EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2015051

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 7koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez ingurumen-baimen integratua ematen baitzaio Sertego Servicios Medioambientales SLUk Asparrena-Donemiliagako industrialdeko Bariceta kaleko 8. zenbakian (Asparrena) ontzi-hondakinak kudeatu eta aldi baterako biltegiratzeko sustatu duen instalazioari.

Xedapenaren data: 2015-07-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201701339
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2014/12/17an argitaratutako 2014/12/10reko EBAZPENA [201405366]

AURREKARIAK
2014ko uztailaren 11n, Sertego Servicios Medioambientales SLUk Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari ingurumen-baimen integratua emateko eskatu zion, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Asparreneko udal mugartean hondakinak jaso, sailkatu eta multzokatzeko instalazio bat jartzeko, hala nola horiek aldi baterako biltegiratzeko.
Era berean, Asparreneko Udalaren txostena aurkeztu zuen, 2014ko uztailaren 2koa, jarduera hirigintzarekin bateragarria zela egiaztatzen zuena.
Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordeak 2014ko abenduaren 10ean emandako ebazpenaren bidez, Sertego Servicios Medioambientales SLUk sustatutako proiektua 30 egun balioduneko epean jendaurrean jartzea erabaki zen, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2014ko abenduaren 17an.
Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu da.
Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, 2015eko otsailaren 13an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Asparreneko Udalari, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari eta Osasun Sailari.
2015eko ekainaren 15ean, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betetzeko, Sertego Servicios Medioambientales SLUren esku utzi zen espediente osoa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak egindako ebazpen-proposamenaren zirriborroa erantsita.
2015eko uztailaren 1ean, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak ebazpen-proposamena bidali zion Sertego Servicios Medioambientales SLUri, eta ez zen horri buruzko alegaziorik jaso horretarako emandako epean.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horrek atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea du helburu, edo hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezarriz ingurumen osoaren babes-maila altua lortzeko.
Baimen honetan, instalazioan egiten diren kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinean zerrendatutako jarduerez gain, instalazioa aipatutako legearen aplikazio-eremuan sartzea eragin zuen jardueraren kokalekuan egiten diren jarduera guztiak barne hartzen dira, jarduera horrekin teknikoki lotuta dauden eta sortuko diren isurietan eta kutsaduran ondorioak izan ditzaketen guztiak, nahiz eta jarduera horietako batzuk eranskinean jasota ez egon.
16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duenaren arabera, ingurumen-baimen integratua behar da 1. eranskinean aipatzen direnetako jardueraren bat garatzen duten instalazioak ustiatzeko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, arauaren xedea araua aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten administrazio publikoen artean koordinatuta egongo den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzeko. Era berean, indarrean dagoen araudian jasotako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Sertego Servicios Medioambientales SLUren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsuak kudeatzeko baimena, hondakin arriskugabeak kudeatzeko baimena, saneamendu-sare orokorrera isurtzeak egiteko baimena, atmosferara isurtzeak egiteko baimena, eta, ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, hondakinak sortzeari dagozkion baimenak eta lurzoruaren eta lurpeko uren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dutela egiaztatu da, aginduzko txostenak igorriz.
Aipatu uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 28. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-baimen integratua emateko prozedurak jarduera deseroso, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak egin ahal izateko administrazio eskudunek herritarren ekintzen gainean esku hartzeko dituzten administrazio-bitartekoak ordezkatuko ditu. Ondorio horietarako, ingurumen-baimen integratua tokiko agintarientzat loteslea izango da baldin eta jarduerak egitea ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko, bai eta goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdi guztiei dagokienean ere. Aipatutako 28. artikuluan adierazten da aurrez xedatuak ez diela kalterik egiten jarduera sailkatuei buruz aplikatu behar diren autonomia-erkidegoko arauei, eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, jarduera sailkatuen araubidea araututa dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean. Adierazitako aginduak aplikatuz, Sertego Servicios Medioambientales SLUren ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran sartuta daude Euskal Herriko Ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapide guztiak.
Azkenik, instalazioak isur ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko instalazioari ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazteko, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak, eta aplikatzekoa den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak. Zehazki, Europako Batzordearen 2006ko abuztuko hondakinen kudeatzaileei buruzko BREF txostenaren «Reference document on Best Available Techniques for the Waste Treatments Industries» edukia kontuan hartu da.
Azaldu dugun guztia aintzat hartuta, espedientean jaso diren txosten guztiak aztertuta, ebazpen-proposamena egin zen, eta bertan jaso ziren Sertego Servicios Medioambientales SLUk sustatutako proiektuari aplikatu beharreko baldintzak.
Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da.
Aintzat hartu da organo honek eskumena duela ingurumen-baimen integratu hau emateko, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera.
Honako hauek ikusi dira: Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren ebazpen-proposamena, 2015eko ekainaren 26koa; Euskadiko Ingurumena babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; ekainaren 11ko 5/2013 Legea, hura aldatzekoa; urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, Industriako isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea; Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua; Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta aplikazio orokorreko gainerako arauak. Ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ingurumen-baimen integratua ematea Sertego Servicios Medioambientales SLUri (egoitza soziala: Hormigueras bidea, 171, Madril; IFK: B-83667725) Asparreneko instalazioan hondakin arriskutsuak aldi baterako biltegiratzeko, ebazpen honen bigarren atalean ezarritako baldintzetan.
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 5.6 kategorian dago sartuta jarduera hori:
«5.6. Ontzi-hondakinak kudeatzea eta 5.5 paragrafoan bildu ez diren hondakin arriskutsuak aldi baterako biltegiratzea, 5.1, 5.2, 5.5 eta 5.7 paragrafoetan adierazitako tratamenduetako bat aplikatu arte, 50 tonatik gorako edukierarekin, jasotzeko zain dagoen bitartean sortu den lekuan bertan aldi baterako biltegiratzea alde batera utzita.»
Instalazioan bi jarduera egiten dira: ontzi-hondakinen amaierako kudeaketa eta hondakinen aldi baterako biltegiratzea, fardeletan edo ontziratu gabe.
Ontzi-hondakinen amaierako kudeaketa (R12 kudeaketa-operazioa):
Hondakinak jaso eta horiek onartzeko parametroak egiaztatu ondoren, ontziak deskargatu eta sailkatu egiten dira, ekoizpen-nabean edo biltegian. Hondakinek ontzi-motaren araberako tratamendua jasotzen dute:
– Berreskurapena: erabilera jakin baterako egokia den ontzi berri bat lortzeko.
– Birziklatzea: plastikozko edo metalezko lehengaiak lortzeko. Horiek deskontaminatuak eta material horien berreskuratzaileei bidaltzeko prestatuak egongo dira.
– Transferentzia: hainbat arrazoi direla medio (tipologia, plastiko-motak, makinak gelditzea...) beste kudeatzaile baimendu baten tratamendua behar duten ontzien kasuan.
Jarduera honetan ontzi-hondakin hauek kudeatzen dira:
● Substantzia arriskutsuak izan dituzten ontziak (EHZ 15 01 10), plastikozkoak zein metalezkoak.
● Substantzia arriskutsuak izan ez dituzten ontziak (EHZ 15 01 02), plastikozkoak.
● Substantzia arriskutsuak izan ez dituzten ontziak (EHZ 15 01 04), metalezkoak.
● Ontzi konposatuak, plastikozkoak zein metalezkoak (EHZ 15 01 05).
Ontzi-hondakinen amaierako kudeaketaren jardueran lerro hauek hartzen dute parte: ontzi handiak berreskuratzeko lerroa (1.000 litroko IBCak), metalezko ontzi txikiak birziklatzeko lerroa (200 litro arteko ontziak), plastikozko ontzi txikiak birziklatzeko lerroa (200 litro arteko ontziak) eta plastikozko edo metalezko ontziak (bidoiak) berreskuratzeko lerroa.
Ontziak garbitzeko euri-urak erabiltzen dira.
Ontziak fardeletan edo ontziratu gabe aldi baterako biltegiratzea (D15/R13 kudeaketa-operazioa):
Prozesu honetan ez da inolako tratamendurik aplikatzen, ontziak aldi baterako biltegiratzen dira, besterik ez (hondakinen transferentzia-zentroa). Fardeletan edo ontziratu gabe biltegiratzen dira:
● Fardeletan biltegiratzea: ontzi-hondakinen amaierako kudeaketa barne. Ondoko operazioak egiten dira:
– Sailkapena (likidoak, likido sukoiak, solidoak).
– Banaketa: nolakotasun eta EHZ desberdina duten hondakinak ez dira nahasten.
– Ontziratzea.
– Multzokatzea.
– Hondakinak aldi baterako biltegiratzea:
1. eremua: hondakin likidoen biltegia (sukoiak eta ez-sukoiak).
2. eremua: hondakin solidoen biltegia. Ontziak.
