EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2017053

EDIKTUA, 652/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2017-02-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201701386
Maila: Ediktua
Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 652/2016 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Axa Seguros SA.
Abokatua: Aitor Guisasola Paredes.
Prokuradorea: Marta Paul Nuñez.
Demandatua: Ferreira Imperios SLU.
Gaia: hitzezko judizioa.
Judizio horretan, epaia eman da 2017-02-02an. Hona hemen epaitza:
26/2017 EPAIA
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 2a.
Nik, Mónica Basurto Garrido andreak, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizen aldetik, ikusi ditut 652/2016 hitzezko judizioaren autoak, non honako hauek diren alderdiak:
Demandatzailea: Axa Seguros SA, Gisasola jaunak lagunduta eta Paul andreak ordezkatuta.
Demandatua: Ferreira Imperios SLU, auzi-iheslari deklaratuta.
Aseguru baten kontratua dela-eta diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoa da auzia.
EPAITZA
Baietsi egiten dut Axa Seguros SAk Ferreira Imperios SLUaren aurka jarritako demanda, eta, beraz, Ferreira Imperios SLU kondenatzen dut 596,07 euro gehi ebazpen honetako zuzenbideko hirugarren oinarrian zehaztutako interesak ordaintzera.
Ferreira Imperios SLUari egozten zaizkio kostuak.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi ebazpena irmoa dela; beraz, ezin da apelazio-errekurtsoa jarri beraren aurka, PZLko 455.1 artikuluan xedatutakoaren arabera. Urriaren 10eko 37/2011 Legeaz aldatu zen lege hori.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena. Epaian bertan adierazitako egunean, aurreko epaia irakurri, eman eta sinatu du bera eman zuen epaileak, entzunaldi publikoa egiten ari zelarik. Fede ematen dut.
Ferreira Imperios SLU demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik jarri.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 16a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.