioko sarrerara, tratamendua jaso dezan.
Nabeen barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.
Hondakin-urak ezingo dira «by pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.
Programatutako mantentze-lanetan nahitaez «by pass» bidez isurketak egin behar badira, titularrak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dio behar besteko aurrerapenaz; hartarako, segurtasun-neurriak zertan diren zehaztuz, eta bai isurketak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurriak ere. «By pass» horrek ez aurreikusitako isurketa bat egongo balitz, titularrak segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko du, dagokion txostena Ingurumen Sailburuordetzara bidalita (atal honetako j) idatzi-zatian adierazitakoari jarraituz).
b) Halaber, erregistro bat eduki behar da, non jaso beharko baitira aldizka egindako mantentze-lanak eta antzemandako gorabeherak.
c) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu eskura, arazketa-instalazioak egoki ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko.
d) Erabilitako olioak, efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta, orokorrean, instalazioan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur-zatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.
e) Hautsezko produktuak biltegiratzeko, eduki behar dira silo itxiak edo, bestela, hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabilioi estali eta itxiak.
f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak biltegiratu dira, halako kondiziotan ezen ez baitira izango ingurunean sakabanatzeko moduan.
g) Larrialdirik gertatuz gero, berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.
h) Tangen hustuketa kontrolatzeko balio duen protokoloa edo prozedura edukiko dute. Eta saihestu egin beharko da efikaziari eragin diezazkioten isuriak tratamendu-plantara joatea.
i) Gorabeheraren bat gertatuz gero agintariei jakinaraztea.
Ingurunean edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren betiere. Komunikazioan alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:
● Gorabehera-mota.
● Jatorriak eta arrazoiak (unean-unean zehaztu daitezkeenak).
● Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.
● Izandako ondorioak.
● Epe laburrera aurreikusitako jarduerak, hala badagokio.
Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS DEIAK eta Gasteizko jakinaren gainean jarri behar dira, berehalakoan. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuari buruzko txosten xehatua bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:
● Gorabehera-mota.
● Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.
● Gertakariaren iraupena.
● Ustekabeko isurketa gertatuz gero, jaso beharko dira: emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina, eta haren analisia ere bai.
● Mugak gaindituz gero, isurketei buruzko datuak.
● Eragindako kalteen balioztapena.
● Hartutako neurri zuzentzaileak.
● Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.
● Prebentzio-neurri horiek eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.
Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketa gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen oreka modu larrian kalte badezake, titularrak berehala etengo du isurketa hori eta; horrez gain, horren berri ere eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta babes zibilean zein ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS DEIAK (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.
j) Aurreko atalean ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari instalazioko edozein etenaldi programatu, etengabeko prozesu bati badagokio, baita aurreikusitako mantentze prebentiboak ere, betiere ahalik eta aurrerapen handienarekin.
k) Larrialdi-egoeretan, babes zibilari buruzko araudian ezarritakoa bete beharko da, eta araudi horretan ezarritako baldintza guztiak bete beharko dira.
G) Baldin eta araudi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu egin daitezke, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.
H) Urtean behin, martxoaren 31 baino lehenago, Safety Kleen España, S.A.k, aurreko urtean atmosferara edo uretara isuritako emisioei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuarekin eta Ingurumena Zaintzeko Programarekin bat etorriz.
Informazio hori IKS-eeM sistemaren erakundeetarako bertsioaren bidez egingo da (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri), hau da, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren bidez.
Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, datuak Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko, E-PRTR-Europa erregistrora, alegia.
Ingurumen Deklarazioa agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.
l) Instalazioetan aldaketarik egin ahal izateko, aldez aurretik honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da:
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3252/eu/contenidos/informacion/ippc/eu_6939/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc
Horrez gain, organo honen baimena ere eskatu beharko dute uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.
815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu (815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena).
Nolanahi ere, aipatutako urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.
Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, aplikatzekoa izango da Ingurumen Ebaluazioari buruzko Legearen (abenduaren 9ko 21/2013) 7.1.c eta 7.2.c artikuluetan xedatua.
Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko dute aldaketa gauzatu aurretik, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.
J) Ingurumen-baimen bateratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 30. artikuluan, eta uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 31. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.