3. eremua: hondakin solidoen biltegia. Ontziak ez diren hondakinak.
● Ontziratu gabekoen biltegiratzea: hondakin likidoak aldi baterako gordailuetan biltegiratzean datza.
– Sailkapena (likidoak, likido sukoiak, solidoak).
– Banaketa: nolakotasun eta EHZ desberdina duten hondakinak ez dira nahasten. Instalazioak 60 m
– Ontziratzea.
– Multzokatzea.
– Hondakinak aldi baterako biltegiratzea:
Kudeatu beharreko hondakinak honela sailkatzen dira:
● Hondakin arriskutsuak.
– Hondakin sukoiak.
– Hondakin erregarriak.
– Erregarriak edo sukoiak ez diren hondakin likidoak.
– Hondakin solidoak.
● Hondakin arriskugabeak.
– Hondakin erregarriak.
– Hondakin ez-erregarriak.
Prozesuetan sortutako hondakin-urak Asparreneko HUAn tratatuko dira. Euri-urak 130.000 litroko edukiera duen gordailu batean gordetzen dira, eta plubiometria handia dagoenean soberakinak isurtzen dira. Prozesuko urak baltsa eta kutxatila batzuetan jasotzen dira eta gordailu bertikal batean biltzen dira, gero baimendutako kudeatzaile baten bidez kudeatzeko.
Sortutako hondakin arriskutsuak zein ez arriskutsuak ontziak tratatzeko jardueretatik datoz, nagusiki.
Sertego Servicios Medioambientales SLU enpresaren jardueran, teknika erabilgarri onenak aplikatzen dira, honako BREF txosten europarretan jasota daudenak:
● Hondakinen Kudeatzaileen Industriarako BREF txostena (2006ko abuztuko «Reference Document on Best Available Techniques for the Waste Treatments Industries»).
● Biltegiratzeari buruzko «Reference Document on Best Available Techniques on Emissions from Storage» BREF txostena, 2006ko abuztukoa.
Proiektuak, besteak beste, teknika erabilgarri onenak direla pentsa daitekeen neurri hauek biltzen ditu:
● Ingurumena Kudeatzeko Sistema, ISO 14001 arauaren arabera ziurtatua.
● Hondakinen aurretiazko analisiak (harrera-eskaerak) eta sarrerako analisiak.
● Aurretiazko onarpen-prozedura bat ezartzea, eta beste bat hondakinaren sarreran eta harreran.
● Hondakinak aldez aurretik jasotzeko instalazioak izatea.
● Euste-sistema iragazgaitzak eta higagaitzak.
● Hondakinak jasotzeari buruzko ezagutza zehatzak izatea.
● Hondakinen kudeaketaren trazabilitatea.
● Nahasteko eta konbinatzeko arauak izatea eta horiek aplikatzea.
● Biltegiratze-teknika orokorrak izatea.
● Euste-sistema iragazgaitzak eta bildutako materialei eusteko modukoak erabiltzea.
● Manipulatzeko teknika orokorrak.
● Hondakin ontziratuak pilatzeko/nahasteko teknikak.
● Edukiontzietan hondakinak maneiatzeko teknikak.
Bigarrena.– Sertego Servicios Medioambientales SLU k Asparrenan (Araba) hondakin arriskutsuak aldi baterako biltegiratzeko sustatu duen jarduera ustiatzeko baldintza eta betekizun hauek ezartzea:
A) Erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da, gutxienez seiehun mila (600.000) eurokoa, honako hauek estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz ingurumen aldatua konpondu eta berreskuratzeko kostuak.
Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera.
B) Ehun eta laurogeita hiru mila berrehun eta laurogeita zortzi (183.288) euroko fidantza jartzea, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 20. artikuluaren 4.b) letran xedatutakoari jarraikiz. Fidantza horren zenbatekoa hondakinak tratatu eta biltegiratzeko gehienezko gaitasunen arabera zehazten da.
Fidantza horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera igota.
Sertego Servicios Medioambientales SLUk utzitako fidantza ez da itzuliko Ingurumen Sailburuordetza honek hondakin arriskutsuak kudeatzeko jardueraren bukaera baimendu arte edo bere egunean jarduera bukatzeko ezarritako baldintzak bete arte; baldintza horien artean beti ere egon beharko dute lurzoruaren kalitate-adierazpenean ezarri ahalko diren betekizunak.
C) Sertego Servicios Medioambientales SLUk Administrazioarekiko harremanen goi-mailako tituludun arduradunari buruz emandako datuen edozein aldaketaren berri emango dio Ingurumen Sailburuordetzari.
D) Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira, indarrean den araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:
D.1.– Hondakinak jaso, manipulatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak.
Instalazioan balorizatzeko onar daitezkeen hondakinak ondorengo ataletan zehazten dira; atal horietan, era berean, hondakinak behar bezala kudeatzeko zehaztapenak ere jasotzen dira.
D.1.1.– Onar daitezkeen hondakinak.
Sertego Servicios Medioambientales SLUk ondorengo Europako Hondakinen Zerrendako EHZ kodea duten hondakin hauek tratatu ahal izango ditu goian aipatutako tratamendu-sistemen bidez. Zerrenda hori Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratu zen (Erabaki horren bidez aldatu egin zen 2000/532/EE Erabakia, hondakinen zerrendari buruzkoa, Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2008/98/EE Zuzentarauan xedatutakoa betez). Halaber, hondakinei dagokien kodea eta sailkapena ematea aipatutako Erabakiaren arabera gauzatuko da, hala nola Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritakoaren arabera. Erregelamendu horrek ordeztu du Europako Parlamentuaren eta Batzordearen hondakinei buruzko 2008/98/CE Zuzentarauaren III. eranskina, zuzentarau jakin batzuk indargabetzen zituena. Hortaz, jarraian identifikatutako hondakinak baino ez dira onartuko:
a) Transferentzia-zentroa – Aldi baterako biltegiratzea.
b) Ontzi industrialen hondakinen tratamendua.
Halaber, zamalanak baimentzen dira, eta, behar izanez gero, hondakin horien berrontziratze-eragiketak.
● Baimen honen esparrutik kanpo geratuko dira beti leherkariak, erregarriak eta hondakin infekziosoak (azken horiei HP1, HP2 eta HP9 arriskugarritasun-kodeak dagozkie, hurrenez hurren), H12 arriskugarritasun-multzoko hondakinak, eta bifenilo polikloratuak eta/edo terfenilo polikloratuak izan edo osagai horiekin kutsatuta daudenak (C32 osagai-kodedunak).
● Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak eta hodi fluoreszenteak kudeatuko dira Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko 110/2015 Errege Dekretuan, otsailaren 20koan, xedatutakoaren arabera.
Halaber, pilen eta metagailuen hondakinak pilen eta metagailuen hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatu beharko dira.
● Sertego Servicios Medioambientales SLUk industrian sortutako etxeko zaborrak eta merkataritza-hondakinak kudeatu ahal izango ditu (20. taldeko EHZ kodea duten hondakinak), ebazpen honetan adierazi direnak, baldin eta dagozkion udal-ordenantzen arabera ez bada beharrezkoa hondakinok hondakinen kudeaketa-sistema publiko bati entregatzea.
D.1.2.– Hondakinen sarrera kontrolatzea.
Instalaziora balorizazioa egiteko iristen diren hondakinen kontrol bat eraman beharko da, ebazpen honetako baldintzen arabera onargarriak direla bermatzeko.
Ezin izango dira onartu baimen honetan adierazitakoez bestelako hondakinak. Nolanahi ere, hondakin mota gehiago kudeatu ahal izateko, beharrezkoa izango da Ingurumen Sailburuordetzaren onarpena lortzea aldez aurretik, ebazpen honetako I. atalean ezartzen dena betez.
Instalazioan tratatzea aurreikusten den hondakin-jatorri bakoitzeko, eragileak hondakin hori onartzeko dokumentua bete beharko du, IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri), non, hala badagokio, hondakina onartzeko parametro mugatzaile edo baldintzatzaileen proposamena jasota egongo baita.
Hondakin bat onartzeko aukera egiaztatu eta gero, Sertego Servicios Medioambientales SLUk onarpenaren agiria bidaliko dio hondakinaren titularrari, non baldintzak eta, hondakina entregatzen ez bada, epemuga ezarriko baitira. Horrez gain, hondakina onartzeko parametro mugatzaileak edo baldintzatzaileak jasoko dira, eta, hala badagokio, hondakin-partida bakoitza hartu aurretik analizatu beharreko parametroak.
Beste autonomia-erkidego batzuetatik datozen hondakinak lekualdatzeko, Estatuaren Lurraldearen Barruko Hondakinen Lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko da.
Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batetik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.
