EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-03-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2017049

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, «soluzio hidroalkoholikoak hornitzeko esparru-akordioa » espedientearen lizitazio-prozedura irekiari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2017-02-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201701304
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Arabako ESIa, Adriano VI kalea 20, 01008 Vitoria-Gasteiz (Araba). Telefonoa: 945 29 41 04. Faxa: 945 00 67 42.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Administratiboko Atala.
c) Espediente-zenbakia: G/118/80/1/0650/O101/0000/022017.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: hornidurak.
b) Xedearen deskribapena: soluzio hidroalkoholikoak hornitzea.
c) Loteak eta kopurua: lote bat, 4 azpilote.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: Ikuspegi ekonomikotik onena den eskaintza, zenbait esleipen-irizpide betez.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 84.700,00 euro (BEZa kanpo). Kontratuaren balio zenbatetsia: 194.810,00 euro (BEZa kanpo).
5.– Behin betiko bermea: ez.
6.– Agiriak eta argibideak: ikus 1.a) puntua.
7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.
a) Sailkapena: ez dagokio.
b) Bestelako kaudimen ekonomiko eta finantzarioak eta kaudimen tekniko eta profesionalak: ikus oinarriak.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko era.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko martxoaren 27a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan eskatzen direnak.
c) Aurkezteko lekua: Arabako ESIko Kontratazio Administratiboko Unitatea – Adriano VI kalea, 20 – 01008 Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak onartzea: ez.
9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak, administrazio klausula partikularren pleguko karatulan ezarritakoaren arabera:
a) Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak: 50 puntu:
– Balorazio teknikoa: 50 puntu.
b) Formuletan oinarritutako irizpideak: 50 puntu:
– Prezioa: 50 puntu.
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Eskaintzak irekitzea, balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez: Erakundea: Arabako ESIa – Adriano VI kalea 20 – 01008 Vitoria-Gasteiz (Araba). Data: 2017ko apirilaren 6an, 12:30ean.
b) Eskaintzak irekitzea, alderdi ekonomikoari eta formula bidez balioztatu daitezkeen irizpideei dagokienez: Erakundea: Arabako ESIa – Adriano VI kalea 20 – 01008 Vitoria-Gasteiz (Araba). Data: 2017ko apirilaren 25ean, 12:30ean.
11.– Bestelako argibideak: ez.
12.– Iragarki-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web-orria: www.osakidetza.euskadi.eus
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 27a.
Kontratazio Mahaiko presidentea,
FERNANDO ENCINAR MARTÍN.