EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2017050

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 25ekoa, Turismoko zuzendariarena, 2016ko ekitaldian emandako laguntzen zerrenda jakitera ematen duena, 2016ko ekitaldirako lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzak arautzen eta iragartzen duen aginduak finkatutako esparruan.

Xedapenaren data: 2017-02-25
Hurrenkenaren zenbakia: 201701319
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/05/03an argitaratutako 2016/04/20ko AGINDUA [201601841]

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko apirilaren 20ko Aginduak arautu eta iragartzen du 2016ko ekitaldirako lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzak (2016ko maiatzaren 3ko EHAA, 82. zk.).
Laguntzen espedienteak ebazten dituen Turismoko zuzendariaren 2016ko abenduaren 30eko Ebazpena entitate interesatuei banan-banan jakinarazi eta gero, eta diru-laguntzak emateko aginduaren 16. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Jakitera ematea emandako laguntzen zerrenda, ebazpen honen eranskinean agertu bezala, betiere 2016ko ekitaldirako lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzak arautu eta iragartzen dituen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko 2016ko apirilaren 20ko Aginduaren babesean,.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 25a.
Turismoko zuzendaria,
MAIDER ECHEVARRIA GARCÍA.