Unean uneko egoeraren ezaugarriei erreparatuta, ingurumen-organoak azalpenak eska ditzake, argitu diezaioten zergatik den ekonomikoki eta teknikoki ezinezkoa baimen honen baitako hondakinak Euskal Autonomia Erkidegoan kudeatzea, eta hori egingo du buruaskitasuneko eta gertutasuneko printzipioak aintzat hartuta, eta, beti, Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinak Kudeatu eta Prebenitzeko 2020 eperako Planaren helburu estrategikoak betetzeko.
Birziklatu edo balorizatu daitezkeen hondakinak helburu horietara bideratuko dira, eta Sertego Servicios Medioambientales SLUk betetako onarpen-agirietan jasoko da gertaera hori.
Euskal Autonomia Erkidegoko 2020rako Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketa Planeko Helburu Estrategikoetan ezarritakoaren arabera, hondakinak ebazpen honen babesean emandako onarpen-agiri baten kargura bidali aurretik, agiri hori ingurumen-organo honek baliozkotu beharko du. Ezingo da Sertego Servicios Medioambientales SLUk kudeatu beharreko hondakin arriskutsurik jaso aldez aurretik onarpen-agiria organo honek baliozkotzen ez badu; baliozkotze hori 15 eguneko epean egin beharko da, agiria jasotzen denetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro ondoren esanbidez horri buruzko irizpenik egiten ez bada, aldekoa dela ulertuko da. Baliozkotu beharreko onarpen-agirian, besteak beste, honako datu hauek jaso beharko dira: parametro mugatzaileak, hondakinen deskribapena eta iraungitze-data, baldin eta hondakina ez bada entregatzen.
Era berean, baldin eta hondakina onartzeko baldintzen jarraipena egitean ikusten bada baldintzak ez direla bete eta, beraz, partida ez dela onartu, berehala jakinarazpen bat bidali beharko zaio organo honi, posta elektroniko bidez (ippc@euskadi.eus), honako hauen berri emanez:
● Ez onartzeko arrazoia.
● Beste kudeaketa-bide bat ala hondakina bidaltzaileari itzultzea proposatzen den.
● Beste kudeatzaile bati bidaltzea proposatzen bada, nahitaezkoa izango da dagokion onarpen-agiria aurkeztea, betiere lekualdaketa egin aurretik.
● Ekoizleari itzultzen bazaio, kontrol- eta jarraipen-agiriko gorabeheren atalean jaso beharko da gertakari hori, eta lekualdaketaren data eman.
Baldin eta onartu ez den partida beste autonomia-erkidego batetik badator, jatorrizko ingurumen-organoari ere jakinarazi egin beharko zaio.
Hondakinak onartu eta jasotzeko aukera egiaztatu asmoz, Sertego Servicios Medioambientales SLUk hondakinen onarpen-parametroak egiaztatzea ahalbidetuko duten baliabide teknikoak eta giza baliabideak izan beharko ditu uneoro.
Baimendutako EHZ kodea duen hondakin bat onartzerik ez badago, onarpen-agiri negatiboa egin beharko da, hondakin hori kudeatzeko ezintasunaren arrazoiak azalduz.
Hondakinak kudeatzen hasi aurreko baldintza gisa, Sertego Servicios Medioambientales SLUk aurreikusitako kudeaketa-modua adierazi beharko du:
Hondakina lehen aldiz atera aurretik, baimendutako kudeatzaileak emandako dagokion onarpen-agiria aurkeztu beharko du organo honen aurrean. Proposatutako kudeatze-bideetan edo hondakinak hartuko dituen kudeatzailearengan izandako aldaketak ingurumen-organo honi jakinarazi behar zaizkio, haiek egin aurretik, eta, jakinarazpen horrekin batera, onarpen-agiri berria igorriko zaio Ingurumen Sailburuordetzari, hura baliozkotu dezan.
D.1.3.– Zamalanak.
a) Hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuek zola iragazgaitza izango dute, eta beharrezko maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxatila itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko.
b) Plantan, hondakinekin zamalanak egitean edo hondakinak manipulatzean, kontu handia izan beharko da kontrolik gabeko emisiorik edo emisio lausorik ez egoteko, edo, bestela, emisio horiek ahalik eta txikienak izateko. Alde horretatik, ekipoen estankotasuna ziurtatzea ere garrantzitsua izango da.
D.1.4.– Jasotako hondakinen biltegiratzea.
a) Balorizatu beharreko hondakinen gehieneko biltegiratze-epea bi urtekoa izango da arriskugabeen kasuan, eta sei hilekoa arriskutsuenean.
b) Tratatu beharreko hondakinak biltegiratzeko instalazioek lurzoru iragazgaitzak izango dituzte, aurreikusitako zamak jasateko eta egon litezkeen ihesak edo isuriak hartzeko gai direnak; gainera, biltegiratze-eremu bereiziak izango dituzte hondakin onargarrien mota generiko bakoitzerako.
c) Hondakin arriskutsuak biltegiratzetik eratorritako arriskuak murrizte aldera, Sertego Servicios Medioambientales SLUk hondakinok gune bereizi batean biltegiratu beharko ditu. Gune hori estalita egongo da eta lurzoru estankoak izan beharko ditu.
d) Plantan onartutako hondakinak biltegiratzeko orduan, prezipitazio atmosferikoak sartzea eta haizeak hondakinak arrastatzea saihestu beharko da.
e) Hautsezko hondakinak eta ontziratu gabe jasotakoak nabearen barruan multzotan edo/eta gelaxketan gordeko dira, tratamendua egiteko unea iritsi arte.
f) Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, haiek biltzeko ontzi edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Bilketa-sistemek independenteak izan behar dute hondakin mota hauetarako: isuriren bat gertatu eta nahastuz gero, arriskugarritasuna handitzea edo kudeaketa zailtzea dakarten hondakinetarako.
g) Hondakinak desagertu edo galduko balira edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko zaie gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzari eta Asparreneko Udalari.
h) Instalazioaren etenaldi teknikoaren egoera berezietan, edo instalazioaren ezohiko funtzionamenduaren ondoriozko bestelako egoeretan, Sertego Servicios Medioambientales SLUk D.1.1 atalean adierazitako hondakinen transferentzia-zentro gisa jardun ahal izango du, hondakinak kudeatzeko beste instalazio baimendu batera eramateko.
i) Ontzien hondakinak tratamendua jaso arte biltegiratu egin behar dira; eduki dituzten hondakin, substantzia edo prestakin motari buruzko identifikazioa izan beharko dute. Helburu horretarako, aurretiazko etiketa mantenduko da bertan jasotzen baziren ezaugarri hori eta egotz dakiokeen arrisku-motaren piktograma. Bestela, indarreko arauen arabera etiketatu beharko dira.
j) Aldi baterako biltegiratzean eta ontziak xukatu, prentsatu eta briketatzeko eragiketetan sortutako hondakin likido oro, gaika bildu eta euren artean bateragarriak diren eta gainezkaldi edo estankotasuna galtzearen ondorioz balizko isuriak atxikitzeko sistema duten hondakinentzako gordailuetara eraman behar dira. Biltegiratu beharreko hondakin-mota bakoitzerako nahikoa edukiera eta ontzi eduki beharko dira.
k) Gordailu horietara bideratuko dira, halaber, biltegiratzeko eta tratatzeko instalazioak garbitzean sortutako efluenteak.
Hondakin likido horiek, helburu horretarako baimendutako hondakin arriskutsuen kudeatzaileari bidaliz kudeatu behar dira.
l) Sertego Servicios Medioambientales SLUk hondakin, substantzia edo prestakin arriskutsuak dituzten edo horiekin kutsatuta dauden metalezko ontziz osatutako hondakin arriskutsuak biltegiratzeko guneak iragazgaiztu beharko ditu, epoxi pintura edo/eta polietileno-xafla baten inprimazioaren bidez.
D.1.5.– Kudeatutako hondakinen datuen erregistroa.
Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Sertego Servicios Medioambientales SLUk harrera-eskaerak, onarpen-agiriak eta kontrol- zein segimendu-agiriak edota agiri ofizial baliokideak artxibatu beharko ditu gutxienez 3 urteko epean, non jasoko den, hurrenkera kronologikoan, hondakinen kopurua, izaera, jatorria, destinoa eta hondakinak tratatzeko metodoa, eta, aplikatzekoa den kasuan, garraio-modua eta bilketa-maiztasuna.
Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen agiri bidezko egiaztapenean bildutako informazioa sartu behar da, eta bertan jasoko dira, gutxienez, honako datu hauek:
● Onartutako hondakinen jatorria (jatorria eta prozesua, enpresa sortzailea eta enpresa garraiolaria).
● Hondakin horien kantitateak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.
● Hondakin-sail bakoitzaren onarpen- eta harrera-data, eta, hala dagokionean, entregan sortutako kontrol- zein segimendu-agiria.
● Onartu ez diren hondakin-partidei buruzko datuen erregistroa (jatorria, kopurua, enpresa garraiolaria, ez onartzeko arrazoiak eta destino alternatiboa).
