EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2017054

36/2017 EBAZPENA, martxoaren 1ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Laguardiako Aintziren Biotopo Babestuaren eta Laguardiako Aintzirak (ES2110021) Kontserbazio Bereziko Eremuaren Jarraibideak eta Kudeaketa Neurriak argitaratzea xedatzen duena.

Xedapenaren zenbakia: 201700036
Xedapenaren data: 2017-03-01
Hurrenkenaren zenbakia: 201701412
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2016/06/08an argitaratutako 2016/03/01eko 201600034 DEKRETUA zabaltzen du

1/2014 Legegintzako Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartu zen. Dekretu horren 22.5 artikuluan ezartzen denez, kontserbazio bereziko eremuak (KBE) eta hegaztientzako babes bereziko eremuak (HBBE) deklaratzeko dekretuek aintzat hartu behar dituzte Eusko Jaurlaritzak halako eremuak kontserbatzeko onartutako arauak. Eusko Jaurlaritzak, halaber, aginduko du eranskin gisa argitaratzeko eremuok kudeatzeko jarraibideak, lurralde historikoetako foru-organoek onartutakoak.
Ildo horretatik, Laguardiako Aintzirak (ES2110021) eta Laguardiako Aintziren Biotopo kontserbazio bereziko eremu izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak, martxoaren 1koa 34/2016 Dekretuaren bitartez. Dekretu horren 3.3 artikuluan eta azken xedapenetatik lehenengoan xedatzen denez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren eskumena da argitara ematea, dekretuaren eranskin gisa, Arabako Foru Aldundiak onartutako kudeaketa-jarraibideak eta -neurriak.
Horrenbestez, aintzat hartuta Arabako Foru Aldundiak Diputatuaren Kontseiluan otsailaren 7ko Erabakien bidez onartu zituela Laguardiako Aintziren Biotopo Babestuaren eta Laguardiako Aintzirak (ES2110021) Kontserbazio Bereziko Eremuaren Jarraibideak eta Kudeaketa Neurriak biltzen dituen dokumentua eranstea, eta argitara ematea Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 1eko 34/2016 Dekretuaren eranskin gisa, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, martxoaren 1eko 34/2016 Dekretuaren III. eranskin gisa, 2017ko urtarrilaren 31n Arabako Foru Aldundien Diputatuen Kontseiluetan onartutako Laguardiako Aintziren Biotopo Babestuaren eta Laguardiako Aintzirak (ES2110021) Kontserbazio Bereziko Eremuaren Jarraibideak eta Kudeaketa Neurriak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 1a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.