EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2017055

IRAGARKIA, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako bidaia-agentzia baten zerbitzuak kontratatzeari buruzkoa. Espedientea: A-005/DEPS2017.

Xedapenaren data: 2017-03-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201701455
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate adjudikatzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio-mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.
c) Agiriak eta argibideak.
1) Bulegoak: Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Kontratazio Mahaia.
2) Helbidea: Donostia kalea 1.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
4) Telefonoa 945 01 64 13.
5) Telefaxa: 945 01 94 51.
6) Posta elektronikoa: trabajo-contratacion@euskadi.eus
7) Kontratatzailearen interneteko profila: www.contratacion.euskadi.net
8) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko azken egunera arte.
d) Espediente-zenbakia: A-005/DEPS2017.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: zerbitzuak.
b) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.
b) Loteak eta kopurua: ez.
d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
e) Gauzatzeko epea: kontratuaren iraupena Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2017 programaren iraupenarekin lotuta dago; kontratua sinatzen denean hasi eta programan parte hartzen duten guzti-guztiak itzulitakoan amaituko da (urriaren amaieran).
f) Luzapena onartzea: ez da onartuko.
g) CPV (Kontratu Publikoen Izendegi Bateratuko kodea): 63500000-4.
3.– Adjudikatzeko izapideak, prozedura eta adjudikatzeko era.
a) Izapideak: arruntak.
b) Prozedura: irekia.
c) Adjudikatzeko era: adjudikatzeko hainbat irizpide.
– Formula bidez ebaluatutako irizpideak: Prezioa (90 puntu).
– Ebaluatzeko beste irizpide batzuk: eskaintza teknikoa (10 puntura arte)
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 170.500,00 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Zenbateko garbia: 155.000,00 euro BEZa barne.
6.– Behin-behineko bermea: ez da halakorik eskatzen.
7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.
a) Sailkapena: ez da halakorik eskatzen.
b) Kaudimen ekonomiko edo finantzarioa eta gaitasun tekniko edo profesionala: administrazio-baldintza partikularren agiriaren karatulako 29. puntua.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko apirilaren 4a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula partikularren pleguan eta oinarri teknikoen pleguan zehaztutako dokumentuak dituztela.
c) Aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila.
2) Helbidea: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Erregistroa, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, Donostia kalea 1, Lakua I, 1. solairua.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak: ez dira onartuko.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Balio-judizio baten bitartez haztatuko diren irizpideei dagozkien gutun-azalak irekitzea:
1) Entitatea: Kontratazio Mahaia, Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.
2) Helbidea: Donostia kalea 1 – Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiko (Lakua II eraikineko) 1. aretoa.
3) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.
4) Data: 2017ko apirilaren 7a.
5) Ordua: 10:00.
b) Eskaintza ekonomikoa irekitzea:
1) Entitatea: Kontratazio Mahaia, Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.
2) Helbidea: Donostia kalea 1 – Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiko (Lakua II eraikineko) 1. aretoa.
3) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.
4) Data: 2017ko apirilaren 12a.
5) Ordua: 10:00.
10.– Iragarki-gastuak. Adjudikatzaileak ordainduko ditu.
11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidaliko den eguna (hala badagokio).
12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo baldintza-agiriak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.net //www.contratacion.info
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 9a.
Zerbitzu zuzendaria,
IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.