● Biltegiratutako hondakinen instalazioko kokalekua.
● Hondakin-partidak aurretik egokitzeko edo multzokatzeko eragiketak, datak, parametroak eta partida horiei buruzko datuak, hondakinen ondorengo destinoa eta partida bakoitzari emandako EHZ kodea.
● Instalazioko kudeaketa-lanen datak edo azken kudeatzaile baimenduari bidalketa egin zaionekoa eta kudeatzaile horren identifikazio-datuak, eta, hala badagokio, sortutako kontrol- eta segimendu-agiriarenak.
● Bereizitako hondakin arriskutsuen mota bakoitzaren izaera eta frakzioa, pisuaren arabera.
Ebazpen honetako D.1.2. atalean aipatutako kontrolen emaitzak atal honetan arautzen den erregistroan jasoko dira, baita Sertego Servicios Medioambientales SLUk gauzatu ditzakeen egiaztapenenak ere.
Hilean behin, Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko da (ippc@euskadi.eus helbide elektronikora), Excel formatuan, organo honek ezarritako eredua erabiliz eta bertan jasotako informazioa betez, indarreko urte osokoa eta hilabete bakoitzean egindako kudeaketak bereizita.
TEEHak kudeatzeko jarduerari dagokionez, erregistro independente bat bete beharko da, gutxienez honako datu hauek jasoko direna:
● Onartutako hondakin arriskutsuen jatorria.
● Hondakin horien kantitateak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.
● Hondakin-partida bakoitzaren onarpen- eta jasotze-datak.
● Hartutako partida bakoitzaren kontrol- eta segimendu-agiriaren edo agiri ofizial baliokidearen erreferentzia-zenbakia.
Artxibo kronologiko hori gutxienez hiru urtez gordeko da, eta urtero bidaliko da Ingurumen Sailburuordetzara, dagokion urteko ingurumen-zaintzako programaren barruan, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluarekin bat etorriz.
Halaber, hondakin arriskutsuen kasuan, jardueren urteroko memoria aurkeztu beharko da urte bakoitzeko martxoaren 1a baino lehen, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.
D.1.6.– Estatuz kanpotik inportatutako hondakinak.
Baldin eta kudeatu beharreko hondakinak beste estatu batzuetakoak badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko da.
Horrez gain, aurreikusten bada inportatu beharreko hondakinak zein inportatutako hondakinen helmugako instalazioan –aurreikusitako balorizazio- edo ezabatze-tratamenduaren ondorioz– sortutako korronte esanguratsuren bat hondakindegian ezabatzea, kontsulta bat egin beharko da organo honen aurrean, justifikatuz aurreikusitako mugaz gaindiko lekualdaketek bat egiten dutela EAEko Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketa 2020 Planean zehazten diren EAEko hondakinen inguruko plangintzaren helburuekin.
D.2.– Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.
D.2.1.– Instalazioan tratatutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.
D.1.1.– atalean adierazten diren hondakinak onartu, jaso, ikuskatu eta biltegiratzeko baldintza eta kontrolei kalterik egin gabe, Sertego Servicios Medioambientales SLUk ondorengo tratamendu-lineetarako ondorengo baldintza hauek betetzen direla bermatu beharko du:
Transferentzia-zentroa – Aldi baterako biltegiratzea.
a) Aldi baterako biltegiratze-jardueraren barruan honako hauek sartuko dira: multzokatzea, produktua edukiontziz aldatu gabe, lantegian horretarako gaitutako tokian, baita haren zama, hustuketa eta berrontziratzea ere beharrezkoa izanez gero, eta ez da ontzien barruko aldearen edo ontzietan gordetzen diren hondakinen gainean eragina daukan bestelako manipulaziorik aintzat hartzen.
b) Ontziratu gabeko hondakinei dagokienez, homogeneoekin batera beren izaera, osaketa eta kodifikazioaren arabera soilik biltegiratu ahal dira, eta aldez aurretik karakterizazioa egin beharko da elkarrekin biltegiratzeak ez duela arriskua areagotzen, ezta haren azken kudeaketa zailtzen ere ziurtatzeko.
c) Halaber, hondakin arriskutsuak ontziratzeari eta etiketatzeari buruzko jarraibideak nahitaez bete beharko dira, indarreko araudian ezarritako moduan.
Halaber, Europako Hondakinen Zerrendan ezarritako kodearen arabera identifikatu beharko dira hondakinak, zehazki, Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratutako Hondakinen Europako Zerrendan ezarritakoaren arabera. Zerrenda horren bitartez aldatu zen hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/CE Erabakia, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/CE Zuzentarauari jarraikiz.
d) Hondakinak aldi baterako gordetzeko instalazioetan, hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuak lurzoru estankoa izango du, eta beharrezko maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxatila itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo gai arriskutsuen beste ibilgailu batzuetara hurbildu gabe.
e) Hondakin arriskutsuak behin-behinean biltegiratzeko instalazioak estalkia izan beharko du, prezipitazio atmosferikorik bat ere ez dadin iragazi. Halaber, lurzoru estankoak izango ditu, eta behar diren maldak, hala nola balizko isurien bilketa-sareak, isuriok kutxatila itsura edo bilketa-putzura bideratuko dituztenak. Aurreikusi daitezkeen hondakin arriskutsuen balizko isurien adinako edukiera izango dute horiek.
f) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratutako hondakinek likido sukoiak eta erregaiak eta likido korrosiboak biltegiratzearen inguruan indarrean dagoen arautegian ezartzen diren exijentziak bete beharko dituzte, baita suteen prebentzio eta babes arauak ere, eta behar bezala identifikatu beharko dira ezagutu eta bereizi ahal izateko.
g) Isuriak eragin ditzaketen hondakin arriskutsuak kubeta independenteetan biltegiratuko dira, eta, betiere, kubeta bakoitzean, haien artean bateragarriak diren hondakinak dituzten ontziak bilduko dira. Isuriak biltzeko kubetek zoru eta horma iragazgaitzak izango dituzte, erabat estankoak direnak. Kutxatila horietan jasotako efluenteak kudeatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio.
h) Baimen honi loturiko hondakin ontziratuak gune bereizietan biltegiratuko dira, motaren arabera identifikatuta. Hondakin onargarriak biltegiratzeko gehieneko edukiera honako hau izango da:
● 3 tona, hondakin sukoien kasuan.
● 53 tona, hondakin korrosiboen kasuan.
● 495 tona, sukoiak edo korrosiboak ez diren hondakinen kasuan.
● 300 m
1. gordailua: erabilitako olioa biltegiratzeko.
2. gordailua: erabilitako olioa biltegiratzeko.
3. gordailua: izotz-kontrakoa biltegiratzeko.
4. gordailua: ur hidrokarburatuak biltegiratzeko.
5. gordailua: substantzia arriskutsuak dituzten bestelako hondakinak biltegiratzeko.
i) Hondakin arriskutsuak ezingo dira sei hilabetetik gora biltegiratu.
j) Aldi baterako biltegiratzeko jardueran sortutako efluente oro, ur sanitarioak izan ezik, bereizita jaso beharko da, eta haren ezaugarrien arabera behar bezala kudeatu, eta ezin izango da sarera isuri.
k) Indarraldiaren arabera, Sertego Servicios Medioambientales SLUk eta enpresak igorritako hondakin arriskutsuen kudeatzaile hartzaileen artean hitzartutako onarpen-kontratu edo -gutunen indarraldia aldizka egiaztatu beharko da Ingurumen Sailburuordetzaren aurrean. Hondakinak hartuko dituzten kudeatzaileak ez badaude Espainiako Estatuan kokatuak, mugaz haraindiko lekualdatzeak arautzen dituen araudi komunitarioa bete beharko da.
D.2.2.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.
D.2.2.1.– Baldintza orokorrak.
Sertego Servicios Medioambientales SLUren instalazioa ustiatzean, honako baldintza hauek bete beharko dira: atmosferara egingo diren isurketek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako balioak, eta Ingurumen Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako baldintza teknikoak betetzea, giza osasuna eta ingurumena zainduta, betiere.
Prozesuan atmosferara isurtzen den gai kutsagarri oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsagarrien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.
Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango konfinatu gabeko isuriak biltzea teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.
Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko isurtzerik ez egiteko, eta haien efluenteek giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperaturaren eta konposizioaren arabera sortzen diren aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko. Era berean, instalazio horiek martxan ez dauden edo erabilgarri ez dauden aldien iraupena ahalik eta gehien murriztuko da.
Organo horrek foku berri baterako baimena eman ondoren, fokua abian jarri eta sei hilabete igaro aurretik, ingurumen-kontroleko erakundeak egindako hasierako IKE txostena igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.
D.2.2.2.− Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.
