EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2017055

IRAGARKIA, «Auzolandegiak 2017 programan parte hartzen duten gazteentzako janaria» hornidura-zerbitzuaren kontratazioari buruzkoa (Espediente-zenbakia: S-001/DEPS2017).

Xedapenaren data: 2017-03-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201701457
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate adjudikatzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio-mahaia. Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.
c) Agiriak eta argibideak.
1) Bulegoak: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Kontratazio Mahaia.
2) Helbidea: Donostia kalea 1.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
4) Telefonoa 945 01 64 13.
5) Telefaxa: 945 01 94 51.
6) Posta elektronikoa: trabajo-contratacion@euskadi.eus
7) Kontratatzailearen interneteko profila: www.contratacion.euskadi.net
8) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko azken egunera arte.
d) Espediente-zenbakia: A-001/DEPS2017.
2.– Kontratuaren xedea.
A) Mota: hornidurak.
a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.
b) Loteak eta kopurua: 9 lote.
d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
e) Gauzatzeko epea: kontratua sinatzen denetik lote bakoitzeko auzolandegiko azken txanda amaitzen den egunera arte.
f) Luzapena onartzea: ez dira onartuko.
g) CPV (Kontratu Publikoen Izendegi Bateratuko kodea): 55320000-9.
3.– Adjudikatzeko izapideak, prozedura eta era.
a) Izapideak: arruntak.
b) Prozedura: irekia.
c) Adjudikatzeko era: adjudikatzeko irizpideak:
– Formula bidez ebaluatuko diren irizpideak: prezioa (60 puntu).
– Ebaluatzeko beste irizpide batzuk: menuen kalitatea eta aukera (30 puntu); langileen antolaketa (gehienez, 10 puntu).
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 105.300,00 euro
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
zenbateko garbia: 105.300,00 euro (BEZik gabe) + 10.530,00 euro BEZagatik (% 10); guztira, 115.830,00 euro, BEZa barne.
6.– Behin-behineko bermea: ez da eskatzen halakorik.
7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.
a) Sailkapena: ez da halakorik eskatzen.
b) Kaudimen ekonomiko edo finantzarioa eta gaitasun tekniko edo profesionala: administrazio-baldintza partikularren agiriaren karatulako 29. puntua.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko apirilaren 4a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula partikularren pleguan eta oinarri teknikoen pleguan zehaztutako dokumentuak dituztela.
c) Aurkezteko lekua:
1.– Entitatea: Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila.
2.– Helbidea: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Erregistroa, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, Donostia kalea, 1, Lakua I, 1. solairua.
3.– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak: ez dira onartuko.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Balio-judizio baten bitartez haztatuko diren irizpideei dagozkien gutun-azalak irekitzea:
1) Entitatea: Kontratazio Mahaia. Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusian.
2) Helbidea: Donostia kalea, 1. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiko (Lakua II eraikineko) 1. aretoa.
3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Data: 2017ko apirilaren 7a.
5) Ordua: 10:30.
b) Eskaintza ekonomikoa irekitzea:
1) Entitatea: Kontratazio Mahaia. Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusian.
2) Helbidea: Donostia kalea, 1. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiko (Lakua II eraikineko) 1. aretoa.
3) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.
4) Data: 2017ko apirilaren 21a.
5) Ordua: 10:00.
10.– Iragarki-gastuak. Adjudikatzaileak ordainduko ditu.
11.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidaliko den eguna (hala badagokio).
12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo baldintza-agiriak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.contratación.euskadi.net //www.contratacion.info
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 9a.
Zerbitzu zuzendaria,
IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.