EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2017055

IRAGARKIA, honen bidez, Euskal Estatistika Erakundeak (EUSTATek) jakinarazten du estatistika-eragiketei dagozkien emaitzak badaudela.

Organo emailea: OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
Xedapenaren data: 2017-02-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201701462
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, iragarki honen bidez jakinarazten da honako estatistika-eragiketa hauei dagozkien emaitzak badaudela:
– Nekazaritzako prezioak eta prezio-indizeak 2016/abendua.
– Lanaren estatistikak. 2016. urtea.
– Industri produkzioaren indizea (IPI) 2016/abendua.
– Hondakin ez-arriskutsuen estatistika. 2015. urtea.
– Hiri-hondakin solidoen estatistika. 2015. urtea.
– Nekazaritza eta baso-sektorearen kontu ekonomikoak. 2015. Datuen aurrerapena.
– Materialen fluxuen estatistika. 2014. urtea.
– Udalplan, informazio geografikoko sistema eta lurralde-datuen bankua. 2016. urtea.
– Zerbitzuen koiuntura-indizea 2016ko 4. hiruh.
– Ezkontzen estatistika (EZKE) 2016/iraila.
– Euskararen gizarte-azpiegitura publikoen eta pribatuen zentsua. 2016. urtea.
– Irakurketa-sare publikoko liburutegien estatistika. 2015. urtea.
– Salgaiak errepidez garraiatzearen estatistika. 2016. urtea.
– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta (ETHI) 2017/urtarrila.
– Hiruhileroko kontuak (HKE) 2016ko 4 hiruh.
– Industria-prezioen indizea (IPRI) 2017/urtarrila.
– Higiezinen Eskaintzaren inkesta. 2016 urtea.
– Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE) 2016ko 4. hiruh.
– Jaiotzen estatistika (JAIE) 2016/iraila.
– Eraikuntzako kostuen indizea (EEKI) 2017/urtarrila.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 28an.
Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) zuzendaria,
JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.