Sertego Servicios Medioambientales SLUren instalazioak, 100/2011 Errege Dekretuaren, urtarrilaren 28koaren, eranskinaren arabera B 09 10 09 50 kodea duen jarduerari dagokionak (biltegiratzea edo manipulazio-eragiketak gauzatzea, tartean, hondakin ez-metalezkoak edo metalezko hondakin hautsezkoak nahastea, bereiztea, sailkatzea, garraiatzea edo txikiagotzea, material horien gaineko manipulazio-ahalmena >= 500 t/egun-ekoa izanik, eta hondakin arriskutsuena >= 10 t/egun-ekoa), honako foku hauek ditu, atmosfera babesteko indarreko araudiari jarraikiz:
Foku ez-sistematikoetakoren bat, batez beste, urtean hamabi alditan baino gehiagotan funtzionatzera pasatuko balitz, ordubete baino gehiagoko iraupen indibiduala izanik, edo, maiztasuna edozein dela ere, isurtzeen iraupen orokorra instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik gorakoa bada, isurtze-foku gisa araupetu beharko da.
Era berean, baldin eta urte jakin batean foku sistematiko baterako baldintza horietako bakar bat ere betetzen ez bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren gaineko kontrolik egitea; kontrola hurrengo urtean egin beharko da, betiere, kontroletik salbuesteko baldintzek beren horretan jarraitu ezean. Ingurumena zaintzeko programa egokian justifikatu beharko da inguruabar hori.
D.2.2.3.– Isuriaren muga-balioak.
Instalazioa ustiatzean, atmosferara egiten diren isurietan, ez dira gaindituko isurien mugako balio hauek:
Balio horiek honako baldintza hauei dagozkie: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa, eta gas lehorra.
Emisio-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuko 9. artikuluak ezartzen duena beteko da.
D.2.2.4.− Gasak bildu eta kanporatzeko sistemak.
Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo bigarren ataleko D.2.2.2 azpi-atalean ezarritako goreneko kotatik behera. Sekzioek eta lagin-puntuen kokapenak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduaren bidez argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa bete beharko dute.
Zehazki, laginak hartzeko aurreikusita dauden zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoak bete beharko dira.
Zehaztugabeko isuriak minimizatzeko helburuarekin, jarioak antzemateko ekipoak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.
D.2.3.– Saneamendu-sarera isurtzeko baldintzak.
D.2.3.1.– Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.
Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: hondakin arriskutsuak aldi baterako biltegiratzea.
D.2.3.2.− Isurketaren muga-balioak.
Saneamendu-sarera egiten diren isurketen parametroak Asparreneko hondakin-urak isurtzeko eta arazteko araudian finkatutakoak izango dira –instalazioak horra egiten ditu isurketak– eta zerrenda honetan jasota daude, horietako bakoitzerako zehaztutako gehieneko mugak barne:
Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.
D.2.4.− Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.
Instalazioetan sortutako hondakin guztiak Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helbururik egokiena zehazteko.
Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.
Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da eta, horretarako, balorizatzeko gune baimendu batera eraman behar da. Hau izango da hondakinak deuseztatzeko aukera bakarra: aldez aurretik frogatzea haiek balorizatzea bideraezina dela, teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Birsortzea/berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.
Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, buruaskitasun- eta gertutasun-printzipioei jarraikiz.
Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek ezaugarrituko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritako jarraibideen arabera.
Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta hondakin-sortzearen arteko erlazioa kontuan hartu behar dira. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. 16/2002 Legearen 10. artikuluan (4.d atala) ezarritakoaren kalterik gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarritako biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatzea dakarrenean soilik eskatu beharko da baimena egokitzea.
Hondakinak biltegiratzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan behar dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan daudelako edo oso bustita daudelako, hondakinok isurketak edo lixibatuak sor baditzakete; bada, orduan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hautsezko hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.
Hondakinek desagertu, galdu edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Asparreneko Udalean.
Beste autonomia erkidego batzuetara hondakinak lekualdatzeko, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko da.
Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batetik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.
Baldin eta hondakin arriskutsuak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren hondakinen lekualdaketei buruzko 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan ezarritakoa bete beharko da.
D.2.4.1.– Hondakin arriskutsuak.
Hauek dira sustatzaileak aitortutako hondakin arriskutsuak:
1. prozesua «Hondakinak sailkatzea»
1. hondakina: «ontzien hondakinak (enbalajeak).»
Identifikazioa: B83667725/0100008443/1/1.
Helburu-eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C51/41.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHZ: 150110.
Urtean sortutako kantitatea: 300 kilogramo.
Karga instalaziora eramateko enbalajeak ira (
Hondakinarentzat identifikatutako
2. prozesua «ontziak xukatu eta garbitzeko lerroa.»
1. hondakina: «Olioak eta produktu oliotsuak».
Identifikazioa: B83667725/0100008443/2/1.
Helburu-eragiketaren kodea: R9.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5/6.
EHZ: 130208.
Urtean sortutako kantitatea: 2.900 kilogramo.
Ontziak erretiluetan xukatzerakoan sortzen da; olio mekaniko eta hidrauliko erabiliak dira.
Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da sortzen den lekuan edo lekuetan, eta bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
2. hondakina: «Disolbatzaile halogenatua».
Identifikazioa: B83667725/0100008443/2/2
Helburu-eragiketaren kodea: R2.
Osagai arriskutsuak: C40.
Arrisku-ezaugarria(k): H3b.
EHZ: 140602.
Urtean sortutako kantitatea: 50 kilogramo.
Ontziak erretiluetan xukatzerakoan sortzen da.
Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da sortzen den postuan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
3. hondakina: «disolbatzaile ez halogenatua».
Identifikazioa: B83667725/0100008443/2/3.
Helburu-eragiketaren kodea: R2.
Osagai arriskutsuak: C41.
Arrisku-ezaugarria(k): H3b.
EHZ: 140603.
Urtean sortutako kantitatea: 600 kilogramo.
Ontziak erretiluetan xukatzerakoan eta horiek prestatzerakoan sortzen da.
Hondakinerako identifikatutako edukiontzian biltzen da sortzen den lekuan, eta bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.
4. hondakina: «pinturen, bernizen eta tinten lohiak».
Identifikazioa: B83667725/0100008443/2/4.
Helburu-eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C41/43.
Arrisku-ezaugarria(k): H3b.
EHZ: 080113.
Urtean sortutako kantitatea: 100 kilogramo.
Ontziak erretiluetan xukatzerakoan sortzen da.
Hondakinerako identifikatutako edukiontzian biltzen da sortzen den lekuan, eta bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.
3. prozesua «Metalezko txatarra berreskuratzeko lerroa.»
Prozesu honetan sortzen diren hondakin arriskutsuak beste prozesu batzuetako izen bereko beste batzuekin kudeatzen dira; batera kodetuta agertuko dira Zerbitzu Orokorrak prozesuan.
4. prozesua «Plastikozko txatarra berreskuratzeko lerroa.»
Prozesu honetan sortzen diren hondakin arriskutsuak beste prozesu batzuetako izen bereko beste batzuekin kudeatzen dira; batera kodetuta agertuko dira.
5. prozesua: «hondakin-urak tratatzea».
1. hondakina: «Ur eta lohi oliotsuak».
Identifikazioa: B83667725/0100008443/5/1.
Helburu-eragiketaren kodea: D9.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHZ: 160708.
Urtean sortutako kantitatea: 122600 kilogramo.
Ontziak garbitu eta urberritzean sortzen da.
Hondakin horretarako identifikatutako tangan jasotzen da.
2. hondakina: «Lohi oliotsuen hondakinak».
Identifikazioa: B83667725/0100008443/5/2.
Helburu-eragiketaren kodea: R12.
Osagai arriskutsuak: C51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHZ: 190205.
Urtean sortutako kantitatea: 250 tona.
Ontziak inpregnatzen dituzten produktuetatik datozen lohi oliotsuak dira, instalazioko dekantazio-putzuetan pilatzen direnak.
Hondakinerako identifikatutako edukiontzian biltzen da sortzen den lekuan, eta bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.
3. hondakina: «Solido kutsatu mistoak».
Identifikazioa: B83667725/0100008443/5/3.
Helburu-eragiketaren kodea: R2.
Osagai arriskutsuak: C43/51.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHZ: 191211.
Urtean sortutako kantitatea: 15.000 kilogramo.
Hainbat materialen nahasketa solido bat da: zentrifugagailutik urarekin batera ihes egiten dutenak materialak edo elektroimanak detektatzen ez dituenak. Iragazki baten bidez biltzen dira.
Hondakinerako identifikatutako edukiontzian biltzen da sortzen den lekuan, eta bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.
6. prozesua «Zerbitzu orokorrak».
1. hondakina: «Pila erabiliak».
Identifikazioa: B83667725/0100008443/6/1.
Helburu-eragiketaren kodea: R4.
Osagai arriskutsuak: C11/16/22.
Arrisku-ezaugarria(k): H6.
EHZ: 200133.
