EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2017055

IRAGARKIA, honako helburu hau duen kontratuaren lizitazioa argitara ematen duena: Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioari buruzko oinarrizko informazioa eguneratzea.

Xedapenaren data: 2017-03-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201701454
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.
c) Espediente-zenbakia: DEI 52/01/17.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: Euskal Autonomia Erkidegoko garraioari eta azken urteetan garraioak izan duen bilakaerari buruzko oinarrizko informazioa eguneratzea, eta informazio hori hedabideen esku jartzea, erakunde eta norbanako orok eskuratu dezan.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko epea (hilabeteak) edo entregatzeko azken eguna: sei hilabete eta erdi, kontratua izenpetu eta hurrengo egunetik aurrera.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: zenbait irizpideren arabera esleituko da.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: kontratuaren gehieneko aurrekontua berrogeita hamazazpi mila bostehun eta laurogeita hamasei (57.596,00) eurokoa da, BEZa barne.
5.– Bermea:
a) Behin-behinekoa: ez da eskatzen.
b) Behin betikoa: izitazioaren aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila (Lakua I – 5. solairua).
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 99 91 // 945 01 99 21.
e) Telefaxa: 945 01 82 52.
f) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
g) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko apirilaren 4a, 12:00ak arte.
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak:
a) Sailkapena: ez da eskatzen halakorik.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikus administrazio-klausulen pleguaren karatulako 29.2 eta 37. puntuak.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko apirilaren 5a, 12:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikus pleguak.
c) Eskabideak aurkezteko lekua: Kontratazio Mahaiaren Idazkaritza.
1.– Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila (Lakua I – 5. solairua).
2.– Helbidea: Donostia kalea, 1.
3.– Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak onartzea: ez dago.
f) Prozedura mugatua izanez gero, zenbat enpresari egingo zaien eskaintzak aurkezteko deia (gehienezkoa eta gutxienekoa): ez.
9.– Esleitzeko irizpideak.
– Eskaintza ekonomikoa: 70 puntu, gehienez.
– Prozesuaren oinarri teknikoa: 26 puntu, gehienez.
– Hobekuntzak: 4 puntu, gehienez.
10.– Eskaintzak irekitzea.
1.– «C» gutunazalak irekitzeko ekitaldi publikoa.
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2017ko maiatzaren 2a.
d) Ordua: 11:00.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
2.– «B» gutunazalak (formulen bidez baloratu beharreko irizpideak) irekitzeko ekitaldi publikoa.
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2017ko maiatzaren 15a.
d) Ordua: 11:00.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
11.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri dira.
12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
13.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera (hala badagokio):
14.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.euskadi.eus
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 7a.
Zerbitzu zuzendaria,
MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.