EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2017052

EDIKTUA, utzarazpenari buruzko 894/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2017-02-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201701359
Maila: Ediktua
ZULUP Zibila. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: utzarazpenari buruzko 894/2016 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Alokabide, S.A.
Abokatua: Unai Ruiz Lacasa.
Prokuradorea: Jesús Martín Arrieta Vierna.
Demandatua: Mohamed Benmokhtar.
Gaia.
Yolanda Mendia Rodriguez, Justizia Administrazioaren eta Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko bi zenbakiko Epaitegiko letradua; jakinarazten da judizio horretan epaia eman dela 2017ko otsailaren 16an, zeinaren idazpurua eta epaitza honakoak baitira hitzez hitz:
Ezarritako epea amaitzearen ondoriozko utzarazpenari eta errentak erreklamatzeari buruzko 894/2016 hitzezko judizioko autoak ikusi dira; judizioa Alokabide S.A.k eskatuta bideratu da –Arrieta prokuradoreak ordezkatuta eta Ruiz letraduak lagunduta– auzi-ihesean den Mohamed Benmokthar jaunaren aurka.
EPAITZA
Baiesten dut ezarritako epea amaitzearen ondoriozko utzarazpen-demanda, Alokabide S.A.k –Arrieta prokuradoreak ordezkatuta eta Ruiz letraduak lagunduta– auzi-ihesean den Mohamed Benmokthar jaunaren aurka jarria, eta beraz,
Suntsitutzat ematen dut, 2015eko abenduaren 21etik aurrerako ondorioekin, prozedura honen xede den errentamendu-kontratua, zeina bi alderdiek izenpetu baitzuten 201eko abenduaren 21ean; errentan hartutako etxebizitza Gasteizko Sofia erreginaren kaleko 22. zenbakiko 3. B solairuan dago kokatuta, eta 2. sotoko 3. garajea eta 8. trastelekua ditu eranskin banaezin gisa.
Etxebizitza libre eta demandatzailearen eskura uztera kondenatzen dut demandatua, eta ohartarazten diot izapide honetan ezarritako epean hori egin ezean bertatik botako dutela, horretarako legezko baldintzak bete ondoren.
Halaber, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 6.655,54 euro ordaintzera, 2017ko otsailaren 9ko ziurtagiriaren egunetik aurrera eta etxebizitza utzi arte sortutako errentak eta horiei loturikoak ordaintzeari kalterik egin gabe.
Kondenaren zenbateko nagusiak PZLb-ren 576. artikuluko interesak sortuko ditu, epaia betearaztea beharrezkoa bada ezarritakoa betetzeko.
Kostuak demandatuari ezartzen zaizkio berariaz.
Mohamed Benmokhtar demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 20a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.