Urtean sortutako kantitatea: Hondakin puntuala.
Pila agortuak birjartzeko eragiketetan sortzen da, eta eraginkorragoa denez, elkartuta biltzen dira; merkurioa, kadmioa, zinka eta metalezko beste oxido batzuk dituzten pilak dira.
Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen dira, horretarako berariazko eremuan.
Hondakina: «berunezko bateriak»
Identifikazioa: B83667725/0100008443/6/2.
Helburu-eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C18/23.
Arrisku-ezaugarria(k): H8.
EHZ: 160601.
Urtean sortutako kantitatea: hondakin puntuala.
Beruna eta disoluzio azidoa duten bateria erabiliak ordezkatzeko eragiketetan sortzen da.
Hondakin horrentzako berariazko eremuan jarrita eta identifikatuta dagoen edukiontzian biltzen da.
3. hondakina: «hodi fluoreszenteak.»
Identifikazioa: B83667725/0100008443/6/3.
Helburu-eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C16.
Arrisku-ezaugarria(k): H6.
EHZ: 200121.
Urtean sortutako kantitatea: 25 kilogramo.
Merkurioa duten lanpara erabiliak birjartzeko eragiketetan sortzen da.
Hondakin horretarako identifikatutako bidoian jasotzen da; bidoia horretarako eremu espezifikoan kokatuta dago.
4. hondakina: «trapuak eta xurgatzaileak».
Identifikazioa: B83667725/0100008443/6/4
Helburu-eragiketaren kodea: D15.
Osagai arriskutsuak: C51/41/43.
Arrisku-ezaugarria(k): H5.
EHZ: 150202.
Urtean sortutako kantitatea: 2400 kilogramo.
Xurgatzaileak eta zuntzak bildu eta elkartzen direnean sortzen da; olioz, disolbatzailez eta pinturaz bustitako trapuak, material xurgatzailea eta iragazkiak dira.
Hondakinarentzat identifikatutako big-bagean biltzen da, sortzen den postuan edo postuetan, eta bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.
5. hondakina: «Aerosolak».
Identifikazioa: B83667725/0100008443/6/5.
Helburu-eragiketaren kodea: R13.
Osagai arriskutsuak: C41/51.
Arrisku-ezaugarria(k): H3b.
EHZ: 160504.
Urtean sortutako kantitatea: 100 kilogramo.
Metalezko piezak pintatzean sortzen da; pintura edo beste substantzia arriskutsu batzuen hondakinak dituzten aerosolak dira.
Hondakin horretarako identifikatutako bidoian jasotzen da; bidoia horretarako eremu espezifikoan kokatuta dago.
6. hondakina: «Laborategiko erreaktiboak».
Identifikazioa: B83667725/0100008443/6/6.
Helburu-eragiketaren kodea: D15.
Osagai arriskutsuak: C41/51.
Arrisku-ezaugarria(k): H6.
EHZ: 160506.
Urtean sortutako kantitatea: 50 kilogramo.
Laborategiko analisietan zenbait erreaktibo erabiltzearen ondorioz sortzen da.
Hondakin horretarako identifikatutako kutxan jasotzen da, ontzietan, eta ondoren kutxa hori hondakinen biltegira eramaten da.
7. hondakina: «Ekipo elektrikoak eta elektronikoak».
Identifikazioa: B83667725/0100008443/6/7.
Helburu-eragiketaren kodea: R4.
Osagai arriskutsuak: C6/18.
Arrisku-ezaugarria(k): H6/14.
EHZ: 160213.
Urtean sortutako kantitatea: 50 kilogramo.
Ekipo elektrikoak eta elektronikoak birjartzeko eragiketetan sortzen da; baztertutako bulegotika-ekipoak dira.
Hondakin horrentzat identifikatutako gunean jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.
a) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagozkion izendapena eta kodifikazioa ezartzen zaizkio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarritzat hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Honako hauek zehazten dituzte: zer hondakin mota den eta nolako osagai arriskutsuak dituen (zehaztasunez jasoak ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren I. eranskinean). Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa zuzena dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programan (2015-2020) ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onarpen-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak baliozkotzeko eskatzen bada.
b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isurketaren bat gertatuz gero, nahasita, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.
c) Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek indarreko araudian finkatutako segurtasun-arauak bete behar dituzte, eta argi etiketatu beharko dira, modu irakurgarrian eta ezin ezabatuzkoan.
d) Hondakin arriskutsuak ezin izango dira sei hilabetetik gora biltegiratu.
e) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina, lehenengoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana bidali aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.
f) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik, eta, hala badagokio, araudian finkatutako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, dagokion kontrol- eta jarraipen-agiria bete beharko da.
g) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.
h) Sertego Servicios Medioambientales SLUk Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko ditu sortutako erabilitako industria-olioa.
i) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– gailu elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatuaren arabera kudeatuko dira. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan (106/2008 Errege Dekretua, Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzkoa) xedatua bete beharko dute. Kudeatzaile baimenduaren onarpen-agiria izateko, eraman aurretiko jakinarazpena egiteko eta kontrol- eta jarraipen-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei eman izanaren egiaztagiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.
j) Sertego Servicios Medioambientales SLUk PCB eduki ditzaketen gailuak dituenez, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan zehaztutako baldintzak eta errege-dekretu hori aldatzen duen 2006ko otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.
k) Europako Parlamentuak eta Kontseiluak ozono-geruza agortzen duten substantzien gainean 2009ko irailaren 16an eman zuen 1005/2009/EE Erregelamenduak adierazten dituen substantzia erabiliak baldin baditu Sertego Servicios Medioambientales SLUk, berreskuratu egingo ditu, aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarri den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko ditu aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.
l) Sertego Servicios Medioambientales SLUk urtero adierazi beharko du Ingurumen Sailburuordetzan ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.
m) Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zeina hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea baita, urtean 10 tona hondakin arriskutsu baino gehiago sortuz gero, Sertego Servicios Medioambientales SLUk hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Sailburuordetza honi, lau urtetik behin, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatutako legearen garapenerako araubideak ez badu Sertego Servicios Medioambientales SLU hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.
n) Baldin eta Sertego Servicios Medioambientales SLU Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.
o) Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko den irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, e) eta f) letretan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta n) idatzi-zatietan aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, trantsakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.
p) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Sertego Servicios Medioambientales SLUk 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikuluan), amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzekoan, ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.
D.2.4.2.– Hondakin arriskugabeak.
Hauek dira sustatzaileak adierazitako hondakin arriskugabeak:
a) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu batera.
b) Hondakin horiek ezabatzeko direnean, ezin dira urtebetetik gora biltegiratu. Hondakinen azken helburua balorizazioa denean, 2 urtez biltegiratu ahal izango dira.
c) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek egindako onarpen-agiria izan beharko dute, eta bertan egongo dira adierazita onarpen horretako baldintzak. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.
d) Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin arriskugabea eraman aurretik kontrol- eta jarraipen-agiria bete beharko da; hondakinen karakterizazioa egitean bete egingo da 49/2009 Dekretua, otsailaren 24koa, hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzekoa.
e) Balorizatzeko edo ezabatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.
f) Baldin eta Sertego Servicios Medioambientales SLU Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.
g) Erregistro bat eramango da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak, bilketaren maiztasuna eta garraiobidea. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta dagokion urteko ingurumen-zaintzako programa bidali beharko dira Ingurumen Sailburuordetzara.
h) Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko den irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, atal honetako c) eta d) letretan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta e) letran aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako
D.2.5.– Lurzorua babesteko baldintzak.
Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako aginduak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Sertego Servicios Medioambientales SLUk lurzorua babesteko beharrezko neurriak hartu beharko ditu.
Bost urtez behin, ebazpen hau jasotzen denetik hasita, eguneratu egin beharko da lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiko txostena, eta instalazio guztiei dagokien kutsadura-arriskuaren ebaluazio bat erantsiko zaio. Dagokion urteko ingurumen-zaintzako programarekin batera bidaliko da txosten hori.
Nolanahi ere, lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena lortzeko prozedura hasteko eskatu beharko dio sustatzaileak ingurumen-organoari, baldin eta ekainaren 25eko 4/2015 Legean adierazitako inguruabarren bat gertatzen bada.
Lur-mugimenduak egitea dakarten obrak egin behar izanez gero, jardueraren sustatzaileak hondeatu behar dituen materialen karakterizazioa egin beharko du (lurra, obra-hondakinak, eta abar), jardun kutsatzaileen ondorioz erasan diren egiaztatzearren eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa-modu egokiena zehaztearren.
Alabaina, obrak egin behar badira aldez aurretik inolako jarduerarik izan ez duten eremuetan, karakterizazioa egin gabe uzteko aukera izango da, betiere jarduerarik eza behar bezala justifikatzen bada.
