EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2017057

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 9koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Global Lehian programaren diru-laguntzak emateko deialdia, 2017ko ekitaldirako. Programa horren helburua da banaka nahiz lankidetzan jarduten duten ETEak nazioartekotzen laguntzea.

Xedapenaren data: 2017-03-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201701494
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2014/04/01ean argitaratutako 2014/03/19ko AGINDUA [201401522]

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko martxoaren 19ko Aginduaren bidez (2014ko apirilaren 1eko EHAA, 63. zk.), banaka nahiz lankidetzan jarduten duten ETEak nazioartekotzen laguntzeko Global Lehian programa garatzen da. Aipatutako aginduaren 8. artikuluan ezarritakoarekin bat, han iragarritako diru-laguntzak emateko 2017ko ekitaldirako deialdia egin behar da, eta horretarako eman beharreko arau guztiak eman.
Enpresen 2014-2016 Nazioartekotze Plana Eusko Jaurlaritzaren oinarrizko tresna gisa definitu da euskal enpresen nazioartekotzeari laguntzeko eta horretarako planifikazioa egiteko, egungo globalizazio-egoeraren barruan. Plan horretan, enpresei laguntzeko behar diren mekanismoak daude, eta finantza-iturri egokiak ematen zaizkie baliabide publikoen erabilera eraginkorraren bidez.
Halaber, 2014-2016 Nazioartekotze Planak esku-hartze lerro orokorrak ezarriko ditu, eta, era horretan, bete egin da Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoa. Horretarako, laguntza-programetan zehaztu beharko da zer helburu eta efektu lortu nahi den programa horien bidez, zein izango den helburu horiek gauzatzeko epea eta zenbateko kostuak aurreikusten diren, aurrekontu-egonkortasuna oinarri hartuta, betiere.
Gaur egun, enpresetarako nazioartekotze-plan berri bat definitzeko behar den hausnarketa ari da egiten, gure programak eta gure enpresen beharrak uztartzeko, nazioartekotze aldera.
Agindu arautzaile horren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, diru-laguntzetarako deialdia urtero egin behar da.
Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Xedea.
Ebazpen honen xedea da Global Lehian programa garatzen duen aginduan ezarritako laguntzetarako 2017ko deialdia egitea. Programa horrek helburu du banaka nahiz lankidetzan jarduten duten ETEak nazioartekotzen laguntzea.
2. artikulua.– Diru-zuzkidura.
Deialdiko laguntza horietarako, Euskal Autonomia Erkidegoko 2016ko ekitaldirako aurrekontu orokorretan (2017ko ekitaldirako luzatuak) horretarako ezarrita dauden aurrekontu-kredituen arabera, eta kontuan hartuta 2016. urterako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 9/2015 Legea, Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren IX. tituluari lotuta (dekretu horren bidez, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen da, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei aplikatuko zaien aurrekontu-erregimena arautzen da), kopuru hauek bideratuko dira:
1.– Guztira 5.520.000,00 euro, honela banatuta: ordainketa-krediturako 1.380.000,00 euro eta konpromiso-krediturako 4.140.000,00 euro.
Etapa bakoitzera, zenbateko hauek bideratuko dira:
• Hasierako etapa: 828.000,00 euro.
• Sendotze-etapa: 3.864.000,00 euro.
• Ezartze-etapa: 828.000,00 euro.
2.– Hiru etapa horietakoren batean aurrekontu-kreditua agortzen ez bada, soberakina beste etapetara aldatu ahal izango da, hurrenkera honi jarraituz:
1.– Hasierako etapa.
2.– Sendotze-etapa.
3.– Ezartze-etapa.
3. artikulua.– Eskabideak aurkezteko lekua eta modua.
Eskabidea eta harekin batera aurkeztu beharreko beste edozein agiri era telematikoan bete beharko da, eta honako helbide elektroniko hauetan horretarako ezarritako atalean aurkeztuko da:
http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/es/
http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/eu/
Espedientera sartzeko eta gainerako izapideak egiteko, helbide hau ere erabili ahal izango da:
http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/contenidos/recurso_tecnico/acceso_teletramitacion/es_def/nb29WebProfesional.html?idioma=eu&seccion=AF&servicio=I
http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/contenidos/recurso_tecnico/acceso_teletramitacion/es_def/nb29WebProfesional.html?idioma=es&seccion=AF&servicio=I
Eskabide-eredua ebazpen honen I. eranskinean dago argitaratuta.
4. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 9:00etan; amaitu, berriz, 2017ko apirilaren 26ko 12:00etan amaituko da.
Hasierako etapan, eta nazioartekotze-plana prestatzeko laguntzak eskatu nahi izanez gero, 2017ko maiatzaren 31ko 12:00etan amaituko da aurkezteko epea.
5. artikulua.– Eskakizunak.
Global Lehian Programa garatzen duen aginduan ezarritako laguntzak jasotzeko, eta agindu horren 14. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, proiektu bakoitzak gutxieneko puntuazio hau lortu beharko du etapa bakoitzean:
– Hasierako etapa: 35 puntu.
– Sendotze-etapa: 50 puntu.
– Ezartze-etapa: 40 puntu.
6. artikulua.– Balorazio-irizpideen haztapen orokorra.
Global Lehian programa garatzen duen Aginduaren 12. artikuluan aipatzen diren balorazio-irizpideak haztatzeko, ebazpen honetako 2.a eranskinean (banakako enpresak), 2.b eranskinean (lankidetzan aritzen diren enpresak) eta 3. eranskinean zehaztutakoa aplikatuko da.
7. artikulua.– Bidaia-poltsak, eta bezero eta/edo atzerriko hornitzaile izan daitezkeenei gonbidapena egitea.
1.– Bidaia-poltsak:
Global Lehian Programa garatzen duen Aginduan aipatzen diren bidaia-poltsak ebazpen honetako 4. eranskinean daude zehaztuta. Gehienez, bidaia-poltsa kopuru hau onartuko da:
– Hasierako etapa: 7 bidaia-poltsa, aurkeztutako eskabide bakoitzeko.
– Sendotze-etapa: 5 bidaia-poltsa herrialdeko, eta, gehienez, 3 herrialde aurkeztutako eskabide bakoitzeko.
– Ezartze-etapa: 7 bidaia-poltsa, enpresa nagusiaren eta ezarritako enpresaren artean aurkeztutako eskabide bakoitzeko; deialdi honetan, enpresa nagusia edo ezarritako enpresa kokatuta dauden herrialdeak baino ez dira onartuko jatorri-herrialdetzat edo xede-herrialdetzat.
Atzerriko azoketan erakustokiak jarri eta produktuak aurkeztuz gero, bidaia-poltsak ez dira zenbatuko, atal honetan ezarritako gehieneko poltsa-kopuruaren ondorioetarako.
2.– Bezero eta/edo atzerriko hornitzaile izan daitezkeenei gonbidapena egitea.
Sendotze-etapan, gehienez 9 gonbidapen egin ahal izango dira eskabide bakoitzeko, betiere hilabete desberdinetan egiten badira.
Gonbidapen bakoitzeko, ostatu- eta garraio-gastuen muga 600,00 eurokoa izango da, aginduaren 4. artikuluan zehazten denari jarraituz.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Eskabideak aztertu eta abaluatzeko, ebaluazio-organo bat eratuko da, Agustín Arostegi presidente izango duena. Presidentearen ordezko, Iñaki Ezkurrak jardungo du.
Lehendakaria: Iker Arruabarrena. Ordezkoa. Agustín Aróstegui.
Kideak:
Isabel Rodríguez. Ordezkoa. José David Garcia.
Gonzalo Martínez. Ordezkoa: Nekane Torre.
Amaia Aramburu. Ordezkoa: Alexander Armentia.
Ebaluazio-organoko idazkaria Isabel Rodriguez izango da.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 9a.
Industriako sailburuordea,
JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.
ESKABIDE ORRIA
LAGUNTZA-PROGRAMA GLOBAL LEHIAN 2017
2-a ETA 2-B ERANSKINA
AURKEZTUTAKO PROIEKTUA BALORATZEKO IRIZPIDEAK ETA HAZTATZEKO FAKTOREAK
Banakako enpresak
Lankidetzan aritzen diren enpresak
3. ERANSKINA
NAZIOARTEKOTZE-PLANA BALORATZEKO IRIZPIDEAK ETA HAZTATZEKO FAKTOREAK
IV. ERANSKINA
BIDAIA-POLTSAK
Erantzukizunpeko adierazpena