EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2017051

EDIKTUA, 448/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2017-02-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201701342
Maila: Ediktua
Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 448/2016 prozedura arrunta.
Alderdi demandatzailea: Colegio Mayor Olaran, S.L.
Alderdi demandatua: Imanol Olaran Moreno.
Gaia: judizio arrunta.
Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio:
12/2017 EPAIA
Epailea: Jose Manuel Grao Peñagaricano.
Lekua: Donostia.
Eguna: bi mila eta hamazazpiko urtarrilaren hogeita zazpia.
Alderdi demandatzailea: Colegio Mayor Olaran, S.L.
Abokatua: Beatriz Alzugaray Beitia.
Prokuradorea: Pablo Jimenez Gomez.
Alderdi demandatua: Imanol Olaran Moreno.
Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.
EPAITZA
Osorik baiesten dut Jiménez prokuradoreak Olarain Colegio Mayorren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Imanol Olaran Morenoren aurkakoa. Horrenbestez, alderdi demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 7.993,79 euro eta demanda aurkeztu zenetik harako (2016ko martxoaren 1a) interesak ordaintzera; kostuak ere alderdi demandatuari ezartzen zaizkio berariaz.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (1845-0000-04-0448-16) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Donostian, bi mila eta hamazazpiko urtarrilaren hogeita zazpia.
Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Donostia, 2017ko otsailaren 10a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.