Ingurumen-organo honen aurrean justifikatu beharko da induskatutako zati bakoitzerako proposatutako kudeaketa modua egokia dela, organoak onartu aurretik; proposatutako azken xedea (kanpo-kudeaketa edo kokapen berean berrerabiltzea) adierazi beharko da, eta egindako azterketen kopia bat erantsi:
1.– Soberakinak zabortegian biltegiratuta hustu nahi izanez gero, Hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500m
2.– Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, material horiek honako balioa izan beharko dute: Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpitikoa, eta lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko du laginketa eta azterketa, honen arabera: 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.
3.– Lurretan ez badira gainditzen VIE-A parametroak, ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoak, edo TPHko 50mg/kg, lur horiek garbiak kontsideratuko dira, eta, beraz, onargarriak baimendutako beteleku batean.
4.– Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da. Lurzoru naturalaren pareko den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.
Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluaren 2. atalaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, betiere aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e atalari jarraikiz.
D.2.6. Zaratari buruzko baldintzak.
a) Ondorengo indize akustikoak ez gainditzeko beharrezko neurri guztiak ezarriko dira:
a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.
a.2.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 7:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.
a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik, horietan apantailamenduak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.
1. taula. Industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran eskatutako zarata-mailak.
Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.
Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun-modu bat baldin badago, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun-modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.
b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiko guneetako zarata-maila.
E) Ingurumena zaintzeko programa.
Sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da Ingurumena Zaintzeko Programa:
E.1.– Atmosferako isurtzeak kontrolatzea.
a) Sertego Servicios Medioambientales SLUk isurien kontrola egin beharko du, informazio honi jarraituz:
*Bero-sorgailuaren informazio teknikoa aurkeztu beharko da, horren sailkapen egokia ebatzi ahal izateko.
b) Puntu honetako a) letran aipatutako neurketa guztiak administrazioaren II. mailako erakunde laguntzaileren batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan jasotzen den bezala; eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek, berriz, Ingurumeneko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte.
c) Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, betiere honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz: atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituen urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua eta atmosfera kutsa dezaketen jarduerak egiten dituzten instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren III. eranskina.
Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.
E.2.− Saneamendu-sarera isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.
a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, analitika hauek egingo dira:
*Isurketa-puntuaren koordenatuak adierazi beharko dira.
b) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldian egingo dira beti.
c) Isuriak baimenaren baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da puntu honetako a) letran ezarritako kontrol-parametro guztiek ebazpen honen bigarren ataleko D.2.3.2 azpiatalean ezarritako mugak betetzen dituztenean.
E.3.– Zarata kontrolatzea.
a) Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira hiru urterik behin: L
b) Aurreko atalean adierazitako ebaluazio guztiak akustikaren esparruan laginketa espazial eta tenporala egiteko UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako ziurtagiri bat duen ingurumeneko erakunde laguntzaile batek egin beharko ditu. Nolanahi ere, ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du ingurumen-organoak.
c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.
E.4.– Lurzoruaren eta lurpeko uren kontrola.
Organo honek lehen aurkeztutako Lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostena egunean jarrita aurkeztu beharko da, gaur egungo dauden instalazioen multzoa barne hartuta, hala nola I. taldeko jarduerari dagokion edukia, organo honen osatutako eragiketa-prozeduraren arabera. Prozedura hemen dago eskura:
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-7932/es/contenidos/manual/informe_preliminar_suelo/eu_doc/indice.html
Era berean, lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kontrolatzeko proposamen bat aurkeztu beharko da; proposamen horrek gutxienez hauek bilduko ditu: karakterizazioa egiteko bi zundaketa, erauzitako zutabearen karakterizazioa eta lurpeko uren segimendua egiteko erabiliko diren piezometroak prestatzea. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa, eta, hartara, instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da. Jakinarazi beharko da instalazioa kokatzen deneko lurzatiak eraginik duen interes hidrogeologikoko lekuetan (IHL), jabari publiko hidraulikoan edo Eremu Babestuen Erregistroko lekuetan (EBE).
Gainera, oinarri-txostena edo hasierako egoeraren txostenaren proposamena egin beharko da, hala badagokio, hain zuzen, 16/2002 Legearen 3. artikuluan deskribatzen dena, eta batzordearen jakinarazpenean adierazitako jarraibideen arabera. Europako Batzordearen Jarraibideak emisio industrialei (2014/C 136/03) buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren 22. artikuluko 2. atalaren esparruan, hasierako-egoerari buruzko txostenari buruz. Web-gune honetan dago eskura:
http://eur-lex.europa.eu/legal-content/es/txt/pdf/?uri=oj:c:2014:136:full&from=es
Dokumentu horretan deskribatutako metodologiaren aplikaziotik ondorioztatzen bada nahitaezkoa dela oinarrizko txostena egitea, txosten horrek eskatzen dituen datuak lortu ahal izateko ikerketa-estrategia aurkeztuko da. Aitzitik, ezinezkoa bada instalazioak lurzorua edo lurpeko urak kutsatzea, hori justifikatzeko memoria bat aurkeztuko da.
Edozein kasutan, lehenik eta behin, ingurumen-baimen integratuaren peko instalazioak eta horrekin lotura tekniko bat daukatenek erabilitako, sortutako edo isuritako substantzia eta nahasketa arriskutsu guztiak (lehengaiak, produktuak, bitarteko produktuak, azpiproduktuak, isurketak, hondakinak, etab.) zehazki identifikatu beharko dira eta horien kopurua adierazi beharko da. Bigarrenik, substantzia/nahasketa horietako bakoitzak lurzorua eta lurpeko urak kutsatzeari begira duen garrantzia baloratuko da, baita bitarteko horiei eragiteko arriskuari begira ere. Informazio hori eta instalazioaren operadoreak aurkeztu ahal izan dituen datu kuantitatiboak (lurzoruaren kalitateari buruzko aurretiazko ikerlanak, lurpeko uren kontrol- eta segimendu-emaitzak, etab.) aztertuko ditu organoak, eta horren arabera erabakiko du 16/2002 Legearen 3. artikuluan deskribatutako oinarri-txostena edo hasierako egoerari buruzko txostena egin behar den. Txosten horretan jasoko da substantzia arriskutsu garrantzitsuak direla-eta lurzoruak eta lurpeko urek duten kutsaduraren egoera, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko 16/2002 Legearen 12.1.f eta 22. bis. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Atal horretan ezarritakoaren arabera eman beharreko informazioa erakunde egiaztatu batek egin beharko du, 199/2006 Dekretuan eta organo honek onar ditzakeen jarraibideetan ezarritakoaren arabera (199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egin beharreko ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena).
E.5.− Jardueraren adierazleak kontrolatzea.
Sustatzaileak jardueraren funtzionamenduaren inguruko parametro-adierazle nagusien urteko segimendua egingo du, ingurumenean duten eraginarekin lotuta, eta dagokion urteko ingurumen-zaintzako programarekin batera aurkeztu beharko du.
E.6.− Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.
Ingurumen-zaintzako programa osatzen duten analisi eta txosten ezberdinen emaitzak behar bezala erregistraturik geldituko dira; datuok jakinarazpen baten bitartez Ingurumen Sailburuordetzara igorriko dira, jakinarazpenari erantsitako CD edo DVD batean, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak horretarako prestatu duen ingurumen-zaintzako programaren Gidaliburuan ezarritako formatuan, zeina webgune honetan baitago eskuragarri:
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-pcc/eu/
Era horretan, aipatutako programan zehaztutako aldian egindako kontrol guztiak, ibilgu eta/edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, ingurumena zaintzeko programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren. Ezarritako baldintzak betetzen ez direnean bakarrik jakinarazi beharko da; jakinarazpena ingurumen-baimen integratuan ezarritakoaren arabera egingo da. Era berean, urtebete baino maiztasun handiagoko kontrolik egiten bada, kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez da igorriko.
Emaitza horiek urtero bidaliko dira, betiere martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik egin ez bada.
E.7.– Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina.
Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du, non aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak bildu beharko baititu. Programa horrek honako hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua adierazi beharko du.
Era berean, Ingurumena Zaintzeko Programak jardueraren adierazleak zehaztu beharko ditu, eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barnean hartu beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).
F) Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.
F.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.
Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du sustatzaileak, eta dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.
Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak kudeatzeko bigarren ataleko D.2.4 azpiatala, «Instalazioan ekoitzitako hondakinen kudeaketa zuzena bermatzeko baldintzak» jarraitu beharko da, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.
F.2.– Jarduera bertan behera uztea.
Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua ez kutsatzeari eta kutsatutakoa garbitzeari buruzkoa, eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, Sertego Servicios Medioambientales SLUk lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedura hasi beharko du, bi hilabeteko epea agortu baino lehen, jarduera behin betiko uzten duenetik hasita, ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 31.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Jarduera utzi baino lehen, Sertego Servicios Medioambientales SLUk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu ebazpen honen bigarren atalaren D.2.4 azpiatalean ezarritakoarekin bat etorriz.