Hirugarrena.– 16-I-01-000000000375 erregistro-kodea esleitzea Safety Kleen España, S.A.k Gasteizko Jundizko Industria Poligonoan (Ibarredi kalea, 10. k.) Agurain) ustiatutako instalazioari. Hona hemen kokapena: UTM 30N ETRS89, X: 522105 Y: 4743971 Z: 508 m.
Laugarrena.– Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da kasu hauetan:
a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, komeni da mugako emisio-balioak berrikustea, edo beste batzuk ezartzea.
b) Isurketak nabarmen murritz daitezkeenean, teknika erabilgarri onenetan eginiko aldaketa handien ondoriozko gehiegizko kosturik izan gabe.
c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela-eta, beste teknika batzuk erabiltzea beharrezkoa denean.
d) Arroko erakundeak, urei buruzko legedian araututakoaren arabera, uste duenean ingurumen-baimen integratua berrikustea edo aldatzea justifikatzen duten inguruabarrak daudela, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isurketei dagokienez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle baten bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean hasteko berrikuste-prozesua.
e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen badu, edo uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 22.3 artikuluari jarraikiz ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa bada (ekainaren 11ko 5/2013 Legearen 16. artikuluak aldatu zuen artikulu hori).
f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzea.
g) Ingurunearen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra badago, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen bada.
h) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, egiaztatzen bada ezen ingurumen-inpakturako ezarritako neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzekoak nahikoak ez direla.
i) Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.
Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez du kalte-ordainerako eskubiderik emango, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Bosgarrena.– Safety Kleen España, S.A.ri eskatzea erantzun bat eman dezala honako gai hauei:
2015.eko abuztuaren 21a baino lehen:
● Gailu elektrikoei eta elektronikoei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuaren bosgarren xedapen iragankorrean ezarritakoa betez, baimen hau berrikusteko eskaera aurkeztu beharko da, aipatutako arauaren 37. artikuluan ezarritakoa betetze aldera aurreikusi diren jarduerak adierazita.
3 hilabeteko epean:
● Laborategiko baliabide teknikoak eta giza baliabideak badituela egiaztatzea. Eskura dituen ekipoen zerrenda, horien kalibrazio-metodoen inguruko informazioa gehituz. Era berean, hondakinak onartzeko parametro bakoitzerako, erabilitako analisi-metodoak eta neurketaren doitasuna.
● Kontrol-kutxatilaren UTM koordenatuak (E.1 puntua).
● Ingurumen-adierazleen proposamena (E.4 puntua).
● Lurzoruaren eta lurpeko uren gaineko kontrola eguneratzea eta proposatzea (E.3 puntua).
● Kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko du, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena eguneratu egingo dira.
● Bigarren atalean edo B puntuan ezarritako finantza-bermea, zenbatekoa gaurkotuta, edo, bestela, organo honetan dagoeneko erregistratutakoaren berme osagarria, harik eta lehen aipatutako zenbatekoa adina izan arte.
Hondakinak kudeatzeko neurriak:
● Hondakinaren kudeaketa egiteko baimendutako kudeatzaile batek emandako onarpen-agiriak. (D.1.2).
Seigarrena.– Baimen honek balioa galduko du honako kasu hauetan:
● Ebazpen honen bosgarren atalean ezarritako baldintzak betetzen direla ez egiaztatzea, epe barruan, baldin eta interesdunak ez badu, behar bezala justifikatuz, epea luzatzeko eskatzen.
● Safety Kleen España, S.A.ren nortasun juridikoa iraungitzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.
Zazpigarrena.– Titularrak bere jarduera garatzean erabiliko dituen identifikazio-kodeak hauek dira:
● EU3/2010/2006 Hondakin arriskutsuak sortzea.
● 0100000877 Hondakin ez-arriskutsuak sortzea.
● EU2/017/02 Hondakin arriskutsuak kudeatzea.
Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Safety Kleen España, S.A.ri, Vitoria-Gasteizko Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.
Bederatzigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, hala ezartzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta ondorengoetan.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 7a.
Ingurumeneko sailburuordea.
(196/2013 Dekretuaren Lehen Xedapen Gehigarria).
Ingurumen Administrazioko zuzendaria,
ALEJANDRA ITURRIOZ UNZUETA.