EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2017057

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 13koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, sail horretan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa betetzeke uzten duena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2017-03-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201701488
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/02/13an argitaratutako 2017/02/01eko EBAZPENA [201700778]

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta sail horretan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko Lehendakaritzaren idazkari nagusiak 2017ko otsailaren 1ean emandako Ebazpenaren (otsailaren 13ko EHAA, 30. zk.) hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea goi-kargudunaren idazkarien lanpostua hau: Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza, 520010 kodea, 155 dotazioa.
Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio-bideari bukaera ematen dio. Aurka egiteko, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke ebazpena eman duen organoari, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hileko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 13a.
Lehendakaritzaren idazkari nagusia,
JESUS MARÍA PEÑA MARTINEZ.