F.3.− Jarduera aldi baterako uztea.
Jarduera aldi baterako etetea eskatuz gero, Industriako isurpenen erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Sertego Servicios Medioambientales SLUk, aldi baterako etetearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du instalazioa jardunik gabe egonda ere, aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.
Era berean, instalazioa berriz abiarazi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen isurketa edo emisio oro saihesteko.
F.4.− Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduketak.
Aurkeztutako agirietan proposatzen diren ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentzio-neurriak eta funtzionamendu-baldintzak eragotzi gabe, atal hauetan aipatzen diren baldintzak bete beharko dira:
a) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.
Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo isuriak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztasuna), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), ihes posibleak antzemateko neurriak edo gehiegizko betetzeaz ohartarazteko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa-mota) eta lurzoru gaineko isuriak biltzeko sistemak.
Aurreko lerrokadan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen ikuskapen bisualak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.
Era berean, atmosferara eta uretara egindako isurpenak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipoen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.
Nabeen barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.
b) Halaber, erregistro bat eduki behar da, aldizka egindako mantentze-lanak eta antzemandako gorabeherak jasota uzteko.
c) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu eskura, instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak eraginkor mantentzeko.
d) Erabilitako olioak, efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta orokorrean, lantegian sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lurzatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.
e) Hautsezko produktuak biltegiratzeko, silo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabilioi estali eta itxiak eduki beharko dira.
f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan gordeko dira.
g) Larrialdirik gertatuz gero, berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.
h) Gorabeherarik gertatuz gero, agintariei jakinaraztea.
Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren betiere. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:
● Gertakari mota.
● Jatorriak eta arrazoiak (unean-unean zehaztu daitezkeenak).
● Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.
● Izandako ondorioak.
● Epe laburrera aurreikusitako jarduerak, hala egokituz gero.
Gorabehera edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS DEIAK eta Asparreneko Udala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:
● Gertakari mota.
● Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.
● Gertakariaren iraupena.
● Ustekabeko isurketa gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne.
● Mugak gaindituz gero, isurketei buruzko datuak.
● Eragindako kalteen balioztapena.
● Hartutako neurri zuzentzaileak.
● Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.
● Prebentzio-neurri horiek eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.
Baimenaren baldintzak urratzen dituen isuria gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen oreka modu larrian kaltetu badezake, titularrak berehala etengo du isuri hori eta; horrez gain, horren berri ere eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta babes zibilean zein ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS DEIAK (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.
i) Aurreko atalean ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari instalazioko edozein etenaldi programatu izango dela, prozesu etengabe batekoa bada, baita aurreikusitako mantentze prebentiboak ere, ahalik eta denbora-tarte handienarekin.
j) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.
G) Baldin eta araudi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, hala neurri babesle eta zuzentzaileak nola ingurumena zaintzeko programa alda daitezke, jardueraren sustatzaileak hala eskatuz gero edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.
H) Urtean behin, martxoaren 31 baino lehen, aurreko urtean atmosferarako eta uretarako isurketei eta sortutako hondakin-mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Sertego Servicios Medioambientales SLUk Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuarekin eta Ingurumena Zaintzeko Programarekin bat etorriz.
Informazio hori IKS-eeM sistemaren erakundeentzako bertsioaren bidez egingo da (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri); hau da, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren bidez.
Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenean Eragina duten Jardueren Erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, informazioa Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko (E-PRTR-Europa erregistroa).
Ingurumen Deklarazioa agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.
l) Instalazioetan aldaketarik egin ahal izateko, aldez aurretik honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da:
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3252/eu/contenidos/informacion/ippc/eu_6939/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc
Horrez gain, organo honen baimena ere eskatu beharko dute uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.
815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu (815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena).
Nolanahi ere, aipatutako urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.
Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, aplikatzekoa izango da Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluetan xedatua.
Baldin eta aldaketan aurreikusten bada lurzoru berria okupatzea, eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua Ez Kutsatzeko eta Kutsatutakoa Garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.
J) Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 30. artikuluan, eta uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 31. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.
Hirugarrena.– 16-I-01-000000000378 erregistro-kodea esleitzea Sertego Servicios Medioambientales SLUk Asparrena-Donemiliagako industrialdeko Bariceta kalean, 8. zenbakian (Asparrena) ustiatutako instalazioari. Hona hemen kokapena: UTM 30N ETRS89, X: 554802 Y: 4746778 Z: 590 m.
Laugarrena.– Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da kasu hauetan:
a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, komeni denean mugako emisio-balioak berrikustea, edo beste batzuk ezartzea.
b) Isurketak nabarmen murriztu daitezkeenean, teknika erabilgarri onenetan eginiko aldaketa handien ondorioz gehiegizko kosturik izan gabe.
c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela-eta, beste teknika batzuk erabiltzea beharrezkoa denean.
d) Arroko erakundeak, urei buruzko legedian araututakoaren arabera, uste duenean ingurumen-baimen integratua berrikustea edo aldatzea justifikatzen duten inguruabarrak daudela, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isurketei dagokienez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratu Integratua eman dezan, berrikuste-prozesua gehienez ere hogei eguneko epean hasteko.
e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen duenean, edo uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 22.3 artikuluari jarraikiz ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa denean (ekainaren 11ko 5/2013 Legearen 16. artikuluak aldatu zuen artikulu hori).
f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen denean.
g) Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra ikusten denean, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen bada.
h) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzekoak akastunak direla egiaztatzen bada.
i) Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.
Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez du kalte-ordainerako eskubiderik emango, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Bosgarrena.– Sertego Servicios SLUri eskatzea erantzun bat eman diezaiela honako gai hauei:
2015eko abuztuaren 21a baino lehen:
● Gailu elektrikoei eta elektronikoei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuaren bosgarren xedapen iragankorrean ezarritakoa betez, baimen hau berrikusteko eskaera aurkeztu beharko da, aipatutako arauaren 37. artikuluan ezarritakoa betetze aldera aurreikusi diren jarduerak adierazita.
3 hilabeteko epean:
● Bero-sorgailuari buruzko informazio teknikoa (E.1).
● Isuria kontrolatzeko puntuaren UTM koordenatuak (E.2).
● Ingurumen-adierazleen proposamena (E.5).
● Lurzoruaren eta lurpeko uren eguneratzea eta horiek kontrolatzeko proposamena (E.4 puntua).
● Sortutako hondakin arriskugabeak eta arriskutsuak onartzeko agiriak (D.2.4).
● Kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko da, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena eguneratu egingo dira.
● Bigarren atalean edo B puntuan ezarritako finantza-bermea, zenbatekoa gaurkotuta, edo, bestela, organo honetan dagoeneko erregistratutakoaren berme osagarria, harik eta lehen aipatutako zenbatekoa adina izan arte.
D.1.2.– puntuan jasotako hondakinak lehen aldiz kudeatu baino lehen:
● Hondakinaren kudeaketa egiteko baimendutako kudeatzaile batek emandako onarpen-agiriak.
Jarduera erabat edo hein batean hasi eta sei hilabete baino lehen:
● ILEen hasierako txostena ezarritako fokuetarako.
Seigarrena.– Baimen honek balioa galduko du honako kasu hauetan:
● Ebazpen honen bosgarren atalean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen ez badu epe barruan, baldin eta interesdunak ez badu, behar bezala justifikatuta, epea luzatzeko eskatzen.
● Foku berri bat ezartzea dela-eta ILEen hasierako txostena bidaltzeko ezarritako sei hilabeteko epea betetzen ez bada (D.2.2.1 atala).
● Sertego Servicios Medioambientales SLUren nortasun juridikoa azkentzea, indarreko arauek aurreikusitako kasuetan.
Zazpigarrena.– Titularrak bere jarduera garatzean erabiliko dituen identifikazio-kodeak hauek dira:
● EU1/229/2007 motako hondakin arriskutsuak sortzea.
● 0100008443 motako hondakin arriskugabeak sortzea.
● EU2/187/10 motako (hondakinak aldi baterako biltegiratzea) eta EU2/083/03 motako (Ontzi-hondakinak berreskuratzea eta birziklatzea) hondakin arriskutsuak kudeatzea.
● EUX/003/03 motako (ontzi-hondakinak berreskuratzea eta birziklatzea) hondakin arriskugabeak kudeatzea.
● Atmosfera kutsatu dezakeen 06-00-1-2010-398 motako jarduera.
Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Sertego Servicios Medioambientales SLUri, Asparreneko Udalari, ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.
Bederatzigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, hala ezartzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta ondorengoetan.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 7a.
Ingurumeneko sailburuordea.
(196/2013 Dekretuaren Lehen Xedapen Gehigarria).
Ingurumen administrazioko zuzendaria,
ALEJANDRA ITURRIOZ UNZUETA.