EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2017053

IRAGARKIA, administrazioarekiko 55/2017 auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Organo emailea: LAN ETA JUSTIZIA SAILA
Xedapenaren data: 2017-02-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201701406
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/05/31n argitaratutako 2016/04/18ko AGINDUA [201602309]
  • Ikus 2016/11/28an argitaratutako 2016/10/28ko AGINDUA [201605053]

Interesdun guztiei jakinarazten zaie administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dela Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, 55/2017 prozedura arruntaren izapideen ondorioz. Errekurtsoa Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2016ko urriaren 28ko Aginduaren aurkakoa da; agindu horren bidez ebatzi zen 2016ko apirilaren 18ko Aginduaren deialdiko lekualdatze-lehiaketa Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuan.
Beraz, hirugarren interesdun guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie prozedura judizialean agertzeko eta pertsonatzeko bederatzi eguneko epea dutela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 27a.
Justizia Administrazioko zuzendaria,
MARÍA AMPARO LÓPEZ ANTELO.